KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK, BERTAKO BIZTANLEEN ETA ADITUEN LAGUNTZAREKIN EGIN DEN ETA ABUSU – LA PEÑA AUZOAREN HISTORIA ERAKUSTEN DUEN BIDEOA AURKEZTUKO DU

Tokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantza eta ezagutza eskaini dituzte ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan dagoen “Abusu – La Peña: burdina eta uraren arrean” lana egiteko.

Hilabete honen hasierara arte auzoko kiroldegian bisitatu ahal izan den “Abusu – La Peña: etengabeko aldaketaren historia” argazki erakusketaren jarraipen gisa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 1300. urtean Hiribildua sortzearekin lotura handienetakoa daukan eta berezitasun gisa Bilboko eta Arrigorriagako udalerrien artean banatuta dagoen lekuetako baten historia erakusten duen “Abusu – La Peña: burdina eta uraren arrean” bideoa aurkeztuko du datorren astean.

Aurreko bost proiektuetan bezala, hogeita hamar bat ikerlarik, adituk, historiagilek eta auzoko biztanle anonimok, tokiko historiari buruzko euren oroitzapenak, testigantzak eta ezagutzak eskaini dituzte, industrian eta meatzaritzan oinarritutako iraganak markatutako historia erakusten duen 30 minutuko ikus-entzunezko lan hori egiteko.

“Abusu – La Peña: burdina eta uraren arrean” bideoaren emanaldiak urtarrilaren 27, 28 eta 29an izango dira Ibaialdeko Liburutegian, Abusuko Zentro Soziokulturalean eta Abusuko Udaltegian, hurrenez hurren, hiru saio egun bakoitzean, arratsaldeko 18:30etan, 19:15ean eta 20:00etan (sarrera librea). Horrez gain, ikus-entzunezko lana Bilbao Izanen webgunean eta youtubeko Bilbao Kultura kanalean ikusi ahal izango da otsailaren 6tik aurrera.

Ekimena, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei, orokorrean, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko duela bederatzi urte sortu zen Bilbao IZAN programaren barruan dago.