IBAIONDOKO BARRUTIAK “UNA RÍA CON DUENDE” TOPAKETA FLAMENKOEN XIII. EDIZIOA JASOKO DU IRAILA OSOAN

Bilboko Udalak antolatutako programak lau musika, kante eta dantza emanaldi jasoko ditu, Areatzako Aterpeetan, Bidebarrietako Liburutegian, Gizakundearen elizan eta Bilborocken.

Flamenkoarekin dugun hitzordua larunbat honetan (IRAILAREN 8an) hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Areatzako Aterpeetan, María Molinaren taldearen “De la Sierra a la Ría” ikuskizunarekin.

 

Ibaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da berriro ere, larunbat honetan (irailaren 8an), Bilboko Udalak antolatutako “Una Ría con Duende” topaketa flamenkoak hasiko direlako. Ekimen horrek, gure hiriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu du denbora laburrean, gonbidatutako artisten kalitatearen ondorioz eta emanaldietara eta tailerretara gero eta jende gehiago hurbiltzen delako.

Topaketak IRAILA osoan luzatuko dira 5. barrutiko – Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa denez, dantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrekin batera, artista azpimarragarrien emanaldiak izango ditugu, larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, programazioa irekiko duen María Molina bailaorearen konpainia adibidez. Bailaore horrek aurkezten duen ikuskizuna flamenkotik ibilbidea da, bere estilo desberdinen aniztasunetik eta koloreetatik planteatuta eta, aldi berean, arte horrek gordetzen dituen esentziak kontserbatuz. Oraingo honetan, Ángel Velázquez gitarra jole beteranoak lagunduta egongo da.

Programazio eszenikoak irailaren 15ean jarraituko du Bidebarrietako Liburutegian, “De buena rama” kante flamenko ikuskizunarekin, José Vital “El Caramelo” eta Laura Vital artisten eskutik. Bi kantaore belaunaldi agertokian, ikus-entzuleei euren leinuak transmititzen duen arima erakutsiz. Gitarra birtuosoak lagunduta, Laura Vitalen eta bere aitaren ahots bikainak, indartsuak eta ñabarduretan aberatsak, bidea eraikiko dute Cadizeko lurreko kanteetatik geografia flamenkoaren beste leku batzuetara. Kontzertua doakoa izango da, baina gonbidapena hartu beharko da liburutegian bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik aurrera.

Irailaren 22a Ángela Carbajoren flamenko konpainiaren txanda izango da. “Arenera” lana aurkeztuko du, jaiotzen ikusi zuen lurrean flamenkoa sentitzen eta arnasten den modua erakusten duen ikuskizuna. Bere dantzaren magia musikari bikainen partaidetzak aberastuko du une oro. Emanaldia Atxuriko Gizakundearen elizan izango da, 20:15ean.

“Una ría con duende” ekimenaren 2018ko edizioak Bilborock aretoan emango dio amaiera bere arte programazioari, larunbatean, irailaren 29an (arratsaldeko 20:00etan), Raúl “el Perla” gitarra jolearekin eta Luis Peña kantaore eta bailaorearekin. Azken urteetan Farruquitorekin dantza flamenko konpainiako kide garrantzitsuenetakoa bilakatu ondoren, Raúl ‘el Perla’-k bakarkako bere lehenengo lana ekarriko du Bilbora, “Un ole a tiempo”. Konpasez betetako erabateko tokeak Sevillako artista talde bati lagunduko dio, soleraz betetako Javier Herediaren eta “el Purili”-ren ahotsekin eta Luis Peñaren dantzarekin. Ikuskizun horretarako sarrerak 10 euro balioko ditu, eta txarteldegian erosi ahal izango da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago eta aurretiazko salmentan kulturabarrutik.eus webgunean eta Power Recordsen.

Beste alde batetik, eta ohikoa denez, irailean gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerrak ere izango dira San Frantziskoko Udaltegian, hasierako mailan, maila ertainean eta aurreratuan, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin.

Programazioaren osagarri gisa, Ibaialdeko udal liburutegiak 6 eta 10 urte arteko umeei eta euren gurasoeibzuzendutako saio didaktiko bat jasoko du irailaren 27an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Eduardo Floridok dinamizatuko duen saioaren helburua, partaideak flamenkoaren mundu liluragarrian murgiltzea da: konpasa, gitarraren tokea eta kantearen magia, estilo alaienen, koloredunen eta jai girokoen bitartez adierazita. Horrez gain, irailaren 25ean, 19:00etan, Bilbao Musikak “El flamenco y otras músicas” izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko du, flamenkoak musikako beste estilo batzuekin dituen harremanak eta loturak erakusteko.

AGENDA

IRAILAK 8
20:00 – Areatzako aterpeak
“De la Sierra a la Ría”. María Molina taldea
Sarrera librea.

IRAILAK 15
20:00 – Bidebarrietako liburutegia
“De buena rama”. José Vital “El Caramelo”-ren eta Laura Vitalen errezitaldia
Sarrera librea gonbidapenarekin, leku guztiak bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan bertan.

IRAILAK 22
20:15 – Gizakundearen eliza (Atxuri)
“Arenera”. Compañía flamenca de Ángela Carbajo.
Sarrera librea gonbidapenarekin, leku guztiak bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan bertan.

IRAILAK 25
19:00 – Bilbao Musika
“El flamenco y otras músicas” Leire de Diego eta Iñigo Eskubi
Ikus-entzule guztientzat
Sarrera librea.

IRAILAK 27
18:00 – Ibaialdeko Udal liburutegia
Musiketan Tran Tran (Saio didaktikoa)
(6 eta 10 urte arteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta)
Sarrera librea

IRAILAK 29
20:00 – Bilborock
Amaierako ikuskizuna “Un ole a tiempo” Raúl “el Perla” Luis Peñarekin.
Sarrera: 10€. Aurretiazko salmenta: www.kulturabarrutik.eus eta Power Records (Villarias, 5). Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.