CALCETINES Y CACHETES ETA EL RENO RENARDO “CONVERSACIONES EN SOSTENIDO” ZIKLOAN

Martxoaren 11n izango da, 20:00etatik aurrera, Bilborocken.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak aurrera jarraitzen du 2015eko “Conversaciones en Sostenido” zikloarekin. Oraingoan, Calcetines y Cachetes eta el Reno Renardoren eskutik, martxoaren 11n, 20:00etan, Bilborocken.

Calcetines y cachetes

Hasieran ez zen sortu zuzenean jotzeko talde moduan. Gallartako lokal batean astelehen arratsaldetan momentu onak pasatzeko bost lagun biltzen ziren. Agertokietara igo zirenean, kontzertu bakar baten ostean, kritika ona jaso zuten. Harrezkero show potenteagoa eta deigarriagoa taxutu zuten. Bigarren diskoan rock landuagoari ekin zioten. Esentziari uko egin barik baina. Euren abestien hitz minek ez dute inor mintzen, mezuz eta esperientziaz beteak dira, umore kutsudunak. Eurentzat musika berez ez da nahikoa, eszenaratzeak ere leba handia du zuzeneko emanaldietan.

El Reno Renardo

Umorezko heavy metal edo freak metaleko taldea. Jevo Jevardok (Valhalla eta Soulitude taldeetako kidea) bakarrean sarean egindako proiektu batetik sortua. Interneten dezenteko arrakasta eduki ondoren urte bitan, kontzertua sortzea erabaki zuen, gainerako kideak erreklutatuta. Gaiek eguneroko egoeretakoak dira, umorez kontatuak. Kritika soziala ere agertzen da. Kanta asko pop, rock edo metaleko gaien parodiak edo bertsio partzialak dira. Beste batzuk, ordea, erabat originalak dira.

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak ziklo honen bidez urrats bat aurrerago eroan gura du Bilborock aretoa. Bilborocken eszenatokian ezagunak diren musikariak ez ezik, musikari berriak, hasten ari direnak eta musikazaleak ere egongo dira. Bilborock musikaz blai egongo den topalekua izango da, modu atseginean eta hurbilean elkarrekin egoteko eta formatu guztietako musikaz gozatzeko lekua.

“Conversaciones en sostenido” zikloko saioetan musika-estilo bereko profesional bat eta amateur bat egongo dira, txanponaren alde biak aurrez aurre edukitzeko. Formatu honen bidez euskal panoramako izenik handieneko taldeak erakarri nahi dira eta Bilborock aretoari formatu berri honen bidez musikaren munduan prestigioa eman. Hil bakoitzeko bigarren eguaztenetan izango dira saioak, 20:00etatik 21:30era bitartean.