BILBOKO UDALAK ZENBAIT KULTUR JARDUERA PROGRAMATU DITU, BARTZELONAKO HIRIAREKIN SINATUTAKO TRUKATZE HITZARMENAREN BARRUAN

Bilbao – Barcelona kulturak elkartuta” programa URRIKO hilabete honetan egingo da, hip hop, troba, glosadore eta kantautore gisako musika tradizio eguneratuetan zentratutako programarekin.

Berreginen Museoak hip hop kontzertua jasoko du OSTEGUN honetan, arratsaldeko 20:00etan, Bunpada Sound Taldearekin eta Bartzelonako Malputo Dest rap-kantari ezagunarekin.

Hiru urtez hainbat alorretan (folklorea, zinea…) lankidetza puntualak izan ondoren, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 2012an Bartzelonako hiriarekin sinatutako elkarlanerako hitzarmenaren barruan, “Bilbao – Barcelona kulturak elkartuta” programa jarriko du martxan. Programa urrian egingo da, leku bietako musika tradizioak gure garaietara eguneratuta balioan jartzea bilatzen duten lau kontzertu eskainiz (kontzertu guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte).

Programazioa OSTEGUN honetan abiatuko da, Berreginen Museoan. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, bi Hip – Hop bandaren emanaldia jasoko du: Bunpada Sound taldea eta Bartzelonako Malputo Dest rap-kantari ezaguna. Lehenengoek zenbait elementu musikal biltzen dituzte euren ikuskizunean: triki baten melodiarekin dantzan egindako breakdance-a, MC baten bat-batekotasuna, eskuarekin eta ahoarekin (Beatbox) egindako musika… Hori guztia, zuzenean bideo DJ baten bitartez pintxatutako irudiek lagunduta.

Hurrengo kontzertua URRIAREN 18an (19:30etan) izango da, Joan Colomo kantautore katalanaren emanaldiarekin, Bidebarrietako liburutegian. Sustraiak Nafarroan dituen artista horrek hainbat itzuli iraultzaile ematen dizkio gaztelaniazko eta katalanezko abestiari. “La filia y la fobia” izeneko bere azken lanean, protesta abestiaren maisu gisa agertzen da, nihilismo politikoarekin burualdean eta gizakien arteko harremanen aurreko maitasunarekin alternatiba gisa.

Bilborock izango da La Troba Kung-Fú taldearen kontzertuaren eszenatokia, URRIAREN 24an (21:00etan). Kontzertuak, duela denbora gutxi hil den errunba katalanaren aitari, Pereti, eskainitako omenaldia ere izan nahi du. Talde horrek hiru errebindikazio ditu oinarri gisa: abestiak aspaldiko trobadoreen moduan egitea, kung-fu-aren perfekziorako diziplina, eta errunba katalana. Taldeak lehen mailan jartzen ditu barrea, adiskideen arteko giroa, lotsa galtzea eta, batez ere, jaia eta berbena.

Azken jarduera bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketa izango da. Hitzordua URRIAREN 25ean izango da, Bilborock-en (20:00etan), eta Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra bertsolariak Carles Belda eta Mireia Mena trobadoreekin arituko dira, Joan Garriga musikariak lagunduta. Talde bakoitzak bere jatorria irudikatuko du, eta ariketa erabat bat-batekoa izango da, bakoitzak bere hizkuntzan antzeztuz eta bat-bateko bertso eta poema horiek egiten laguntzen duten aritmetika, neurri eta soinu guztiak aurkeztuz.

Azken topaketa hori Bartzelonan errepikatuko da abenduan, bertsolarien eta glosadoreen arteko bigarren topaketarekin. Bertan, goizez prestakuntza saio bat eskainiko da eta glosadoreen arteari buruzko filma emango da.


AGENDA

URRIAK 2, 20:00 Arte Berreginen Museoa

Hip hop kontzertua: Bunpada Sound Taldea – Malputo Dest

URRIAK 18, 19:30 Bidebarrietako Liburutegia

Kantautorea: Joan Colomo

URRIAK 24, 21:00 Bilborock

Kontzertua: La Troba Kung-Fú

URRIAK 25, 20:00 Bilborock

Bertsolari eta glosadore topaketa: Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra / Carles Belda, Mireia Mena

Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. + info: www.bilbaokultura.eus