KULTURA SAILAK, 14 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARAZKO “PARRAPEAN II. KOMIKI LEHIAKETA” DEITU DU

Lanak URRIAREN 19a baino lehen aurkeztu ahal izango dira Begoñako liburutegian, eta jatorrizkoak izan beharko dira. Gaiak eta teknikak libreak izango dira, euskaraz edo testu barik. Oinarri osoak: www.kulturabarrutik.net webgunean

Ekimena, URRIAREN 24tik 31ra Bilbon ospatuko den “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren bigarren edizioaren barruan sartzen da. Jaialdia euskarazko komikietan zentratzen da.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskarazko “Parrapean II. komiki lehiaketarako” deialdia egin du, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Begoñako liburutegian (Circo Amateur Club Deportivo kalea, 2) lan jatorrizkoak eta argitaratu bakoak aurkezteko epea URRIAREN 19ra luzatuko da. Lanak ziurtagiritua postaz ere aurkeztu daitezke.

Ekimena, Kultura Sailak diseinatu duen “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren barruan sartzen da. Jaialdia 4. Barrutian, Santutxuko eta Begoñako Barrutiko zentroan, ospatuko da urriaren 24tik 31ra, eta horrelako istorioak euskaraz kontatzeko modu horri buruzko tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta erakusketak egongo dira. Gainera, Karmelo Plazaren inguruan Komiki Azoka eta beste jarduera batzuk ospatuko dira.

Interesatuta dauden pertsonek banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskaraz edo testu barik. Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko du, eta kolorez edo zuri beltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde izango dituzte, A4 formatuan (bertikalean).
Posible bada, paperean ez ezik, lanak formatu digitalean (jpg.) ere aurkeztu.

Lanak eskuz edo posta arruntez aurkeztu ahal izango da, URRIAREN 19a baino lehen Begoñako Udal Liburutegian. Antolatzaileek, jaialdiaren amaiera ekitaldian, urriaren 31an, 12:00etan, Begoñako udal zentroan, banatuko diren hiru sari ezarri ditu. Sarituek zenbait marrazki eta informatika material jasoko dute, diploma batez gain, eta komiki irabazlea bertako “Berton” aldizkarian argitaratuko da.

Deialdiaren oinarri osoak interesatuta dauden pertsonen esku daude www.kulturabarrutik.net webgunean.