BLV-ARTEK ASTELEHENEAN IREKIKO DU BILBO ZAHARREKO ERAKUSKETA ETA SORKUNTZA ESPAZIOETATIK BISITA GIDATUAK EGITEKO IZEN EMATE EPEA

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako BLV-Art programak “BLV’arty Walks – BZ’arte Zirkuituak” jarduera jasoko du aurten ere, auzoaren eraldaketa zuzenean ezagutzeko eta arte eta sorkuntza espazioen arduradunekin elkarrekintzan aritzeko.

Bertaratzen diren pertsonek argazki lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute, eta Bilbo Zaharraren sorkuntza espiritu berria ondoen irudikatzen duten irudiek zenbait sari lortuko dituzte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programak ASTELEHENEAN zabalduko du Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diren bisita gidatuetan izena emateko epea. “BLV’arty Walks – BZ’arte Zirkuituak” irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira. Irailaren 25ean eta urriaren 2an (ostiralak), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta irailaren 26an (larunbata), goizeko 11:30etatik 13:30etara. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen bitartez.

Partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Bisita bakoitzean auzoa bizitzen ari den eraldaketa eta eraldaketa horrek inguruan finkatzen ari den arte erkidegoaren garapenean izan duen eragina azalduko da. Beste alde batetik, galerietako jendeak euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko dizkie bisitariei, eta artistekin hitz egin ahal izango da euren artelanei buruz, erakusketen kasuan.

Aurten espazio berriak gehitu dira bisita programan, eta guztira 15 izango dira: Anti-Liburudenda, Bilbao Arte, Martzaa espazioa, Expogela, Histeria Kolektiboa, Berreginen Museoa, SC Gallery, Truca Rec, Mongolia, Consoni, eta baita bost espazio berri ere, Junita Makina, Sra. Polaroiska, Eskina Femenina, Okela eta Josuene.

Hauek dira auzoan dauden sorkuntza espazio berriak: Junita Makina eta Josuene, euren lana inguru horretan egiten duten diseinugile eta ilustratzaileak; Okela Sormen Lantegia jardunbide plastikoetan eta ikusten direnetan zentratzen den hiru artisten tailerra eta kultur espazioa da. Eskina Femeninan laguntza ematen diete eszenatokira igotzen diren, abesten duten, dantzan egiten duten, edo edozein arte diziplina gauzatzen duten emakumeei. Amaitzeko, Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek Sra. Polaroiska osatzen dute. Ikus-entzunezko sektore esperimentalean finkatuta, euren tailerrean ekintza artearen, eta eszena eta koreografia sorkuntzaren inguruan egiten da lan.

ARGAZKI LEHIAKETA
BLV-Art-ek partaideak animatu nahi ditu, euren argazki kamerak edo kamera duten telefono mugikorrak bisitara ekar ditzaten eta bisitan erabil ditzaten. Egindako argazki guztiak programaren webgunera igoko dira eta, guztien artean, antolatzaileek BLV-ART-en izpiritua ondoen islatzen dutenak aukeratuko dituzte. Argazki horien egileek auzoetako jatetxeetan bazkariak edo afariak jasoko dituzte sari gisa (Zubiburu garagardotegia, La Viña eta Agape). Horrez gain, Mongolia, Anti–Liburudenda eta Truca Rec saltokietarako baleak edo bono-opariak bezalako sariak jasotzeko aukera ere izango dute.

BLV-ART programak kulturaren aldeko apustua egiten du, aipatutako auzoen garapenerako eta erabateko birgaitzerako elementu bultzatzaileetakoa baita. Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen ekimen horren helburua gune horren kultur espezializazioa da, bertako biztanleen eta bisitarien beharrei erantzun ahal izateko.