EUSKAL KIROL ETA FOLKLOREA, ASTE NAGUSIKO BEREIZGARRIA

2014ko Aste Nagusiak kirol eta folklorez beteriko ekitaldi-eskaintza zabala dauka, bereizgarrietako batzuk XXXVII ‘Villa de Bilbao’ Estropada eta ohiko Larrain Dantza izanez.

Aste Nagusia gure kirola eta folklorearen erakusleiho ezin hobea da. Gure herriko folklorea eta kirolaz gozatzeko aukera egongo da Arenalean eta Alde Zaharrean.

Bertsolariak Santiago Plazan arituko dira eguerdiko 13:00ean, asteazkenean 20an izan ezik, 14:00etara atzeratuko baita bertso-bazkaria dela eta. Txistulariak ere izango ditugu aurtengo Aste Nagusian, egunero, goizeko 10:00etan; euskal dantzak Plaza Berrian ikusteko aukera izango du jendaurrekoak egunero, arratsaldeko 19:00etan; asteartean abuztuaren 19an, beste behin ere, erromeria eta Larrain Dantzaz gozatzeko aukera egongo da, abuztuaren 19an, Plaza Berrian, arratsaldeko 20:00etan. Bilbainadak egunero izango ditugu Alde Zaharretik zehar, Bilbotarrak taldearen eskutik, bi hamarkada baino gehiagoz Bilboko ohiko abestiekin zazpi kaleak animatuz Aste Nagusian.

Txistulariak, fanfarriak, bertsolariak eta bilbainadak

Bizkaiko Txistularien Elkarteak 30 urte baino gehiago daramatza herritarrak eguneroko jaietan barrena animatzen. Beste behin ere, txistulariak goizeko 10:00etatik hasita Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira. Bertara hurbiltzen direnek igandean, abuztuaren 24an, ohiko Txistularien Alardeak eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. Aurten Gorka Sarriegi abeslari eta konpositorea Txistularien Alardeko gonbidatu berezia izango da. Ekitaldia Plaza Berrian izango da, eguerdiko 13:00ean. Fanfarriak abuztuaren 22 eta 23an arituko dira Ledesma eta Diputazioko kaletik eguerdiko 13:00etik 14:30etara eta Alde Zaharrean arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, Ardoa Barrura (22an)eta Dunbots(23an) taldeen eskutik.

Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00ean, asteazkenean 20an izan ezik, 14:00etara atzeratuz, bertso-bazkaria dela eta.