BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, EUSKAL FILM LABURREN AUKERAKETA AURKEZTUKO DU OSTIRALEAN BARTZELONAN OSPATUKO DEN XXVI MARATÓ DE CINEMA FANTÀSTIC I DE TERROR ZINEMALDIAN

Sei film labur eskainiko dira, Kataluniako zinemaldiko antolatzaileek FANT-eko azken edizioan parte hartu duten lanen artean aukeratutakoak.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren presentzia Bartzelonan, 2012an Bilboko eta Bartzelonako alkateek sinatutako hitzarmenari esker bi hirien artean garatzen ari den kultur elkarlanaren ondorioa da.

Bilbon, 2014ko azaroaren 19an. Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 20. edizioa joan den maiatzean ospatu zen Bilbon. Datorren astean, zinemaldi fantastikoa, Bartzelonako Sants-Montjuic barrutian ospatzen den XXVI Marató de Cinema Fantàstic I de Terror izenekoan egongo da bigarren urtez jarraian.

FANTen presentzia Bartzelonan, 2012an Bilboko eta Bartzelonako alkateek sinatu zuten hitzarmenari esker bi hirien artean garatzen ari den kultur elkarlanaren ondorioa da.

XXVI Marató de Cinema Fantàstic I de Terror zinemaldia astelehenetik, azaroaren 17tik, ari da ospatzen, eta datorren larunbatean amaituko da. FANTen presentzia ostiralean, azaroaren 21ean, izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Centre Civic de Cotxeres de Santseko ekitaldi aretoan (Bartzelona). Bertan, Marató zinemaldiaren Finalisten ohiko Ekitaldiaren aurretik, zenbait film labur eskainiko dira, Kataluniako zinemaldiko antolatzaileek, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen azken edizioan, “FANT laburrean” sekzioaren barruan, proiektatutako lanen artean aukeratutakoak.

Eskainiko diren sei film laburren artean, lau, zinegile bilbotarrek egindakoak dira:

Yayos. Roberto San Sebastián.

Peter Pan. Imanol Ortiz López.

Jako de Troy. Javier Arriaga.

Una mierda de slasher, Miriam Ortega Domínguez zinegilearena

Saioa osatuko duten lanak hauek izango dira:

Mirage. Aitor Arenas. Amurrio

FANT XX.ean Euskal Film Labur hoberenaren saria jaso zuen film laburra, Cólera. Aritz Moreno. Donostia

 

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa – FANT gero eta erreferente garrantzitsuagoa da genero horretako nazioarteko zinemaldietan, Bartzelonan izango duen presentziak eta maiatzean ospatu zen azken edizioan zinemaldiak 37 herrialdetatik etorritako 576 film (2013ko edizioan baino 100 gehiago) jaso izanak erakusten duten bezala.