CARNAVAL SPLASH” KARTELA IZANGO DA 2015EKO BILBOKO INAUTERIEN IRUDIA

Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.net), hedabide laguntzaileen, Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Facebook-aren bitartez, eta Terminus eraikuntzan azaldu diren herritarren artean aukeratu dituzte aurkeztutako kartel guztietatik geratu diren 6 finalisten artean.

Bilbo, 2015eko urtarrilak 20. “CARNAVAL SPLASH” kartela izan da otsailaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diren 2015eko Bilboko Inauterietako irudia izateko aukeratua.

Kartel irabazlearen egileak, Bilboko inauteriak aurkezteak izan dezakeen ohoreaz gain, 2.000 euroko saria jasoko du.

Ekitaldi honetan 78 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Proposamenak Bilbokoak eta bertatik kanpokoak dira. Lanen jatorria anitza izan da, nahiz eta ohikoa denez, Bilboko bertako ekarpenak izan diren gehienak.

Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Zinegotzi Ordezkari eta Jaietako Batzordearen presidente eta Bilboko Inauterietako Kartel Lehiaketaren epaimahaiko presidente den Itziar Urtasunek, Finalisten hautaketa bide desberdinetatik burutu da: alde batetik, Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkari eta Jaietako Batzordearen presidente Itziar Urtasun, Jaietako Batzordearen ordezkari politiko Pilar Muerza, eta Udaleko ehBildu-ren zinegotzi Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Konpartsak taldeko ordezkari bat, ROS agentziako arte Zuzendari Ana Fernandez, eta Mikel Bilbao 2012ko Zaranbolas eta txistulari epaimahaikideak izan dira.

Hauez gain, sei kartel finalistak Termibus eraikinean izan dira ikusgai eta bertan, nahi izan duten guztiek gustukoena bozkatzeko aukera izan dute, eta aukera bera izan da urtarrilaren 12 eta 16a bitartean aukera bera izan dute Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.net) bitartez ere. Oraingo honetan aldaketa bat izan da webgunearen bitartezko bozketa zuzenagoa egiteko. Webgunearen bitartez (bilbao.net) botoa eman izan dutenek euren NAN zenbakia eman behar izan dute bozketaren prozesua hobetu asmoz.
Azkenik, lankide diren hedabideen eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Facebook bitartez bozkatzeko aukera izan da ere.

Hain zuzen ere, urte honetan honako hauek izan dira hedabide lankideak: DEIA, EL CORREO eta GARA egunkariak, NERVION doako egunkaria, SER Bilbao, ONDA VASCA, ONDA CERO, RADIO NERVION, BIZKAIA IRRATIA, RADIO POPULAR, EITB taldea, TELEBILBAO, eta TELE 7 telebista kateak, eta BILBAO 24 ORDU-aren bitartez.