UDALAK “KULTURAK EDERTU EGITEN ZAITU” AGENDA AURKEZTU DU, 2016KO KULTUR ESKAINTZAREKIN

Urtekari honetan, Udalak sendotu egin du kalitateko kultur eta aisialdiko eskaintzaren aldeko apustua eta bertan jasotzen da hauei buruzko informazio guztia: musika, zine eta antzerki jaialdiak, sorkuntza eta adierazpen artistikoko tailerrak, folklorea, topaketa literarioak, liburutegietako eta udalaren beste kultur zentro batzuetako zerbitzuak, esaterako BilbaoEszena, BilbaoMusika, BilbaoArte edo Azkuna Zentroa.

Urteko programazioa “neurrira egindako jantzi” modura diseinatu da, “Ezin hobeto ematen duten joerekin”, eta kultura bilbotar guztiei eta uria bisitatzen duten pertsonei eraman nahi die.

Bilboko Udalak urteko programazio kulturala aurkeztu du kultur eta aisialdiko agendan, “Kulturak edertu egiten zaitu” lemapean, kultura bilbotar guztiei eta 2016an uria bisitatuko duten pertsona guztiei eramateko asmoz. Neurrira egindako jantzi horrek kulturako eta aisialdiko joera guztiak biltzen ditu, esaterako antzerki, zine eta musika jaialdiak, literatur lehiaketak eta jardunaldiak, jarduera artistikoak, zabalkundekoak eta ondarea sustatzeko jarduerak, ikastaroak eta kultur erakundeen helbideak.