BILBOKO ZIRKUITUAK BERE HAMABOSGARREN EDIZIOA HASIKO DU OSTEGUN HONETAN, APIRILAREN AMAIERARA ARTE EUREN ANTZERKI PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DITUZTEN BERTAKO 11 KONPAINIAREKIN

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa emakumeek osatutako konpainien presentzia garrantzitsuak, Lágrimas Solubles taldearen “Haced el favor de estaros quietos” lanaren estreinaldiak edo Bibote Gorriak, taldearen “Off the record” lanaren, euskaraz egindako antzezlan hoberenaren 2015eko Kriseilu Sariaren, aurkezpenak markatzen dute.

Bertako antzerki talde amateurrei eta erdi-profesionalei euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, Kultura Sailaren programa horrek kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, izan ere, emanaldiak beste eskaintza eszenikoak heltzen ez diren hiriko auzoetan eskainiko baitira.

Bilboko Zirkuituaren XV. edizioa martxan dago jada. Arte eszenikoen alorrean, zaletuek edo erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako programak OSTEGUN honetan hasiko du urteko lehenengo fasea, apirilaren 21era arte luzatuko den eta 11 konpainiaren 17 emanaldi jasoko dituen egitarauarekin.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa osatutako konpainien presentzia garrantzitsuak markatzen du, Bea Insa, Maite Guevara edo Juana Lor artisten edo emakumeak nagusi diren Mama Crea, Lágrimas solubles, Bibote Gorriak, Luna Llena edo Totu bezalako konpainien proposamenekin. Lágrimas Solubles taldeak, hain zuzen ere, “Haced el favor de estaros quietos” azken lana estreinatuko du Bilboko Zirkuituan, eta ikus-entzuleek, “Off the record” lanaz, euskaraz egindako antzezlan hoberenaren 2015eko Kriseilu Sariaz, gozatu ahal izango dute.

Programazioa ostegun honetan, URTARRILAREN 28an, abiatuko da Abando – Barrainkuako udaltegian, maitasun mendeku istorio bitxian oinarritutako “Dorita, cocinera”, komedia dibertigarriarekin. Bea Insak antzezten duen Dorita dibertigarria, ezaguna eta ironikoa da. Ikuskizun hori Otxarkoagan ikusi ahal izango da otsailean.

Ikuskizun gehienak Bilboko Zirkuituan lehen aldiz ikusiko diren arren, berriro programatu da Martina Nuatina pailazoaren papera eginez ikus-entzuleen aldetik harrera bikaina izan duen Maite Guevararen “Soltarlo al aire” antzezlana. Komedia hori bariku honetan, URTARRILAREN 29an, helduko da San Frantziskoko udaltegira.

Programazioaren barruan errepikatuko duen beste bat Juana Lor artista izango da, “Arquetipos de mujer” lanarekin, izan ere, aurreko emanaldian pertsona asko kanpoan geratu ziren, areto guztia bete egin zelako. Topaketa forma duen pieza eszenikoa da, eta Juana Lorrek, emakume bakar baten barruan bizi daitezkeen emakume guztiak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera ematen duten zenbait tresna erabilgarri eskaintzen ditu. Pieza hori otsailaren 19an ikusi ahal izango da Bilboko Zirkuituaren areto sarean sartu den Santutxuko udaltegian.

Ohikoa izaten ari denez, edizio berri honetan, gure programan dagoeneko ezagunak diren zenbait konpainia igoko dira Bilboko Zirkuituaren eszenatokira, Luna Llena, Totum edo Mama Crea, besteak beste, antzerki zirkuitu honetan parte hartzen duten taldeekin eta artistekin batera, Lágrimas Solubles eta Bibote Gorriak (Galder Pérezen zuzendaritzapean), besteak beste.

Datozen hilabeteetarako programazioaren barruan azpimarratzekoa da, izan ere, Galder Pérezek zuzendutako euskaraz egindako “Off the record” lana, Ane Zabalak eta Aiora Sedanok antzeztua. Lana moldatu egin da, Pabellón 6ko Antzerki Laburreko III. Jardunaldietan saria jaso ondoren. Horrela, moldaketa zabalagoa Bilboko Zirkuituaren barruan estreinatuko da, eta Begoñako udaltegian (otsailaren 12an) eta Errekaldekoan (martxoaren 3an) ikusi ahal izango da.

BALANTZEA
Kultura Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako BILBOKO ZIRKUITUA programa, benetako aukera da sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzez ditzaten. Gainera, Bilbon egindako egungo proposamen freskoenez gozatzeko eremu egokiena da.

Duela hamarkada bat programa martxan jarri zenetik, zabalduz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten Arte Eszeniko eskaintza bakarra da.

BILBOKO ZIRKUITUA, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gure hiriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomiko bat ere. Programazioak formatu txikiko lanak aurreikusten ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko, martxoko eta apirileko OSTEGUNETAN eta OSTIRALETAN programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea da.

ZIRKUITUA PROGRAMA URTARRILA – APIRILA 2016

URTARRILAK 28: “Dorita, cocinera” (Bea Insa) Abando – Barrainkuako udaltegian.
URTARRILAK 29: “Soltarlo al aire” (Maite Guevara) San Frantziskoko udaltegian.
OTSAILAK 4: “El Camerino” (Bego Guerrero / Jorge Santos) Basurtouko udaltegian.
OTSAILAK 5: “Medea” (Bea Insa) Errekaldeko udaltegian.
OTSAILAK 11: “Cómicas atribuladas buscan obra” (Luna Llena) San Frantziskoko udaltegian.
OTSAILAK 12: “Off the record” – euskeraz. (Bibote gorriak) Begoñako udaltegian.
OTSAILAK 18: “Dora, cocinera” (Bea Insa) Otxarkoagako udaltegian.
OTSAILAK 19: “Arquetipos de mujer” (Juana Lor) Santutxuko udaltegian.
OTSAILAK 25: “Bosteko I” (Mama Crea) Abando – Barrainkuako udaltegian.
OTSAILAK 26: “Bosteko I” (Mama Crea) Altamirako udaltegian.
MARTXOAK 3: “Off the record” – euskeraz. (Bibote gorriak) Errekaldeko udaltegian.
MARTXOAK 4: “Haced el favor de estaros quietos” (Lagrimas solubles) San Frantziskoko udaltegian.
MARTXOAK 10: “Haced el favor de estaros quietos” (Lagrimas solubles) Begoñako udaltegian.
MARTXOAK 17: “Auto” (Nirdursan Teatroa) Otxarkoagako udaltegian.
APIRILAK 7: “Medea” (Bea Insa) San Frantziskoko udaltegian.
APIRILAK 14: “Materia gris” (Totum) Begoñako udaltegian.
APIRILAK 21: “Cervantes no rima con diamante ¿o si?” (Kepa Gallego eta María Urcelay) Otxarkoagako udaltegian.

Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus helbideetan.