EUSKAL HERRIKO ETA GALIZAKO DANTZAK, MUSIKAK ETA KANTU TRADIZIONALAK BASURTU AUZOA BETEKO DUTE ASTEBURU HONETAN, “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMAREN BARRUAN

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntza duen Bilboko Udalaren ekimenaren barruan dantza erakustaldiak eta erraldoiekin eta buruhandiekin egingo diren kalejirak egongo dira, Compostelako Donejakueko Colexiata do Sar Folklore Elkarteak eta Beti Jai Alai berak eskainiko duten erakustaldiarekin batera.

Jarduerak, herri folklorea sustatzeko helburua duen “Plazarik Plaza” programaren barruan sartzen dira, eta Basurtuko “Basurto Berri” Merkatarien Elkartearen laguntza ere badu.

Gure folklore tradizionala sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura Sailak “Plazarik Plaza” programa antolatu du beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntzarekin. Programa Basurtun burutuko da asteburu honetan, URRIAREN 2an, 3an eta 4an (Aita Donostia plazan eta inguruetan).

Oraingo honetan, programak Galiziako Colexiata do Sar (Compostelako Donejakue) folklore taldearen partaidetza ere izango du. Taldeak bere lana erakutsiko du Bilboko ikus-entzuleen aurrean, eta lur haietako musikaz, dantzaz eta antzinako tradizioez beteko ditu Basurtuko kaleak. Gaur egun, duela 35 urte sortu zen elkarteak dantza sekzioa, musika sekzioa eta abesti tradizionalak eskaintzen dituen abesbatza ditu, 60 pertsona baino gehiagok osatutakoak. Horrez gain, dantza eta musika eskola ere baditu, 4 urtetik aurrerako umeentzat.

Basurtuko “Basurto Berri” Merkatarien Elkartearen laguntza ere baduen ekimena BIHAR, OSTIRALEAN, hasiko da Basurtu auzoan, Durangoko Sugarri fanfarrearen kalejirarekin. Ondoren musika animazioa eta berbena egongo dira, Natatxe taldearekin.

Programatutako jarduera gehienak LARUNBATEAN izango dira. Egun horretako jardunaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Beti Jai Alai eta Colexiata do Sar taldeek buruhandiekin eta erraldoiekin batera egingo duten kalejirarekin.

Arratsaldeko programazioa 18:30etan hasiko da kalejira batekin, eta gauera arte luzatuko da, 19:00etan hasita Beti Jai Alai taldearen bertako folklorea eta gonbidatutako taldeak, Galiziako erritmo herrikoiak eta jaia batuz, eskainiko duen emanaldiarekin. Jardunaldiari amaiera emateko Orquesta Iris eta Mago Linaje izango ditugu.

Jai egitarauak DOMEKAN jarraituko du, euskal folkloreko txikien taldeei arreta berezia eskainiz. Txikiek emanaldia eskainiko dute Aita Donostia plazan (12:00etatik aurrera), kalejiran auzoko beste leku batzuetatik igaro ondoren. Umeen dantza emanaldian talde hauek hartuko dute parte aurten: Itxas Argia (Getxo), Etorki (Ugao-Miraballes), Mendi Alde (Santurtzi), Urdaibai (Forua) eta Beti Jai Alai.

PROGRAMA “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMA
Lekua: BASURTU (Aita Donostia plaza)

URRIAK 2 OCTUBRE (barikua / viernes)
18:30 – Kalejira / Pasacalles: Fanfarre Sugarri
21:30 – Dantzaldia / Bailables: Natatxe taldea

URRIAK 3 OCTUBRE (zapatua / sábado)
12:00 – Kalejira / Pasacalles: BETI JAI ALAI taldeako erraldoiak eta buruhandiak eta Galiziako Agrupación Folclórica Colexiata Do Sar
18:30 – Kalejira / Pasacalles
19:00 – Galiziako Agrupación Folclórica Colexiata Do Sar eta BETI JAI ALAI taldeen ikuskizuna / Alarde
21:30 – Dantzaldia / Bailables: Orquesta Iris
23:30 – Magia: “Mago Linaje”
00:30– Dantzaldia / Bailables: Orquesta Iris

URRIAK 4 OCTUBRE (domeka / domingo)
11:00 – Kalejira / Pasacalles
12:00 – Dantza ikuskizuna ume eta gazteen dantza taldeekin / Alarde de danzas con grupos de danzas infantiles y juveniles: Itxas Argia (Getxo), Etorki (Ugao-Miraballes), Mendi Alde (Santurtzi), Urdaibai (Forua) eta Beti Jai Alai (Basurtu)

+ INFO: www.kulturabarrutik.net