Category Archives: Bilbao Kultura @eu

BILBOKO UDALAREN UDAKO LIBURUTEGIAK AUZOETARA ITZULIKO DIRA UZTAILAREN 3TIK AURRERA

“Udako Liburutegiak” Uribarrin, Zorrotzan, Elorrietan, Santutxun, Errekalden eta Miribillan izango dira, eta bertan prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira jendearen eskura. Udako Liburutegiez gozatzeko aukera ere izango dute haurrek, bereki haientzat antolatuko diren kultur jarduerekin: jolasak eta tailerrak irakurzaletasuna bultzatzeko. (Bilbon, 2023ko ekainaren 27an).- Bilboko Udalak uda honetan berriz ere hurbilduko ditu liburutegiak auzoetara, “Udako… […]

“BILBAO IZAN” PROGRAMAREN OINEZKO BISITA GIDATUEK ARTXANDAN GERRA ZIBILA NOLA BIZI IZAN ZEN ERAKUTSIKO DUTE UZTAILEAN

Bisitak “Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira” proiektuaren barruan kokatzen dira. Hirugarren ibilbide honek Artxandatik ibiliko da uztailaren 4tik aurrera, “Gerra Zibila Bilbon III: 1937ko apirilatik ekainara” izenburupean. (Bilbo, 2023ko ekainaren 26a).- Gerra Zibilan zein Artxandan eta inguruetan bizi izan ziren uneak izango dira uztailean BILBAO IZAN udal programaren barruko bisita gidatuen ardatza. Ibilaldi hauek, “Gerra… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 26TIK (ASTELEHENA) UZTAILAREN 2RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2023ko ekainaren 23a).- Bilboko Udalak datorren asterako duen kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu: EUSKAL FOLKLOREA DANTZA PLAZETAN “Dantza Plazetan” programarekin, hiriko plaza eta kaleek Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklore herrikoia sustatzea eta balioan jartzea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako… […]

BILBOKO KALEALDIAK 30 ANTZERKI ETA KALE ARTEREKIN BETEKO DU HIRIA, 24. EDIZIOAREN AZKEN TXANPAN

Jaialdiak agur esango dio gaur, asteazkena, hilak 21, Casilda Iturrizar parkeari, hiriko gainerako tokietara jauzi egiteko eta Arriaga plazan, Arriaga Antzokiaren alboan, Zazpikaleetan, Areatzan, Bizikidetza plazan eta Gas plazan agertokiak izango ditu. Jaialdiak ekainaren 24ra arte iraungo du. Jarduera guztiak DOAN izango dira. (Bilbo, 2023ko ekainaren 21ean).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak,… […]

PISZIFAKTORIA KONPAINIAREN IKUSKIZUN IBILTARIAK ALDE ZAHARRA ANIMATU DU BILBOKO KALEALDIAREN BAITAN

Euskarazko ikuskizun hau, “Asfaltoaren azpian, euria” izenburua duena, espazio publikoko bizitzari buruzko hausnarketa komunitarioa da. BILBOKO KALEALDIA larunbatera arte luzatuko da. (Bilbo, 2023ko ekainak 22).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Piszifaktoria konpainiaren proposamen ibiltaria aurkeztu zuen atzo. Alde Zaharra Plaza Berritik, Kapelagile kaletik eta Posta kaletik Areatzaraino igaro zen ibilbidean, Laudioko konpainia… […]

YO-YOKO MUNDUKO TXAPELDUNEK, NAOTO OKADAK ETA REI IWAKURAK, BEREN IKUSKIZUN FISIKOA EKARRIKO DUTE BILBOKO KALEALDIRA

Artista horiek Toy Toy Toy konpainia osatzen dute, eta bien artean 9 aldiz eskuratu dute Munduko Txapeldun titulua. BILBOKO KALEALDIA larunbatera arte luzatuko da. (Bilbo, 2023ko ekainaren 22an).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak 9 aldiz jaso ditu Munduko Yoyo Txapeldunak, Toy Toy Toy, Naoto Okada eta Rei Iwakura japoniarrek osatutako konpainia. Yo-yo-ko… […]

BILBOKO KALEALDIAK “ENTZUN” PROPOSAMENA PARTEKATU DU, JAIALDIAREN ETA OLATZ GORROTXATEGI ARTEKO KOPRODUKZIOA

Bitartekotza-lan hau Casilda Iturrizar parkean ikusi ahal izan da. Bertan, “Etorkizuna Musiketan” orkestrako haurrek parte hartzen dute. (Bilbo, 2023ko ekainaren 19an).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak hasiera eman zion atzo bere 24. edizioari Casilda Iturrizar parkean. Inguru honetan ikusi ahal izan den ikuskizunetako bat Jaialdiak eta Olatz Gorrotxategik elkarrekin ekoiztutako “Entzun” proposamena… […]

BILBOKO KALEALDIAK KALEKO ARTEZ BETEKO DU CASILDA ITURRIZAR PARKEA GAURTIK EKAINAREN 21ERA ARTE

Jaialdiak 16 konpainiaren 35 emanaldi partekatuko ditu eremu honetan. Parkeak hainbat gune izango ditu eta, proposamen eszenikoez gain, foodtruck-ez eta Gargantua batez ere gozatu ahal izango da. Emanaldi guztiak DOAKOAK dira. (Bilbao, 2023ko ekainaren 19an).- BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, Bilboko Udalak urtero antolatua, 24. edizioari hasiera eman dio GAUR, ASTELEHENA, EKAINAREN… […]

2023-2024 IKASTURTERAKO UDAL IKASTARO ETA TAILERRETARAKO IZENA EMATEKO EPEA IREKITZEA

Interesdunek adin nagusikoak izan behar dute eta Bilbon erroldatuta egon behar dute, eta irailaren 1era arte egin dezakete eskaera, Udalaren www.bilbao.eus web-orrialdearen bidez. Parte hartzeko, adinez nagusi izan behar dute, eta Bilbon erroldatuta egon. Lehenagoko aldietan bezala, tailer eta ikastaro horiek kulturarekin, berdintasunarekin, osasunarekin eta aisialdiarekin eta kirolarekin izan behar dute zerikusia. Ikastaroak Bilboko 8… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 19TIK (ASTELEHENA) 25ERA (IGANDEA)

(Bilbo, 2023ko ekainaren 16).- Bilboko Udalak datorren asterako duen kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu: BILBOKO KALEALDIA Ekainaren 19tik 24ra BILBOKO KALEALDIAK – Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, 24. edizioa jarriko du abian, ekainaren 19an, astelehena. BILBOKO KALEALDIAren edizio berri hau ekainaren 24ra arte luzatuko da eta 34 ikuskizun ekarriko ditu Urira, programazioz betetako… […]