KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTZERKIAREN MUNDUKO EGUNA OSPATUKO DU, ARRIAGA ANTZOKIAN NAZIOARTEKO ADIERAZPENAREN IRAKURKETA ANTZEZTUA ESKAINIZ ETA BILBAOESZENAN “HISTORICAS” LANA ANTZEZTUZ

Aritza Rodríguezek eta Shakti Olaizolak, Kaleko Arteen Elkartearen, Artekaleren, eskutik, Krystof Warlikowski zuzendari poloniarrak idatzitako Nazioarteko Adierazpenaren irakurketa antzeztua egingo dute, OSTIRALEAN, MARTXOAREN 27an, eguerdiko 12:00etan, Arriaga Plazan.

Arratsaldeko 19:30etan, Bilboko Zirkuitua programaren barruan, Mama Crea konpainiak “Históricas” lana antzeztuko du BilbaoEszenan. Emakumeak historian bete izan duen lekua berreskuratzeko xedez Nuria M Cresek zentro horretan emakumeei zuzenduta eman duen antzerki tailerraren azken eszenan jartzea izango da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bat egingo du ostiral honetan, MARTXOAREN 27an, sektoreko eragile nagusiekin batera, Antzerkiaren Munduko Egunaren ospakizunarekin, nazioarteko adierazpenaren irakurketa antzeztuaren bitartez. Shakti Olaizola bihurrikaria eta Aritza Rodríguez antzezle eta musikaria izango dira irakurketa horren arduradunak, Kaleko Arteen Elkartearen, Artekaleren, eskutik. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Bilboko Arriaga Plazan.

Shakti Olaizolak, liburu bat irakurtzen ari den neska baten mundu berezian murgilduko ditu ikus-entzuleak. Ahotsaren, mugimenduaren, bere gorputzaren malgutasunaren bitartez, oroitzapenez, aurkikuntzez, islez, ametsez… betetako istorioaren kapituluetatik eramango ditu bertaratutako guztiak. Bere bidean aurkitzen dituen egoeren eta objektuen bidez, istorioak aurkitu eta ikus-entzuleekin partekatuko ditu, ikus-entzuleak poeman murgiltzea lortu arte. Eguneroko ekintzak eta objektuak jolas, erronka eta gozamen bilakatuko dira, mugimenduarekin, ahotsarekin, orekarekin, dantzarekin eta bihurrikatzearekin.

Ondoren, bere antzezlanak idazten dituen eta azken aldian bere ikuskizunak diziplina horiek guztiak bateratuz, estilo mugarik gabeko adierazpen eszenikoa bilatuz, aurrera eramaten dituen Aritza Rodríguez antzezle, musikari eta akordeoi eta saxofoi jotzaileak, Krysztof Warlikowski zuzendari poloniarrak idatzitako Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren Adierazpenaren irakurketa antzeztua egingo du. Adierazpen horretan, egileak, egiari lotuta egongo den eta azaldu ezina den horretan amaituko den antzerkia errebindikatzen du eta ikus-entzuleei opa die.

ESZENAN JARTZEA
Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiari amaiera emateko, arratsaldeko 19:30etan “Históricas” proiektua eskainiko da baliabide eszenikoen BilbaoEszena zentroan, sarrera librearekin, Mama Crea konpainiaren eskutik. “Históricas”, pieza eszeniko txikien bitartez betidanik baztertuta, ahaztuta, egon diren emakumeek historian bete izan duten lekua errebindikatzeko xedez, Nuria M Cresek BilbaoEszenan emakumeei zuzenduta eman duen antzerki tailerraren emaitza da. Antzezpen-omenaldi hori 8 pieza txikiren azken eszenan jartzea da, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako Bilboko Zirkuitua programaren barruan sartzen da. Hemen ere, emanaldiaren amaieran Nazioarteko Adierazpena irakurriko da.

Antzerkiaren Munduko Eguna 1961ean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ANI-IIT). Martxoaren 27an egiten da urtero, eta eguna ospatzeko, arte eszenikoekin erlazionatutako hainbat ekitaldi antolatzen dira. Elementu garrantzitsuenetakoa mezu ofizialaren irakurketa izan ohi da. Gehienetan, mezu hori, ANI-IIT-k gonbidatutako pertsona garrantzitsuren batek idatzitakoa izan ohi da. Oraingo honetan Krystof Warlikowski zuzendari poloniarra da pertsona hori. Adierazpena 20 hizkuntza baino gehiagotara itzultzen da, eta milaka eta milaka ikus-entzuleren aurrean irakurtzen da, mundu osoko antzokietan eskaintzen diren lanen aurretik.