BILBOKO UDALAK MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA OSPATUKO DU OSTIRAL HONETAN, ABANDO-INDAUTXU BARRUTIAN AURRERA ERAMANGO DITUEN ZENBAIT JARDUERAREKIN

Indautxu plazak, Ertzilla eta Diputazio kaleak, Abandoibarra pasealekuak eta Casilda Iturrizar parkeak kontzertuak jasoko dituzte, eguerdiko 12:00etatik eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

 

Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du ostiral honetan, zenbait musika proposamenekin eta kaleko animazioarekin, Indautxu Plazan, Ertzilla eta Diputazio kaleetan eta Casilda Iturrizar parkean eta Abandoibarrako pasealekuan. Programazioa goizean hasiko da 12:00etan, eta arratsaldean indartuko da, 17:00etatik aurrera inguru horietan jende gehien ibiltzen dela baliatuz.

Musikaren Europako Egunaren edizio honetan zenbait konbo taldek eta BilbaoMusikeko, Muzzik Arte Akademiako, eta Mr Jam Musika Zentroko ikasleek hartuko dute parte, eguerdiko 12:00etan, Ertzilla kaletik eskainiko duten kalejirarekin, programazioa irekiko duen Udal Txistulari Bandaz gain. Jarduera gehienak arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira, Abandoibarrako pasealekuan, eta 18:00etatik aurrera, aldi berean, Indautxu plazan, Diputazio kalean eta musikaz gozatzeko agertoki pribilegiatua den Casilda Iturrizar parkean.

Horrela, 17:00etatik aurrera, La Salbeko zubiaren azpian, Bilbao Musikako ikasleek piano errezitaldia eskainiko dute, eta 20:00etatik aurrera, musika-tresna, pianoa jotzen dakiten ikus-entzuleen esku egongo da. Barrutian bertan eman ahal izango dute izena, parte hartzeko. 18:00etan musika hiriko hiru lekutan instalatuko da, Indautxu plazan, Mr Jam Musika zentroko ikasleekin, Muzzik Arte Akademiako hainbat taldek bertako bost talderen errepertorio anitza eskainiko duten Diputazio kalean, eta BilbaoMusikako taldeak arituko diren Casilda Iturrizar parkean.

Egitaraua, horretarako onetsi diren eta partaidetzan oinarrituta dauden aurrekontuen bitartez barruti bakoitzean gauzatu beharreko kultur jarduerak proposatzeko aurten martxan jarritako prozesuaren barruan 6. Barrutiko – Abandoko Kontseiluak Kultura Sailari egin zion proposamenetik sortu da.

EKAINAREN 21EKO EGITARAUA
Ertzilla kalea
12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA. Kalejira

Abandoibarrako pasealekua (La Salbeko zubiaren azpian)
17:00etatik aurrera: PIANO GUNEA
BILBAO MUSIKAko ikasleak
(20:00etatik 21:00etara pianoa jotzen dakien edozeinen esku. Izen emateak barrutian bertan)

Indautxu plaza
18:00etatik aurrera: MR JAM Musika zentroa.

Diputazio kalea
18:00etatik aurrera: MUZZIK ARTE AKADEMIA
Azeri / Down The Ladder / Alberto Núñez & Cuarteto Valardi / Leie Meie / Space Octopus

Casilda Iturrizar parkea
18:00etatik aurrera: BILBAOMUSIKA – Konbo taldeak
Gazte Korua / Soka Taldea / Txelo Taldea / Akorde´ON / Bilbovoice Ahots Taldea /
Combos / Big Band