DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE HANDI ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea eta Bilboko eta inguruetako dantza tradizional taldeen lana erakustea da

Emanaldiak uztaileko lehenengo igandean eta hurrengo hiru larunbatetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz

Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarako eta uztailaren 9, 16 eta 23rako (larunbatak), hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen Dantza Plazetan programaren barruan.

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko.

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko “Gaztedi dantzari taldeak”, Basurtuko “Beti Jai Alaik”, Goi-alde Dantza Taldea (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

AGENDA

19:00etan. Arriagako plaza
Uztailak 3 (igandea): Santutxuko “Gaztedi Dantzari Taldea”
Uztailak 9 (larunbata): Basurtuko “Beti Jai Alai”
Uztailak 16 (larunbata): “Goi-alde Dantza Taldea”  (Erandio)
Uztailak 23 (larunbata): Castañoseko “Salbatzaile Dantza Taldea”