BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN ANTZERKI AMATEUR ETA ERDI-PROFESIONAL PROGRAMAK, BERE XVII. EDIZIOA HASIKO DU OSTIRAL HONETAN, BILBOROCK-EN EGINGO DEN FESTAREKIN

Inaugurazio jardunaldi horretan ATX Teatroa konpainiak “Fakiu” lana eskainiko du eta Zarzaparrilla taldeak kontzertua emango du. Bi jarduerak euskaraz izango dira. Saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bilborock aretoan, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.

Hiriko 14 talderi euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuitak kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, beste eskaintza eszenikoak heltzen ez diren hiriko auzoetan emanaldiak eginez.

Bilboko Zirkuituaren, arte eszenikoen alorrean, zaletuek edo erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udalak antolatutako programaren XVI. denboraldiak ostiral honetan altxatuko du oihala Bilborock aretoan, arratsaldeko 20:00etan hasiko den inaugurazio jaiarekin. Bertan, ATX Teatroa konpainiaren “Fakiu” lana eskainiko da eta, ondoren, Zarzaparrilla taldeak kontzertua emango du. Bi jarduerak euskaraz izango dira, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioak, hiriko 14 konpainiak eskainiko dituzten 19 emanaldi jasoko ditu. Ostiral honetarako programatuta dagoen emanaldiaz gain, azpimarragarriak dira martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Egunarekin bat etorriz, eskainiko den La 9ª Cía konpainiaren “Ella no es Lyz Taylor” antzezlanaren erabateko estreinaldia, eta Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialditik – BADetik, igaro ondoren Bilboko Zirkuitura helduko den Ana Capilla dantzari eta koreografoaren “Feedback, concierto escénico” lana. Horrez gain, martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, San Frantziskoko udaltegiak Mama Crearen Históricas “Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la historia” ikuskizuna jasoko du.

Horrela, Bilboko Zirkuituaren denboraldi berria ostiral honetan, urtarrilaren 12an, jarriko da martxan, Bilborock-en, euskaraz egindako eta gizakiek eta animaliek konpartitzen ditugun instintuetan oinarritutako “Fakiu” antzezlanarekin. Fredi Paiaren testuarekin, Belén Cruzek, Sandra Fernández Agirrek eta Gabriel Ocinak osatutako taldea zuzenduko du Iñaki Ziarrustak, Zarzaparrilla taldearen musikarekin. 2014an Bilboko alde zaharrean sortu zen Swink (orain swing egiten duten punk-ak) talde hori izango da, hain zuzen ere, arratsaldeko 20:00etan hasiko den eta sarrera librea izango duen jardunaldiari jai ukitua emango diona.

Urtarril honetan Ana Capillaren “Feedback, concierto escénico” performancea ere ikusi ahal izango da, Otxarkoagan lehenengo, 18an, eta Errekaldeko udaltegian martxoan. Zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna da, eta bertan, baxu elektrikoak, kontrabaxuak, gitarra akustikoak eta loop jolasak ematen diote soinua dantzaren, ahotsaren eta diskurtso eszenikoaren arteko elkarrizketari. Programa honen barruan dagoeneko ezagunak diren Bea Insaren “Hipólito (o la mirada de Hipólito)” eta “Circus of Dreams” eta Enriqueta Vegaren “Comida para perro” ikuskizunak ere urtarrilean helduko dira.

Otsailerako programatutako ikuskizunak, oso estilo eta gai anitzak lantzen dituztenak, errebindikaziozkoak batzuk eta umorez betetakoak gehienak, La Farándula, Arimaktore Teatro, Iuris Tantum, Nisune, Teatro a la boina, Zububutxi Teatro eta Thor Producciones taldeen eskutik etorriko da, gehienak Bilboko Zirkuituan lehen aldiz ikusiko ditugunak. Proposamen horien artean azpimarratzekoa da Pabellón 6ko Antzerki Laburreko IV. Jardunaldietan Ikus-Entzuleen Saria lortu zuen eta otsailaren 15ean Otxarkoagako udaltegian eskainiko den Teatro a la Boina taldearen “I´m a Real Artist” pieza. Teatro a la Boinako kideen artean, euskal zirku garaikideko artista ezagunak daude, Gaizka Chamizo, besteak beste.

