DAGOENEKO AMAIERARA HELTZEN ARI DEN BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BADEK, KULTUR PROGRAMATZAILEEN ETA SORTZAILEEN ARTEKO TOPAKETA ANTOLATU DU

Hitzordua ostiralean, urriaren 27an, izango da, Pabellón 6n, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta helburua, hogei euskal konpainia inguru Estatu osoko eta Frantziako programatzaileekin elkartzea da.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, kultur industria horretara bereziki zuzendutako saioa antolatu du ostiral honetarako, programatzaileen eta artisten arteko topaketa errazteko. Topaketa ostiralean, urriaren 27an, izango da, Pabellón 6n, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta helburua, hogei euskal konpainia inguru Estatu osoko eta Frantziako programatzaileekin elkartzea da.

Horrela, arte eszenikoen alorrean Europako zenbait lankidetza saretan Bilboko Udalak duen partaidetzaz baliatuz, BADek estatu barruko eta kanpoko programatzaileak gonbidatu ditu topaketa horretara. Topaketan, bertako sortzaileek, Hortzmuga, Ana Capilla, Organik, Khea Ziater, Eva Guerrero eta Lokke-Olatz de Andrések, besteak beste, euren lanen edukia erakutsiko diete kultur programatzaileei, kontratazio posibleak bideratzeko eta euren sorkuntza lanak Euskadin eta Euskaditik kanpo erakutsi ahal izateko.

Gonbidatutako programatzaileen artean, jaialdi garrantzitsuetako arduradunak etorriko dira, Bordeleko Festival International des Arts edo Biarritzeko Festival Le Temps d’aimer jaialdietakoek, besteak beste, eta baita Akitaniako lurraldeko arte bulegoko arduradunak eta Estatuko beste programatzaile batzuk ere. Jarduera horren bitartez, BADek eta Bilboko Udalak indartu egiten dute, talentuarekin, aukeren hobekuntzarekin eta sorkuntza eszenikoaren alorrean ere Europako mapan Bilbo hiriburu kultural gisa agertzeko egin duten apustu indartsuarekin duten konpromisoa.

Horrela, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, Pirinioetako bi aldeetako beste espazio eta jaialdi batzuekin batera, PYRENARTen parte hartzeko gonbidapena jaso du. Mugaz gaindiko lankidetzarako proiektu espainiar-frantses horren helburua, trukaketa artistikoa eta profesionala bultzatzeaz gain, arte eszenikoen sektorearen mugikortasuna eta Euskadiko konpainien nazioarteko proiekzioa bultzatzea da.

BAD GEHIAGO
Beste alde batetik, ateak igandean itxiko dituen, BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, nazioarte mailan gehien itxaroten diren hitzorduetako batzuekin egingo die aurre bere azken parteari bihartik aurrera. Vera Manteroz eta Malika Djardiz gain, Estatu mailako beste lau estreinaldiak Cally Spoonerren, Michele Rizzoren, Alessandro Sciarroniren eta Raodouan Mrizigaren eskutik etorriko dira.

Italiatik, Alessandro Sciarronik “Chroma, don´t be frightened of turning the page” lana ekarriko du larunbatean, urriaren 28an, Campos Antzokiko Kupulara, eta Michele Rizzok klubetako dantza esperientzian inspiratutako eta oinarritutako “Higher”, dantza performancea aurkeztuko du igandean Pabellón 6n. Euskadin lehen aldiz “55” ikusi ahal izango da, Radouan Mziringa koreografo eta dantzari marokoarraren lehenengo sorkuntza lana. Dantza performancea eskainiko du, artistak ikusleen ikuspegiarekin eta itxaropenekin etengabe jolasten duen bakarkako lana. Bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArten.

Programatutako gainerako proposamenen artean zenbait artista azpimarratu behar dira, “Hueco” lanean, ezezaguna denaren, iraunkortasunaren edo bilaketa baten zurrunbiloaren aurrean dantza egiten duen gorputzarekin eszenara bertigoaren ideia daraman Poliana Lima –Circula 2017 Saria–, besteak beste. Ikuskizuna La FuNdicIOnen ikusi ahal izango da ostiralean, gaueko 21:00etatik aurrera.

Euskal eszenari dagokionez, Nerea Martinezen eta Kanpairen eskutik helduko diren bi proposamen azpimarratu behar dira. Kanpairi dagokionez, 2016an Natalia de Miguelek eta Jorge Jaureguik sortu zuten konpainia da, eta elkarrekin egin duten lehen lana, BilbaoEszenaren laguntza izan duen “White Lies”, aurkeztuko dute. Bihar Pabellón 6n estreinatuko den dantza garaikide piezak, itxuraz bateraezinak diren bi munduren borrokatik transzendentziara eta mina gainditzera doan bidea erakutsiko du.
“Biraka” lanari dagokionez, Nerea Martínezek, bere prestakuntzan izan dituen bi dantza teknikek, euskal dantza tradizionalak eta dantza garaikideak, denboran eta espazioan izan duten bilakaerari buruzko gogoeta da. Proiektuaren xedea, dantzaren artea, artearen munduko beste diziplina asko bezala, etengabeko bilakaera prozesuan dagoela erakustea eta horren inguruko ikerketa egitea da. Pieza, bi txalapartariren laguntzarekin itxiko da eta, horrez gain, Mónica Lavanderaren laguntza ere izango du jantzietan. Izan ere, tradizioaren eta garaikidea denaren arteko uztarketa jantzien bitartez ere irudikatzen da. Estreinaldia ere bihar izango da La FuNdicIOnen, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

BAD INFORMAZIOA: www.badbilbao.eus