BILBOKO UDALAK 2017KO ASTE NAGUSIA IRAGARRIKO DUEN KARTELA HAUTATZEKO LEHIAKETA DEITU DU

Proposamenak ekainaren 9ra arte (barikua) aurkez daitezke.

Irabazlea herritarren botoen bidez erabakiko da. Alde batetik, bozketa presentziala izango da eta, bestetik, udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindakoa.Horrek azken erabakiaren % 66 izango da. Epaimahai espezializatuaren irizpenaren bidez aterako da erabakiaren % 33.

Epaimahaiaren osaketa aurten ezberdina izango da diseinuaren arloko profesional gehiago egoteko; hain zuzen, hauek gehiengoa izango dira epaimahaian. Epaimahaia diseinuaren arloko 5 pertsonak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek eta Udalbatzarreko 3 kidek osatuko dute.

2017ko Aste Nagusia hurbilago dago, Bilboko Udalak jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko deialdia eginda.

Interesdunek informazio guztia kontsulta dezakete udalaren webgunean eta proposamenak aurkeztu. Irabazleak 3000 euroko saria jasoko du.

Gure jaietako irudirik nagusiena aukeratzeko Bilboko Jaietako Batzordeak eta bilbotar guztiek parte har dezaten, lehiaketak sistema mistoa izango du kartel irabazlea erabakitzeko. Herritarren iritzia izango da garrantzitsuena (% 66).

Honelaxe geratuko dira aukeraketaren portzentajeak:

Bozketa presentziala (% 33)
Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindako herritarren bozketa (% 33)
Epaimahaiaren osaketa aurten ezberdina izango da diseinuaren arloko profesional gehiago egoteko; hain zuzen, hauek gehiengoa izango dira epaimahaian. Epaimahaia diseinuaren arloko 5 pertsonak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek eta Udalbatzarreko 3 kidek osatuko dute. (% 33)
Kartelak 2017ko ekainaren 9ko (barikua) 13:30ak arte aurkez daitezke.