Martxoan dagoeneko, azpimarratzekoa da martxoaren 8rako, Emakumearen Egunarekin bat etorriz, programatu den ikuskizuna. Mama Crea konpainiak Históricas “Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la historia” ikuskizuna eramango du San Frantziskoko Udaltegiko agertokira. Antzezleak Ainhoa Arrubal, Amaia Urrutia, Josune M. Llamas, Ane Garai, Paloma Hilario, Lara Campos, Vicky Ojea, Iraia G. Cavero, Esther Lobato eta Josune García izango dira. Ikuskizunak, historian zehar isilarazi diren emakumeei ahotsa eman nahi dieten pieza eszeniko txikiek osatzen dute: historia egin zuten arren, testuliburuetan oso gutxitan aurki ditzakegun zientzialariak, idazleak, margolariak edo abenturazaleak dira.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa Alanbike Teatro eta La 9ª Cía konpainien lanekin osatuko da. Azken horiek izango dira martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Egunarekin bat etorriz, programazioari amaiera emango diotenak, “Ella no es Lyz Taylor” antzezlanaren bertsio luzatuaren erabateko estreinaldiarekin. Txema Trujilloren testua eta zuzendaritza dituen eta Ana Blancok eta Eguzki Zubiak antzezten duten lana, Hollywoodeko izar handiarengan eta 1965ean gertatu zen bere bizitzako gertakari batean zentratzen da. Warholek sinatutako erretratu bat lapurtzen ahalegina jasan zuen.

SORKUNTZARI LAGUNTZA
Bilboko Udalak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita ekarpen ekonomiko bat ere. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da.

Edizio honetan, eta ikus-entzule gehieneko aretoetako sarbideak hobeto kontrolatzeko eta gehieneko leku kopurua ez gainditzeko xedez, Zorrotzako, Basurtuko eta Castañoseko udaltegietan, eta San Frantziskoko udaltegian eskainiko diren “Hipólito” eta “Históricas” ikuskizunetarako sarrera librea izango da, udaltegietan bertan emanaldiak hasi baino ordubete aurretik hasita jaso beharko diren gonbidapenekin.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zirkuitua programa, benetako aukera da sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzez ditzaten. Gainera, Bilbon egindako egungo proposamen freskoenez gozatzeko eremu egokiena da.

Duela hamarkada bat baino gehiago programa martxan jarri zenetik, zabalduz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. Bilboko Zirkuitua, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gure hiriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du. Gainera, asko dira denbora tarte honetan profesional bilakatu diren konpainiak.

ZIRKUITUA EGITARAUA, 2018KO URTARRILA-MARTXOA
BIDEOPROGRAMA:

URTARRILAK 12: “Fakiu” (ATX Teatroa) + Zarzaparrilla kontzertuan Bilborocken. Inaugurazio Festa (euskaraz). 20:00 Sarrera librea.
URTARRILAK 18: “Feedback, concierto escénico” (Ana Capilla), Otxarkoagako udaltegian.
URTARRILAK 19: “Circus of Dreams” (Bea Insa), Zorrotzako udaltegian.
URTARRILAK 25: “Comida para perro” (Enriqueta Vega), Begoñako udaltegian.
URTARRILAK 26: “Hipólito (o la mirada de Hipólito)” (Bea Insa), San Frantziskoko udaltegian.
OTSAILAK 1: “Ningún hombre, ni amante ni marido” (La Farándula), Errekaldeko udaltegian.
OTSAILAK 7: “El navegante” (Arimaktore teatro), Castañoseko udaltegian.
OTSAILAK 8: “Los impresentables” (Iuris Tantum), San Frantziskoko udaltegian.
OTSAILAK 9: “Oingoan bai!”. (Nisune), Basurtuko udaltegian. Euskaraz eta ingelesez.
OTSAILAK 14: “Oingoan bai!”. (Nisune), Zurbaranbarriko udaltegian. Euskaraz eta ingelesez.
OTSAILAK 15: “I´m a Real Artist” (Teatro a la boina), Otxarkoagako udaltegian.
OTSAILAK 16: “Expediente 312” (Zububutxi teatro), Zorrotzako udaltegian.
OTSAILAK 22: “GALA o el arte mágico del sexo” (Thor producciones), Begoñako udaltegian.
MARTXOAK 1: “Feedback, concierto escénico” (Ana Capilla), Errekaldeko udaltegian.
MARTXOAK 8: “HISTÓRICAS: Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la historia” (Mama Crea), San Frantziskoko udaltegian.
MARTXOAK 9: “Ella no es Lyz Taylor” (La 9ª Cía), Castañoseko udaltegian. Bi emanaldi, 19:30ean eta 20:15ean.
MARTXOAK 22: “Sal marina” (Alanbike teatro), Otxarkoagako udaltegian.
MARTXOAK 23: “Una celda propia” (Mama Crea), Begoñako udaltegian.
MARTXOAK 27: “Ella no es Lyz Taylor” (La 9ª Cía) Bilborock. ERABATEKO ESTREINALDIA. Antzerkiaren Egunaren ospakizuna. 20:00

Emanaldiak 19:30ean hasiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Zorrotzako, Basurtuko eta Castañoseko udaltegietan, eta San Frantziskoko udaltegian eskainiko diren “Hipólito” eta “Históricas” ikuskizunetarako sarrera librea izango da, udaltegietan bertan emanaldiak hasi baino ordubete aurretik hasita jaso beharko diren gonbidapenekin.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus