ARANGOITI AUZOAK, AUZOKO TALDEEK ETA ELKARTEEK ETA BILBOKO UDALAK BATERA ANTOLATUTAKO EUSKAL JAIAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA

Protagonista nagusiak musika eta dantza izanik, txikienentzako ipuin-kontalariak, tailerrak eta antzerkia ere biltzen dituen jarduera programa zabala jasotzen du.

Bilboko Arangoiti auzoak (Deustuko barrutia), Euskal Jaiaren XII. edizioa jasoko du datorren astelehenetik, maiatzaren 2tik, aurrera. Programa Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatu du, Bihotz Alai Folklore Taldearekin, Haize Alde Kultur Taldearekin, Bihotzaran Auzo Elkartearekin, Arangoitiko Gazte Asanbladarekin eta Arangoitiko Batzokiarekin batera. Maiatzaren 8ra, igandera, arte, luzatuko den eta protagonista nagusiak euskal musika eta dantza izango dituen programak abesbatzen kontzertuak, dantza erakustaldiak eta familia osoarentzako ipuin-kontalariak eta antzerkia eskainiko ditu.

Euskal Jaia astelehenean abiatuko da Euskotarrak taldearen kontzertuarekin, eta asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean, Arangoitiko Udaltegian, Miren Larreak ipuinak kontatuko ditu. “Rodarika”, Gianni Rodariren “telefonozko ipuin” bikain haien artetik hautatutako ipuin laburren aukeraketa da. Ikus-entzuleek pertsonaiak eta abenturak ezagutzeko aukera izango dute, proiektore baten laguntzarekin. Izan ere, ikuskizun honetan, hitza eta irudia ipuinaren esanetara jartzen dira.

Maiatzaren 6a, 7a eta 8a musikaz beteko dira, Arangoitiko Batuke Bulegoren batukadarekin, eta folklorea Ondalanen eta Bihotz Alairen eskutik helduko da. Gainera, larunbatean, Arangoitiko institutuak txikienentzako musika eta antzerki saioa jasoko du Txaloka Antzerki Taldearekin. Euskal Jaiaren XII. edizio hau igandean amaituko da, eguerdiko 13:00etatik aurrera, Baffettik eskainiko duen kontzertuarekin.

ARANGOITIKO XII. EUSKAL JAIA

MAIATZAK 2
18:30 (elizan)
Abesbatzaren kontzertua EUSKOTARRAK

MAIATZAK 4
18:30 (Agirre Baserria)
Ipuin kontalaria MIREN LARREA Rodarika

MAIATZAK 6
19:30 (auzoan zehar)
Batukada ARANGOITIKO BATUKE BULEGO

MAIATZAK 7
11:30 (auzoan zehar)
Erraldoiak ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

13:00 (Araneko plaza)
Euskal Dantzak BIHOTZ ALAI FOLKLORE DANTZA TALDEA

17:30 (Ikastetxea)
Umeentzako musika eta antzerkia TXALOKA ANTZERKI TALDEA Bualá

MAIATZAK 8
13:00 (Aparkalekua)
Kontzertua BAFFETTI