“BILBAO – BIZKAIA. EXTERIOR – DÍA” FILM KOLEKTIBOAREN BARRUAN ZINEBIK EKOIZTU DUEN MIKEL RUEDAREN “CAMINAN” FILM LABURRA DONOSTIAKO ZINEMALDIKO ZABALTEGI – TABAKALERA SEKZIO BERRIAN LEHIATUKO DA

Bilbao – Bizkaia. Exerior – Día (7 miradas y una ciudad), Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebik ekoiztu duen filma da, film laburrari balioa emateko eta Bilbo errodatzeko gune gisa erakusteko.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebik, “Bilbao – Bizkaia. Exterior Día” (7 miradas y una ciudad) film kolektiboaren barruan ekoiztu duen Mikel Rueda zinegile bilbotarraren “Caminan” film laburra Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi – Tabakalera lehiaketarako sekzio berrian parte hartzeko aukeratua izan da. Maribel Verdú eta Germán Alcarazu protagonista dituen filma Kimuak programako erakusketa katalogora ere sartu da.

“Caminan” lanaz gain, Zabaltegi – Tabakalera sekzioak, lehiaketako lehenengo edizioan, Koldo Almandoz euskal zinegilearen “Sipo Phantasma” lehenengo film luzea eta Pasaikeko nesken (María Elorza eta Maider Fernández Iriarte) “Gure hormek / Our Walls” film laburra ere eskainiko ditu.

“Bilbao – Bizkaia. Exterior – Día” (7 miradas y una ciudad) sortu zuen proiektuak bi helburu zituen, film laburrari balioa ematea eta errodatze lanak egiteko Bilbo erakusleiho izateko leku egoki gisa erakustea. Sketch filmen modu klasikoan egindako ekoizpen lan bitxi honek elkarren artean oso desberdinak diren gaiak eta ezaugarri formalak dituzten zazpi fikzio biltzen ditu –zine musikala, garaikoa eta egungo drama eta komedia, besteak beste–. Horien guztien ezaugarri komuna, Hiriak eta Bizkaiak azken 30 urteetan izan dituzten eraldaketak irudikatzeko nahia da.

Lan bakoitza egiteko, Zinebik hiru zinegile belaunaldiren ekarpena izan zuen. Horrela, “Bilbao – Bizkaia. Exterior – Día” (7 miradas y una ciudad), lana osatzen duten film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna, Javier Rebolloren El amigo imaginario, Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda, Mikel Ruedaren Caminan, Luis Maríasen Amatxu Maitea, Imanol Uriberen Parpadeos eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira

Film kolektiboa joan den azaroaren 16an estreinatu zen, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – Zinebin, eta Malagako Zinemaldiko azken edizioan ere hartu du parte.