DEUSTUKO BARRUTIAK, EUSKAL KULTURAN ETA EUSKARAN ZENTRATUTAKO DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ABENDUAREN 1ETIK 29RA

Kultura Sailak antolatu duen eta ZINEBIren, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Euskararen Etxearen laguntza duen programa, benetako erreferentea da euskal kulturaren eta euskararen barruan, Bilbon euskal hiztun gehien dituen barrutian, hain zuzen ere.

Deustuk, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, DEUSTUra UDAZKENeko kultURA, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen eta euskaran eta euskal kulturan zentratzen den kultur programa, jasoko du berriro udazken honetan.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – Zinebiren, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Euskararen Etxearen laguntza duen DEUSTUra UDAZKENeko kultURA programa ABENDUAREN 1etik 29ra ospatuko da barrutiko hainbat lekutan. Programazioaren barruan poesia errezitaldiak, bertsolari topaketa bat, antzerkia, zinea eta musika izango ditugu.

Egitaraua asteartean, abenduaren 1ean, abiatuko da, Enrique Solinis & Euskal Barrokensembleren kontzertuarekin, Bilboko Musika Kontserbatorioan. Gitarrajole bilbotarrak eta bere taldeak, Espainiako eta Italiako tradizio barrokoetatik jasotako marionak, kanarioak, kunbeak, fandangoak eta kalejirak interpretatuko dituzte.

Deustuko Udaltegiak bertsolari topaketa jasoko du abenduaren 3an, eta bertan Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra arituko dira. Eszenatoki berak, Joseba Usabiaga protagonista izango duen “Oroitzapenak” musika-antzerki lanaren emanaldia jasoko du abenduaren 10ean.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, bere lekua izango du DEUSTUra UDAZKENeko kultURA 2015ean, jaialdiaren azken edizioan aurkeztu ziren euskal zinegileen zazpi filmen proiekzioarekin. Emanaldiak abenduaren 15ean izango dira Deustuko Udaltegian, eta leku berean, abenduaren 17an, Miren Agur Meabe idazleak poesia errezitaldia eskainiko du.

Egitarauaren barruan, Jabier Muguruza abeslariak errezitaldia eskainiko du, abenduaren 22an, “Beste hogei” izeneko disko berria aurkeztuz. Jabier Muguruzaren musika ibilbidean 14.a egiten duen lan horretan, berak idatzitako testuak dira nagusi, baina badaude, baita, Iñaki Irazuk, Lourdes Oñederrak, Harkaitz Canok eta Gerardo Markuletak idatzitakoak ere. Deustuko Udaltegian eskainiko duen kontzertuan, Jabier Muguruzarekin batera Mikel Azpiroz, diskoaren musika konponketen arduraduna, arituko da.

DEUSTUra UDAZKENeko kultURA 2015 amaitzeko, Asier Kidam magoak, “atzoko eta gaurko mago mitiko batzuetan” inspiratutako “1805” izeneko ikuskizuna aurkeztuko du San Inazioko Euskararen Etxean, abenduaren 29an.

EGITARAUA

ABENDUAK 1 (ASTEARTEA)
19:30 Musika: Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble.
Bilboko Musika Kontserbatorioa

ABENDUAK 3 (OSTEGUNA)
19:30 Bertsolariak: Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra.
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 10 (OSTEGUNA)
19:30 Antzerkia: JOSEBA USABIAGA “Oroitzapenak”
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 15 (ASTEARTEA)
19:30 Zinea: ZINEBIKLUBA –Zinebiren azken edizioko Sekzio Ofizialean parte hartu zuten euskal Film Laburren aukeraketa.
Deustuko Udaltegia

1.- Artificial DAVID P. SAÑUDO (19’).
2.- Luz a la deriva IÑIGO SALABERRIA (18’).
3.- Amore d’Inverno ISABEL HERGUERA (8’).
4.- Dena ez dabil ondo ANDER PARODY (14’).
5.- The devil on your back HARITZ ZUBILLAGA (5’).
6.- I said I would never talk about politics AITOR OÑEDERRA (10’).
7.- Lost village GEORGE TODRIA (15’).

ABENDUAK 17 (OSTEGUNA)
19:30 Literatura / Poesia topaketa: MIREN AGUR MEABE.
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 22 (ASTEARTEA)
19:30 Musika: JABIER MUGURUZA “Beste Hogei”.
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 29 (ASTEARTEA)
19:30 Magia: ASIER KIDAM “1805”.
Euskararen Etxea (SAN INAZIO)

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net edo 010 telefono zenbakian.