BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBI 60K, ZINEBI NETWORKING. DOKUMENTALEN SORGUNEA, ZINE DOKUMENTALEKO BIGARREN FORO PROFESIONALA, DEITU DU, EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKZIOARI LAGUNTZEKO

Euskadiko Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV), ETBrekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BEAZ) eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin lankidetzan, ekimena, ekoizten ari diren edo garapen egoera aurreratuan dauden film luze dokumentalen proiektuak aurkeztu ahal izango dituzten ekoiztetxeei eta zinegileei dago zuzenduta.

Izen emateak urriaren 14ra arte egin ahal izango dira: http://www.epe-apv.com

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (Zinebi) 61. edizioak, Euskadiko Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV), ETBrekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BEAZ) eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin lankidetzan, ZINEBI Networking, Dokumentalen sorgunea izeneko zine dokumentalari buruzko bigarren foro profesionalerako deialdia ireki du. Ekimenaren helburua bertako talentua bultzatzea eta Euskadiko ikus-entzunezko ekoizpenari laguntzea da.

Ekoizten ari diren edo garapen egoera aurreratuan dauden film luze dokumentalen proiektuak aurkeztu ahal izateko epea datorren urriaren 14ra arte egongo da zabalik. Profesionalek eta adituek osatutako batzordeak, jaialdiko zuzendaritzarekin batera, foroan parte hartzeko proiektu onenak aukeratuko ditu, zortzi gehienez. Aukeraketa horretan, batzordeak, proiektu bakoitzaren ideia, proposamen estetikoa eta produkzioaren bideragarritasun profesionala eta ekonomikoa hartuko ditu kontuan. Horrez gain, proiektu bakoitzaren aurkezpen publikoaren aurretik tutoretza saio pertsonalizatua egongo da, sektoreko profesional batek abalatuta, eta irabazleak 10.000 euroko laguntza jasoko du. ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea ekimenaren xedea garrantzia hartzen ari den ikus-entzunezko sormena eta euskal zine ekoizpena sustatzea da. Horrela, helburua, bertako ikus-entzunezko egitura handitzea eta euskal eragileak eta erakundeak sektoreko enpresekin eta profesionalekin nazioarte mailan lankidetzan aritzea da. Jaialdiak sektoreko profesionalak deituko ditu epaimahaiko kide izateko, zuzendariei eta ekoizleei aholkuak emateko, eta azaroaren 15ean, Arriaga Antzokian egingo den amaiera ekitaldian banatuko den 10.000 euroko laguntza duen saria emango du.

Aukeratutako proiektuek, gonbidatutako pertsonei eta jende guztiari zabalik egongo den pitching (proiektuen aurkezpena) saio batean hartuko dute parte batzordearen aurrean, eta ondoren aholkularitza bilera pertsonalak egingo dira ekoiztetxeen eta zinegileen eta partaideen artean.

ZINEBI Networking: dokumentalen sorgunea, euskal zinean indarra hartzen ari den sorkuntza sustatzera eta ikus-entzunezko ekoizpena garatzera zuzendutako ekintza da. Horretarako, foro honek gure industria egitura eta gure profesionalen prestakuntza dinamizatu gura ditu, eta baita elkarren arteko ezagutza, esperientzien trukaketa eta gure zine industriako eta bost kontinenteetako herrialdetako eragileen eta erakundeen arteko lankidetza ere.

Gure esparruan zine dokumental sortzaileak eta independenteak sortzeari eta aurrera eramateari laguntzeko eta Euskadiko eta nazioarteko ekoizpenaren artean sinergiak ezartzeko modua da. Horrela, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (Zinebi) foro hau jasoko du, talentu gaztea, dokumentalei buruzko ideiak eta proiektuak arrakastaz gauzatzeko moduari buruzko aholkularitza emango dieten profesionalekin eta adituekin harremanetan jartzeko aukera paregabe gisa.