BILBOKO UDALEKO KULTURA SAILAK BERE DATU BASEA EGUNERATZEKO PROZESUA HASI DU, HERRITARREK GEHIEN INTERESATZEN ZAIEN INFORMAZIOA NAHI DUTEN BEZALA, PAPEREAN EDO BALIABIDE DIGITALEN BITARTEZ, JASO DEZATEN

Gutun edo mezu elektroniko bat bidaliko zaie gaur egun Kultura Saileko informazioa jasotzen duten pertsona guztiei, euren datuak eguneratzeko eta informazioaren inguruan dituzten preferentziak berriztatzeko.

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailak komunikazio kanpaina jarriko du martxan aste honetan, bere datu basea eguneratzeko. Horrela, herritarrek, gehien interesatzen zaien kultur informazioa jaso ahal izango dute –paperean edo baliabide digitalen bitartez–. Aste honetatik aurrera, pertsona horiek guztiek gutun edo mezu elektroniko bat jasoko dute, euren datuak eguneratzeko eta informazioaren inguruan dituzten preferentziak berriztatzeko.

Izan ere, azken urteetan, milaka izan dira alta hartu duten edo kultur ekimenetan parte hartuz euren datuak eman dituzten pertsonak. Hori dela eta, Kultura Sailak datu horiek zuzenak direla eta pertsona bakoitzak Hirian antolatzen diren jarduerei buruzko jakinarazpenak jasotzeko interesa izaten jarraitzen duela egiaztatu nahi du. Horrela, pertsona bakoitzak egin behar duen gauza bakarra bere datuak baieztatzea edo zuzentzea eta bere gustuak eta nahiak zeintzuk diren adieraztea izango da, bere interesak kontuan izanda erakargarrienak izan daitezkeen jarduerei buruzko informazio egokiagoa emateko.

Datuak honela eguneratu daitezke: www.bilbaokultura.eus webgunean sartuz, prestatutako atalean; mezu elektronikoa bidaliz [email protected] helbidera, interesatutako pertsonarekin harremanetan jartzea eskatzeko; jasotzen den gutuneko edo emaileko fitxa betez edo 944 010 010 edo 010 informazio telefono zenbakira deituz. Baliabide horiek berberak erabilita, hemendik aurrera informazioa jaso nahi duten pertsonek alta eman ahal izango dute.