BILBOKO UDALAK AHOZKO NARRAZIO HASTAPENEKO TAILERRA ANTOLATUKO DU, 2. BARRUTIKO “ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” PROGRAMAREN BARRUAN

Jarduera otsailaren 7, 9, 14 eta 16an izango da, Castañoseko Udaltegian, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, www.kulturabarrutik.eus webgunearen edo udal informaziorako 010 telefono zenbakiaren bitartez.

Ahozko tradizioari buruzko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren aurrerapen gisa, Bilboko Udalak ahozko narrazio hastapeneko tailerrean izena emateko epea ireki du. Tailerra otsailaren 7, 9, 14 eta 16an izango da, Castañoseko Udaltegian. Jardueraren helburua hitzari eta ahotsari bere garrantzia eta lekua itzultzea da, gero eta ikus-entzunezkoagoa den munduan.

Jarduera ahozko narrazioaren munduan interesatuta dagoen pertsona heldu orori dago zuzenduta, eta euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da, pertsona bakoitzak aukeratzen duen hizkuntzan. Tailerrean parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.eus webgunean dagoen formularioaren edo udal informazioko 010 telefono zenbakiaren bitartez. Tailerra gehien bat praktikoa izango da, eta partaideen lanean oinarrituko da. Horrez gain, partaideek istorio kontalari gisa lehen emanaldia eskaintzeko aukera izango dute, ikus-entzuleentzat zabalik egongo den saioan. Teoria jolasetan eta dinamiketan oinarrituta azalduko da eta, horrela, praktikoa izateaz gain, jarduera ludikoa ere izango da.

Alde guztietan ikus-entzunekoa nagusi den garai hauetan, badirudi kontatutako ipuinak bere lekua galdu duela. Hala ere, gero eta gehiago, hitza eta ahotsa berreskuratzearen garrantzia planteatzen da. Ipuinak kontatzea oso gauza serioa da. Ipuinak mundua bizi dugun moduan kontatzeko aukera ematen du. Ipuin bat kontatzen dugunean geure burua agerian uzten dugu. Tailerrean 15 pertsonak hartu ahal izango dute parte gehienez ere, eta umeak zaintzeko zerbitzua ere egongo da.

Bilboko Udalak, barruti bakoitzean erreferentziazko kultur ekimen bat eskaintzeko helburuarekin jarraituz, ahozko tradizioari buruzko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren bosgarren edizioa jarriko du martxan datorren otsailean. Aipatutako tailerraz gain, beste jarduera batzuk ere egingo dira –narrazioak, ipuin kontalariak, bertsolariak, musika emanaldiak, solasaldiak…–, helduei eta familia osoari zuzendutakoak, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan, eta baita barrutiko beste leku batzuetan ere, “Memorias de África – Sustraien bila” izenburupean.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus