MATXINADAK: GATZAREN ALTXAMENDUA

Captura de pantalla 2017-06-20 a las 19.23.42

Bilboko Udalak maiatzean ekin zien berriro Hiriko gune berezietara egiten diren bisita gidatuei, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan. Edizio honetan, azken gerrak eta beste borrokaldi historiko batzuek hirian utzi zuten aztarnan eta historian ari da zentratzen. Maiatzean eta ekainean,

Gerra Zibilaren eragina jasan zuten Santutxuko eta Zabalguneko zenbait txoko bisitatu badira, orain, “Gatzaren Altxamendua” izenez ezagutu zen herri altxamenduaren agertokia izan zen Bilbo zaharretik bisita proposatzen da.

1631 eta 1634 artean, Bizkaia herri altxamenduaren agertokia izan zen, Koroak agindutako gatzaren estankamenduaren ondorioz. Gatazka ekonomikoa izan zen, baina baita gizarte mailakoa ere, eta Foruen defentsari, udal agintean legez kanpo sartzeari, bide gabeko aberastasunari… buruzko eskariak eta protestak ere barne hartu zituen. Altxamendu hartako gertakari garrantzitsuenetako batzuk Bilboko hirian gertatu ziren.

Bisita honetan, gertakari latzak jasan zituzten agertokiak ikusiko ditugu, eta altxamendu horren zergatiak eta ondorioak ezagutuko ditugu. Gatzaren estankoa zer zen eta Bizkaiko biztanleentzat, eta batez ere Bilboko herritarrentzat, zergatik zen hain garrantzitsua ulertuko dugu.

Horrela, Uztailean, oinezko ibilbidea proposatuko zaio jendeari, Arriaga plazan hasita, 1631n hasi ziren gertakari larri eta garrantzitsuenetako batzuen lekuko izan ziren Alde Zahar inguruko zenbait txoko ezagutzeko. Gertakariak, gatzaren prezioa %44 igotzea eta, aldi berean, bilduta zegoen gatz guztia bahitzea eta une horretatik aurrera gatza saltzeko baimena Errege Ogasunera mugatzea erabaki zuen errege aginduaren ondorioz piztu ziren 1631n.

Captura de pantalla 2017-06-20 a las 19.24.06                                                                                                                                        TRIPTIKOA DESKARGATU

Ordutegia
Astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18:00etan. Ostegun eta ostiraletan 10:00etan eta 17:00etan. Larunbatetan 10:00etan eta 12:00etan.

Euskaraz
Ostiral arratsaldetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Euskarazko taldeen kasuan, taldearekin berarekin adostuko dira eguna eta ordua, eskariaren arabera.

Zelan heldu
Metroa: Santutxu (Karmelo). Bilbobusa: 40, 48. Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi.

Topalekua
Ertzilla kalea, 24 (Moyua eraikinaren ondoan)

Informazioa eta erreserbak
 Maiatzaren 22tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara) 944 010 010 / 010
Izena eman arren, azkenean ezin baduzu joan, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.