BILBAO SAX QUARTET SAXOFOI LAUKOTEAK IREKIKO DU OSTIRAL HONETAN, MAIATZAREN 4AN, “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” KONTZERTU DIDAKTIKO EGITARAUAREN BESTE EDIZIO BAT BERTENDONA INSTITUTUAN

Bilboko Udalaren ekimenaren helburua musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara ikus-entzule berriak erakartzea da. Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Bertendonako Institutuan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

 

Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da” programaren beste edizio bat jarriko du martxan ostiral honetan, maiatzaren 4an. Ekimen berezi horren helburua gure hiriko biztanleen artean musikarako eta, batez ere, baina ez horretarako soilik, musika klasikorako, zaletasuna piztea da. Maiatzeko ostiral guztietan, Bertendona Institutuak, familia osoari zuzendutako kontzertu didaktikoak jasoko ditu. Kontzertu horietan musika klasikoa eta modernoa, musika afrikar-kubatarra eta Charlot mitikoaren filmetako soinu bandak entzun ahal izango dira.

Aurten hamaikagarren edizioa betetzen duen “Musika dibertigarria da” zikloaren helburu nagusia entzuleak zuzeneko musikara hurbiltzea da, musika horren ezagutza eta gozamena bultzatuz, ikus-entzule berriak erakarriz. Programazio didaktikoa ostiral honetan hasiko da, Bilboko Bilbo Sax Quartet taldearen emanaldiarekin. Talde bilbotarra osatzen dutenak hauek dira: Nerea Uzquiaga, saxo sopranoa; Ángel Fernández, saxo altua; Josep Viçente Ripoll, saxo tenorea eta Ricardo Sámano, saxo baritonoa.

“Bidaia XX. mendetik musikaren bitartez” izenburuarekin, jazz soinuak eta pieza ezagunak uztartuko dituzte, eta baita klasiko herrikoi batzuk ere. Egitarau zaindua, oroitzapenez eta sentsazioz betetakoa, ikus-entzuleek hamarkada bakoitzeko lan entzunenetako batzuk goza ditzaten.

Bigarren kontzertu didaktikoa maiatzaren 11n izango da, eta protagonista Johannes Brahms izango da. José Manuel Cachok biolinean, Víctor Jiménez pianoan eta Naroa Intxaustiren ahotsak (sopranoa) osatzen duten Impromptu hirukoteak konposatzaile eta piano jole alemanaren, erromantizismoko garrantzitsuenetakoaren, piezak eskainiko ditu. Kontzertura doazenek, bere garaian polemikoa izan zen Brahmsen figurara hurbiltzeko eta bere lan garrantzitsuenak entzuteko aukera izango dute.

“Musika dibertigarria da” zikloaren edizio honen proposamen bitxienetakoa Albericola taldearena izango da, maiatzaren 18an, ostiralean. Albericola Ledian Molaren proiektu pertsonala da, hainbat estilotako musikariak biltzen dituen Ensemblea. Musikari bakoitzak zintzotasunez egiten du ekarpena. Afrika iparraldeko Yoruba, Abakua eta Ñáñigo kulturen, jazzaren eta musika garaikidearen eragina duen Albericolak, musika afrikar-kubatarraren konexioa modu pertsonalean adieraztea bilatzen du.

“Musika dibertigarria da” programaren aurtengo edizioa maiatzaren 25ean itxiko da, Proyecto DaLaNotaren proposamen interesgarriarekin. “Charlie Chaplinen mundu muturako musika” izenburupean, lau musikarik familia osoari zuzendutako kontzertua eskainiko dute, Charlot-en filmen zatiak erabiliz, soinu efektuz eta antzinako melodia ezagunez lagundutako istorio zirraragarria sortuz. Adin guztiei zuzendutako zine, musika eta antzerki ikuskizuna, Charlie Chaplinen lanaz eta zine mutuaz gozatzeko, zuzeneko musikarekin. Ohikoa denez, kontzertu didaktiko guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango dute aretoko leku guztiak bete arte.

AGENDA: MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

MAIATZAK 4
19:30 BILBO SAX QUARTET
“Bidaia XX. mendetik musikaren bitartez”
Nerea Uzquiaga, Saxo Sopranoa
Ángel Fernández, Saxo Altua
Josep Viçent Ripoll, Saxo Tenorea
Ricardo Sámano, Saxo Baritonoa

MAIATZAK 11
19:30 IMPRONTU
“Johannes Brahms”
José Manuel Cacho, Biolina
Victor Jiménez, Pianoa
Naroa Intxausti, Sopranoa

MAIATZAK 18
19:30 ALBERICOLA
“Afrika – Kuba, musika lotura”
Ledian Mola, Kontrabaxua
Lucas Tauzin, Bibrafonoa
Franco Cavalleri, Pianoa
Victor Vega, Tronpeta
Eolo Andino, Saxofoia
Nasim López, Bateria
Jose Bibiki, Gitarra

MAIATZAK
19:30 PROYECTO DaLaNota
“Charlie Chaplinen mundu muturako musika” (Familia osoarentzat)
Pablo Duque, Biolina
Francisco Escribano, Tronboia
Marga Gutiérrez del Arroyo, Txirula
Fernando Leria Jiménez, Kontrabaxua
Ángela Lobato del Castillo, Biolontxeloa

LEKUA: Bertendona institutua (Bertendona kalea, 5)
Sarrera dohainik. Leku kopuru mugatua, kontzertua hasi ondoren ez da aretora sartzen utziko.