BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK, BAD-EK, BERE AMAIERARAKO BIDEARI EKIN DIO, HIRU ESTREINALDI ESKAINIZ ASTEBURU HONETAN, CECILIA BENGOLEAREN, PATRICIA CABALLEROREN ETA ANA BORRALHO ETA JOAO GALANTE PORTUGALDARREN ESKUTIK

Ana Borralhoren eta Joao Galanteren antzerki ikuskizunak Ibarrekolandako institutuko batxilergo artistikoko zenbait ikasle igoko ditu eszenatoki gainera. Emanaldiak larunbatean eta igandean izango dira, Bilborocken, arratsaldeko 19:00etan.

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak – BAD-ek datorren igandean jaitsiko du oihala. Aurretik, azken asteburu honetarako programazioak hiru estreinaldi jasoko ditu –horietako bi erabatekoak– Ana Borralhok eta Joao Galantek osatzen duten konpainia portugaldarraren, Cecilia Bengolearen eta François Chaignauden eta Patricia Caballero dantzari andaluziarren eskutik.

Horrela, dantza garaikide programazioaren barruan pena merezi du Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango den Cecilia Bengolea argentinarraren eta eszenatoki gainean ohiko kide duen François Chaignauden “Dub love” ikuskizuna azpimarratzea. Bere musika ikerketan zehar, Bengolea-Chaignaud bikoteak ikerketa koreografiko hibridoa egiten du, reggae melodia batzuen punk errebotagarritik balletak baimentzen dituen muturreko eraikuntza fisikoetaraino. Bilboko ikus-entzuleek La Mercedeko eszenatokian ikusi ahal izango dituzte bihar, OSTIRALEAN, urriaren 30ean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Larunbatean Bilborockek, Ana Borralhok eta Joao Galantek osatzen duten konpainia portugesaren lanaren estreinaldia jasoko du. Oraingo honetan, Bilboko nerabeekin eta BAD-ekin berarekin lankidetzan egindako lana proposatzen du. Pieza eszeniko horren protagonista Ibarrekolanda institutuko Batxilergo Artistikoko ikasle talde bat izango da. Ikasleek, artistekin egindako tailerrean hartu dute parte aste honetan. 80 minutuz, euren ikus-entzuleen aurrean, gazte taldeak, “izaki librea” izateak esan nahi duenari edo, euren iritziz esan nahi duenari, buruz hitz egingo dute.

Pablo Fidalgo Lareoren jatorrizko testuan oinarrituz, gazte horiek mundua irentsi, mastekatu eta ikus-entzuleei itzultzea nahi dute, baina prozesu horretarako ezinbestekoa da hitz forma duen pozoia, denok sartuta gauden sistema pentsatzeko sortutakoa, garatzea. Ikuskizuna larunbatean eta igandean ikusi ahal izango da Bilborocken, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Asteburuko bigarren erabateko estreinaldia Patricia Caballero dantzari andaluziarraren eskutik helduko zaigu. Dantzariak gorputzari eta kontzientziari buruzko jardunbideen eta azterlanen aurreko interesa erakusten du mugimenduaren bitartez. Arte bizien eta garapen psikofisikoaren aurrean zabaltzen da, ohiko bide gisa, berarekin 20 urte baino gehiago egin dituen dantza erabiliz. Oraingo honetan bere azken ikuskizuna, “Barrunto”, aurkeztuko du Bilboko ikus-entzuleen aurrean. Larunbatean izango da, baita ere, gaueko 21:30etatik aurrera, La Merced aretoan.

BAD-en aurtengo edizioa igandean amaituko da dantza garaikideko Organik euskal konpainiaren “Txapeldun” ikuskizunarekin. La Merced aretoan izango da, 20:30etatik aurrera.

AGENDA
URRIAK 30
19:00 / 21:30 La Fundición 
Microscopia y Oligor “La máquina de la soledad” 
(Antzerkia) 

21:30 La Merced
Cecilia Bengolea y François Chaignaud
“Dub love” (Dantza)

URRIAK 31
19:00 Bilborock
Ana Borralho y Joao Galante
“Só há uma vida e nila quero ter tempo para construir-me e destruir-me” (Antzerkia)

19:30 La Fundición
Javier Liñera
“Barro Rojo” (Antzerkia)

21:30 La Merced
Patricia Caballero
“Barrunto” (Dantza)

AZAROAK 1
19:00 Bilborock
Ana Borralho y Joao Galante
“Só há uma vida e nila quero ter tempo para construir-me e destruir-me” (Antzerkia)

20:30 La Merced
Organik Dantza Antzerki
“Txapeldun” (Dantza)

Prezioak: 10 € (Aurreko salmenta: 8€)