BILBOKO UDALAK KULTURAREN SEKTOREA SUSTATUKO DU 38 JARDUERA DIRUZTATUZ 129.000 EUROREKIN

  • Xede nagusia da entitate batzuei eta besteei laguntzea kultura sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak eta programak gauzatzen urian.
  • Laguntzak Udalaren #BilbaoAurrera planaren barruan datoz, kulturaren sektoreari laguntzeko neurri-sorten artean, eta, guztira, 1,3 milioi euro egiten dute.

Bilboko Udalak bultzada eman nahi dio kulturaren sektoreari, egoera honetan, eta, hala, Gobernu Batzordeak dirulaguntza-sorta bat onetsi du, guztira 129.000 euro egiten dutenak, Bizkaiko hiriburuan gauzatzekoak diren 38 kultur jarduera eta proiektutarako. Udalak, gainera, jakitera ematen du etengabe dagoela harremanetan Uriko kultur entitateekin, haiek beren proiektuak birdefini ditzaten eta datak, lekuak eta formatuak egokitu ditzaten.

Diru-laguntza hauek Bilboko Udalak hilabeteokaz kulturarako eta kultur eragileentzako abian jarritako hamar neurrien artean daude, eta haien bidez Uriko kultur sareari lagundu eta bultzada bat eman nahi zaio. Hamar neurriok, guztira 1.328.000 euroz hornituak, #BilbaoAurrera planaren barruan datoz jasota; hain zuzen, plan horrek, 15 milioi euroko inbertsioa eginez eta 50 neurri ezarriz, COVID-19 gaitzaren krisi sanitarioak Uriko pertsonei eta enpresei eragindako ondorioak arindu nahi ditu, pertsonak eta enpresak suspertu eta oneratzen lagunduz.

Info gehiago Bilbao.eus