BILBOKO UDALAK BAS-BILBAO ARS SACRUM 2020 ERLIJIO MUSIKAKO ZIKLOA AURKEZTU DU, ALMA MATER GOIBURUAREKIN

  • La Galania, La Ritirata, Vox Luminis eta Vincenzo Capezzuto eta Giancarlo Bianchetti izango dira kontzertuak ematen urriaren 29an eta 31n eta azaroaren 5ean eta 7an, 19:30ean, Bilboko Elkarte Filarmonikoan.
  •  Taldeak tradizio handikoak eta ospetsuak dira, bai tokian-tokian, bai nazioartean.
  • Ziklo hau #BilbaoUdazkena2020 egitarauaren barruan dator, eta doakoa da. Gonbidapenak eskuratzeko, deitu telefono zenbaki hauetara: 657595575 edo 688 689 000, 10:00etatik 18:00etara.
  •  BAS jaialdiko kontzertu guztietan beteko dira osasun agintariek unean emandako segurtasun protokolo guztiak, eta haiek kultur ekitaldiak ospatzeko eta osasun publikoa bermatzearren emandako gomendioak zorrozki aplikatu eta beteko dira.

(Bilbo, 2020ko urriaren 23a).- Bilboko Udalak ezagutzera eman du Bilbao Ars Sacrum (BAS) erlijio musikako zikloaren hamaseigarren edizioa, zeina urriaren 29an eta 31n eta azaroaren 5ean eta 7an ospatuko baita Bilboko Elkarte Filarmonikoan, “Alma mater” goiburuarekin.

Musika jaialdi honetan (atzeratu egin zen iragan apirilean COVID-19aren pandemiagatik), tradizio handiko taldeak bilduko dira, hala nola La Galania, La Ritirata, Vox Luminis eta baita artista ospetsuak ere, hala nola Vincenzo Capezzuto eta Giancarlo Bianchetti.

BASen atzenengo aldietan ohikoa izan den moduan, zikloan zehar Bilbao 700 Fundazioaren ekoizpen propio bat eskainiko da egitarauan: hain zuzen, azaroaren 7an, kontzertu bat emango dute Vincenzo Capezzutok eta Giancarlo Bianchettik, “Alma mater”
izenekoa; hain zuzen, kontzertu horren izena eman zaio aurtengo jaialdiari berari ere. Proposamen honek erlijio musika eta musika herrikoia nahasten ditu zuzenekoan, eta taularatzea ere originala du, Gheada estudioak prestatua: ikus-entzunezko proiekzioekin
beteko da Bilboko Elkarte Filarmonikoaren gunea.

SARRERAK

Zikloa #BilbaoUdazkena2020 egitarauaren barruan dator, eta doakoa da, eta gonbidapenak eskuratzeko telefono hauetara deitu behar da 10:00etatik 18:00etara: 657595575 edo 688689000

  • Urriaren 29ko eta 31ko kontzertuetarako, gonbidapenak urriaren 27an eta 28an eskatu ahal dira.
  • Azaroaren 5eko eta 7ko kontzertuetarako, azaroaren 3an eta 4an eskatu ahal dira eskabideak.

Era berean, gogorarazten da beharrezkoa dela kontzertuak hasi baino 20 minutu lehenago etortzea, eta, gainera, behin hasi eta gero, publikoari ez zaio utziko aretora sartzen. Era berean, aretotik irtenez gero, ez da utziko berriro sartzen.

#BILBAOUDAZKENA2020
BAS jaialdia ere #BilbaoUdazkena2020 ekimeneko jardueren artean dator; ekimen hori hil honen hasieran abiatu zen, uriko udazkenerako kultur programazio askotariko eta osatu batekin.

#BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalaren ekimen bat da, eta agintari sanitarioek unean-unean emandako segurtasun protokolo guztiei jarraituz gauzatuko da, zorrozki betez haiek kultur eta jai ekitaldiak ospatzeko emandako gomendioak nahiz
osasun publikoa bermatzeko ezarritako nahitaezko murriztapenak, eta aire librean jarduerak edo ekitaldi jendetsuak ospatzeko ezarritako gehienezko edukierak. Eta, hori guztia, kultur eragileen eta publikoaren praktikak seguruak izan daitezela
ziurtatzearren.

SARE SOZIALAK

  • Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  • Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus