BILBOKO UDALAK MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA OSPATUKO DU OSTEGUN HONETAN, ABANDO-INDAUTXU BARRUTIAN AURRERA ERAMANGO DITUEN ZENBAIT JARDUERAREKIN

Indautxu plazak, Ertzilla kaleak eta Casilda Iturrizar parkeak kontzertuak eta animazioa jasoko dituzte, eguerdiko 12:00etatik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du ostegun honetan, zenbait musika proposamenekin eta kaleko animazioarekin, Indautxu Plazan, Ertzilla kalean eta Casilda Iturrizar parkean. Goizeko programazioa 12:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 18:00etatik 21:30era luzatuko da, inguru horietan jende gehien ibiltzen den uneez baliatuz.

Musikaren Europako Egunaren edizio honetan zenbait konbo taldek hartuko dute parte, BilbaoMusikakoak eta Mr Jam Musika zentrokoak, eta baita kaleko animazio banda bik ere, Brazztet Brass Bandak eta Sugarri Bandak, eta oso errepertorio desberdinak dituzten bi abesbatzek, Club Deportivoko abesbatzak eta Goizargi Gospel Choir izenekoak.

Programazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Ertzilla kaletik egingo den kalejirarekin, Bilboko Txistulari Bandaren eskutik. Dena den, jarduera gehienak arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango dira, aldi berean, kale horretan bertan, Indautxu plazan eta aurtengo edizioan musikaz gozatzeko agertoki pribilegiatu gisa gehituko den eta 18:00etatik 21:30era hainbat estilotako lau kontzertu jasoko dituen Casilda Iturrizar parkean.

Egitaraua, horretarako onetsi diren eta partaidetzan oinarrituta dauden aurrekontuen bitartez barruti bakoitzean gauzatu beharreko kultur jarduerak proposatzeko aurten martxan jarritako prozesuaren barruan 6. Barrutiko – Abandoko Kontseiluak Kultura Sailari egin zion proposamenetik sortu da.

EKAINAREN 21EKO EGITARAUA
Ertzilla kalea
12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA. Kalejira

Ertzilla kalea
18:00etatik 21:30era. MR JAM Musika zentroa.

Ertzilla kalea
18:00 BILBAOMUSIKA FANFARREA
19:00 BRAZZTET BRASS BAND

Casilda Iturrizar parkea
18:00 BILBAOMUSIKA – Konbo taldea
19:30 CLUB DEPORTIVOKO ABESBATZA
19:30 SUGARRI BAND – Kalejira parketik eta inguruetatik.
20:15 GOIZARGI GOSPEL CHOIR