BILBOKO GANBERA ABESBATZAK ETA ORKESTRAK IREKIKO DITUZTE OSTIRAL HONETAN, AZAROAREN 29AN, BILBOKO UDALAK ANTOLATU DITUEN GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK, ALDE ZAHARREKO JOAN SANTUEN ELIZAN

• Hiriko 26 taldek hartuko dute parte abendu osoan programatutako 14 kontzertuetan.

Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Masustegi, Indautxu, Errekalde, Basurtu, Deustu, Abusu, Abando, San Inazio eta Alde Zaharreko hamalau elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte abenduaren 27ra arte. Aurtengo edizioan, ekimenak 26 talde bilduko ditu, eta lan klasikoz osatutako errepertorioa eskainiko dute, herri abestiak eta musika sakratua uztartuz, Gabonetako kantei arreta berezia eskainiz.

Lehenengo emanaldia ostiralean, izango da, arratsaldeko 19:30ean, Alde Zaharreko Joan Santuen Elizan, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestrarekin. Ane Legarretaren zuzendaritzapean, ordubete inguruko iraupena izango duen errepertorio zaindua eskainiko dute, Charpentierren, Bachen edo Mozarten kantuekin, eta baita egun horietan ezinbestekoak diren lanekin ere, Adamen Cantique de Noel, Bartolucciren Adeste fideles edo Jesús Guridi maisuaren Hator, Hator, besteak beste.

Programazioak datorren astean, abenduaren 3an, izango du jarraipena, Club Deportivoko Abesbatzak eta San Inazio Abesbatzak izen bereko auzoko San Inazio parrokian emango duten kontzertuarekin. Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak Abandon dagoen Asisko San Frantzisko elizara (Bosgarren Parrokia) helduko dira ondoren, BilbaoMusika Gaudateko gazteen abesbatzaren musikarekin, eta ondoren San Anton Orfeoia arituko da.

Programak bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun berezi hauetan gure Hirian aritzeko aukera eskaintzea; eta beste alde batetik, edozein adinetako eta edozein auzotako biztanleei, abesbatzen musika bikainaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrela, taldeek eskainiko duten errepertorio anitzaren barruan abesti herrikoiak eta musika sakratua jasoko dira, bestelako kanta batzuekin, eta baita ezusteren bat ere.

Kontzertuei, egunei eta ordutegiei buruzko informazio guztia www.kulturabarrutik.eus webgunean dago. Errezitaldi guztiek sarrera librea izango dute.

EGITARAUA

AZAROAK 29
19:30 JOAN SANTUEN eliza -Alde Zaharra-
BILBOKO GANBERA ABESBATZA ETA ORKESTRA

ABENDUAK 3

20:00 SAN INAZIO eliza -San Inazio-
CLUB DEPORTIVOKO ABESBATZA
SAN INAZIO ABESBATZA

ABENDUAK 5
19:30 Asisko San Frantzisko –Bosgarren parrokia – Abando-
GAUDATE, BILBAO MUSIKA ABESBATZA
SAN ANTON ORFEOIA

ABENDUAK 10
20:15 ARTZAIN ONAREN eliza -Abusu-
ARRAIZPE ABESBATZA ELKARTEA
ANDRE BERRI ABESBATZA

ABENDUAK 11
19:30 IBARREKOLANDAKO Kristau komunitatea
BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA
DEUSTOARRAK ABESBATZA

ABENDUAK 12
19:30 SORTZEZ GARBIAREN eliza -Basurtu-
BAGABILTZA ABESBATZA
ARS VIVA ABESBATZA

ABENDUAK 13
20:15 ERROSARIOKO GURE AMAREN eliza -Errekalde-
GAUDEAMUS HODIE ABESBATZA
NERVIÓN KANTA (SAREAren laguntzarekin)

ABENDUAK 14
20:30 KARMEN parrokia -Indautxu-
BILBAO ARGIA OTXOTEA
JATORKI ABESBATZA

ABENDUAK 15
12:45 SAN GABRIEL parrokia -Masustegi-
INMAKULADAKO ABESLARIAK

13:00 SALBADOR eliza -Castaños-
LUR MAITEA OTXOTEA
LAGUNDI ABESBATZA

ABENDUAK 17
20:30 KARMELO eliza -Santutxu-
EUSKERIA ABESBATZA
ROSSINI ABESBATZA ELKARTEA

ABENDUAK 19
19:30 MILAGROSA parrokia -Zorrotza-
EMAYS ABESBATZA
EMITENIA GANBERA ABESBATZA

ABENDUAK 26
20:30 SAN RAFAEL eliza -Zabala-
OTXARKOAGA ABESBATZA TALDEA
SANFRAN KORUE

ABENDUAK 27
19:30 ENKARNAZIO Eliza -Atxuri-
BEGOÑAKO SUSTRAIAK ABESBATZA
GARAIZARKO MATSORRIAK ABESBATZA