8. BARRUTIAK BIHARTIK AURRERA ANTZERKI ARIN ERAKUSKETA JASOKO DU LEHEN ALDIZ, KULTUR GABONAK EKIMENAREN BARRUAN

• Programazioa Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan inauguratuko da, Kabia teatro konpainiaren “Hirosimako zuhaitza” lanarekin, saio bikoitzean, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz). Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

“Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren esparruan, 8. Barrutiko zenbait lekuk antzerki laburreko programa jasoko dute bihartik urtarrilaren 3ra arte, euskarazko eta gaztelaniazko ikuskizunekin bertako Kabia Teatro, Pez Limbo, Goitibera, Carmen Pardo eta Nati Ortiz de Zárate konpainien eta Imanol Ituiño Magoaren eskutik.

Egitaraua abenduan zehar luzatuko da, Auzokan egingo diren ikuskizunekin, baina baita Basurtuko, Olabeagako eta Altamirako Udal Zentroetan ere, hainbat proposamenekin. Kabia Teatrok “Hirosimako zuhaitza” aurkeztuko du, helduentzako proposamena. Lan horretan, bizitzatik gehiegi itxaroteagatik etsita dagoen gizon batek amaiera eman nahi dio bere existentziari. Ikus-entzuleek bihar izango dute pieza hori ikusteko aukera Zorrotzan, eta abenduaren 18an Basurtuko Udaltegian.

Bestalde, Pez Limbo konpainiak, jaialdietatik pasatu diren eta aintzatespenak jaso dituzten antzerki laburreko lau pieza eskainiko ditu programazio bereziaren barruan. Hauek dira: ¿Espinazo o callos?, Mamá Gallina, Boxers: humor de perros eta Madame B, guztiak 13 urtetik gorako ikus-entzuleei zuzenduta. Pez Limbo 2011n sortutako konpainia da, kaleko eta aretoko ikuskizunetan espezializatua, eta umorea, azidotasuna eta poesia uztartzea bilatzen du beti bere ikuskizunetan, betiere errealitatearen begirada kritikotik abiatuta. Pez Limboren ikuskizuna abenduaren 13an iritsiko da Zorrotzako Auzokara, abenduaren 22an Olabeaga Herri Ikastetxean izango dira eta urtarrilaren 3an Altamirako Udaltegian.

Gaizka Chamizok, Ander Basalduak eta Nerea Ariznabarretak antzeztutako Gotibera konpainiaren “Amatxik dixit” ikuskizuna abenduaren 27an iritsiko da Zorrotzara, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan. Altamirako Udaltegian Carmen Pardoren eta Nati Ortiz de Zarateren “Ojos que no ven.. o, de tal palo, tal ardilla” lana eskainiko da egun berean. Programa berezi horretan Imanol Ituiñoren –2014ko Magia Sari Nazionala– kartak, bolak, sokak, agerpenak eta desagerpenak dituen “Magia a tutiplén” ikuskizuna ere jasotzen da.

“ANTZERKI ARINA” AGENDA

AZAROAK 29
Auzoka Zorrotza
18:30 – “Hiroshimako zuhaitza”. Kabia Teatro (euskaraz)
19:30 – “El árbol de Hiroshima”. Kabia Teatro (gaztelaniaz)
Helduentzat

ABENDUAK 13
Auzoka Zorrotza
19:00 – “¿Espinazo o callos? ” Pez Limbo
19:25 – “Mamá Gallina” Pez Limbo
19:50 – “Boxers” Pez Limbo
13 urtetik aurrera

ABENDUAK 18
Basurtuko Udaltegia
19:00 – “El árbol de Hiroshima”. Kabia Teatro
19:45 – “El árbol de Hiroshima”. Kabia Teatro
Helduentzat

ABENDUAK 20
Basurtuko Udaltegia
18:30 – “Magia a tutiplen” Imanol Ituiño
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 22
Olabeagako Udaltegia
13:00 – “Boxers” Pez Limbo
13 urtetik aurrera

ABENDUAK 27
Altamirako Udaltegia
18:30 – “Ojos que no ven.. o, de tal palo, tal ardilla” Carmen Pardo eta Nati Ortiz de Zárate
19:30 – “Ojos que no ven.. o, de tal palo, tal ardilla” Carmen Pardo eta Nati Ortiz de Zárate
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 27
Auzoka Zorrotza
19:00 – “Amatxik Dixit”. Goitibera (euskaraz)
19:30 – “Amatxik Dixit”. Goitibera (gaztelaniaz)
Helduentzat

3 ENERO
Altamirako Udaltegia
18:30 – “Madame B” Pez Limbo
19:30 – “Madame B” Pez Limbo
13 urtetik aurrera