OTXARKOAGA AUZOAK ADINEKOENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

• Egitarauak nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanak jasoko ditu abenduaren 20ra arte Otxarkoagako Udaltegian, 19:00etan –18:30ean izango den abenduaren 14koa izan ezik–

Otxarkoaga auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira. Bilboko Udalaren ekimena Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da.

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XVIII. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 10, 12, 14, 16, 18 eta 19an. Horrela, sei antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia, Erretiratuen “Abacehis” Elkarteak eskainiko duen “Intrusos en mi cabeza” izango da.

Antzerki Astea osatzeko lan hauek eskainiko dira: Errenteriako “Ausardi” taldearen “Come y bebe, que la vida es breve”; Zumarragako eta Urretxuko “Irri Makila” taldearen “Ramón Bastida, el trapero”; Boluetako Teatro Studio 2012 taldearen “El ama de llaves”; eta abenduaren 19an eszenako programazioari amaiera emango dion Otxarkoaga – Txurdinagako Beti Gazte antzerki taldearen “Bruno, tu hija está embarazada”.

Horrez gain, urtero bezala, konpainia profesional baten ikuskizuna be jasoko da. AMICO taldearen”Amico on the beach” izango da, eta abenduaren 14an ikusi ahal izango da. Ion Amico eta Txori Amico keinuen eta mugimenduen lengoaian barneratuko dira berriro, pertsonaia berezi horiekin batera musika eta umorea izango dituen ikuskizun freskagarria eskaintzeko.

XIV. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren astelehenean, abenduaren 9an hasiko da, Otxarkoaga – Txurdinagako “Beti Gazte” taldearekin eta Abandoko Elkarteko Abesbatzarekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 11n, 13an, 17an eta 20an izango dira, eta adinekoen 15 abesbatza taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita beste herri batzuetakoak ere, Durangokoak, Trapagakoak edo Lekeitiokoak.

Antzerki emanaldietara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako Udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbideko 19 zenbakian daude. Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Abenduaren 14an, larunbatean, eskainiko den antzerki emanaldia arratsaldeko 18:30ean izango da.

AGENDA:

ABESBATZA ETA ANTZERKI HAMABOSTALDIA
19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

ABENDUAK 9
Abesbatzen kontzertua
“Beti Gazte” – Otxarkoaga Txurdinaga (Zuzendaria: Víctor Diego)
“Itugarpe” Abesbatza (Zuzendaria: María Estévez)
Abandoko Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Yolanda Gómez)

ABENDUAK 10
Antzerkia. “Abancehis” Erretiratuen Elkartearen “Intrusos en mi cabeza”

ABENDUAK 11
Abesbatzen kontzertua
Etxebarri Behekoa Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Carlos Pérez Bueno)
“Eguzki Lore” – Lekeitio (Zuzendaria: Mª Dolores Berra)
Deisa Abesbatza (Zuzendaria: Goio del Amo)

ABENDUAK 12
Antzerkia. “Ausardi” Antzerki Taldea (Errenteria) “Come y bebe, que la vida es breve”

ABENDUAK 13
Abesbatzen kontzertua
“Mendipe” – Trapaga (Zuzendaria: Víctor Diego)
Boluetako Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Esther Ovejero)
“Errekalde”- Leioako adinekoen etxea (Zuzendaria: Zuriñe Aberasturi)

ABENDUAK 14 -18:30ean
Antzerkia. AMICO “Amico on the beach”

ABENDUAK 16
Antzerkia. “Irri Makila” Antzerki taldea (Zumarraga-Urretxu) “Ramón Batista, el trapero”

ABENDUAK 17
Abesbatzen kontzertua
Errekaldeko Txapeldunak (Zuzendaria: Itziar López)
Aita Gotzon Abesbatza – Barrika (Zuzendaria: Loli Igartua)
“Izar Gaztea” – Durango (Zuzendaria: Jon Ugarriza)

ABENDUAK 18
Teatro Studio 2012 – Solokoetxeko Nagusiak elkartea “El ama de llaves”

ABENDUAK 19
Antzerkia. “Beti Gazte” Antzerki taldea – Txurdinaga-Otxarkoaga
“Bruno, tu hija está embarazada”

ABENDUAK 20
Abesbatzen kontzertua
San Gabriel Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Víctor Diego)
“Gure Kabi” Elkarteko Abesbatza – Bilbo (Zuzendaria: Lucio Bilbao)
Otxarkoagako Abesbatza Elkartea (Zuzendaria: Carlos Pérez Bueno)