BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, JOE PENNA ZUZENDARIAREN “ÁRTICO” FILMAREN PREMIEREAREKIN IREKIKO DU BERE 25. EDIZIOA

18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, estatu mailako zazpi premiere –horietako bat lehen aldiz ikusiko da Europan eta David Martín Porrasen “The Chain” filmaren mundu mailako premierea FANTen izango da– eta beste zinemaldi batzuetatik oso kritika onekin eta ikus-entzuleen harrera bikainarekin igaro diren lanak ere, “The Hole in the Ground”, “One Cut of the Dead” edo “You Might Be the Killer”, besteak beste.

FANT LABURREAN sailak 20 lan eskainiko ditu, horietatik 10 euskal zinegileek egindakoak, eta lan horiek, 3.000 euro jasoko dituen Film Labur hoberenaren saria lortu ahal izango dute. Horrez gain, Epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena, 3.000 eta 2.000 €-rekin, hurrenez hurren.

FANT Maisuak sekzioaren barruan, zinemaldiak, duela denbora gutxi hil diren erreferentziazko hiru zuzendariri eskainiko die omenaldia, Larry Coheni, Nicolas Roegi eta Jordi Grauri. Horrez gain, FANT Erreskatean atalak Gary Shermanen “Muertos y enterrados” (1981) eskainiko du, eta Emanaldi Bereziak bi lan jasoko ditu: Peter Stricklanden “In Fabric” (2018) eta S. Craig Zahlerren “Dragged Across Concrete” (2018).

FANTEk FANTastikoaren Izarra bi sari emango dizkie Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrari (“El terror llama a su puerta” eta “Una pandilla alucinante”) eta J. A. Bayona zinegile bartzelonarrari (“El Orfanato” eta “Lo imposible”). Zinemaldiaren omenaldia jasoko dute inaugurazio ekitaldian –Campos Antzokian, maiatzaren 3an– eta edizio honen amaiera ekitaldian –Guggenheim Bilbao Museoan, maiatzaren 10ean–, hurrenez hurren.

Familia osoari eskainitako “FANT Familian” sekzio berriak, Zinemalditik eta Sitgeseko Jaialditik igaro ondoren Animaziozko Film Onenaren Cesar Saria irabazi berri duen “Dilili en París” lana eskainiko du. Doako sarrerako aretoak, duela denbora gutxi egin diren lanak eta Panorama FANTastikoa sekzio barruko lehiaketako film luzeak eskainiko ditu. Bertan lehiatuko dira, beste batzuen artean, Norberto Ramosen “Lucero” edo Marc Carretén “After the Lethargy”.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria emango dio bere opera primarekin “Desenterrando Sad Hill” (2018) dokumentalarekin, Sitgeseko Zinemaldiko Film Onenaren Noves Visions saria irabazi duen Guillermo de Oliveira zinegile galiziarrari.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoa – FANT, martxan dago jada, eta aurtengo ediziorako, nazioarteko 18 film luze –horietatik 5 lehen aldiz ikusiko dira Estatuan, bat Europako premierea izango da eta beste baten mundu mailako aurkezpena FANTen izango da– jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarri eta anitza programatu da. Bere 25. edizioa dela eta urtarriletik hainbat jarduera eskaini dituen Zinemaldiak maiatzaren 3an irekiko ditu ateak, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokian, urteurreneko oso ekitaldi bereziarekin. Aurten ere Lander Otaolak gidatuko du, eta bertan, Mads Mikkelsen antzezle daniarra protagonista duen MysteryGuitarMan ezizenez ezagutzen den Joe Penna zinegile brasildarraren “Ártico” filma eskainiko da. Zuzendaria Bilbon egongo da filma aurkezteko.

Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak Fred Dekker zine zuzendariaren presentzia ere izango du. Beste lan batzuen artean “El terror llama a su puerta” edo “Una pandilla alucinante” egin dituen zinegileak zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du, generoaren barruan izandako ibilbide osoa eta, kasu honetan bereziki, 80ko hamarkadako terror teen izenekoari egindako ekarpena, aintzatesten dituen FANTastikoaren Izarra, hain zuzen ere. FANTen edizio berezi honetako bigarren FANTastikoaren Izarra saria J. A. Bayona zinegileari emango zaio, fantasiazko generoan erakutsi duen maisutasuna eta arrakastaz betetako ibilbidea aintzatetsiz. Oraingo honetan, Bayonak maiatzaren 10ean jasoko du zinemaldiaren omenaldia, Guggenheim Museoaren Auditorioan egingo den amaiera ekitaldian.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANT 25eko programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean. Aurkezpen ekitaldian Nekane Alonso Kultura zinegotziak, Justo Ezenarro Kultur Programazio Zuzendariorde eta FANTeko Zuzendariak eta Eugenio Puerto FANTeko programatzaileak hartu dute parte.

Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan, Film Luze Onenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendari Onenaren FANT 2019 Sariak eskura ditzaketen 18 filmak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina horrez gain, horietatik bost Estatu osoan ere lehen aldiz, eta zinemaldiak Europako premiere bat eta mundu mailako beste bat jasoko ditu. Daniel Robbinsen “Pledge” (AEB, 2018); bere filmaren aurkezpenean Bilbon egongo den Carolina Helisgard zinegile suediarraren “Ever After (Endzeit)” (GER, 2018); Paulo Leiteren “Inner Ghosts” (POR, 2018); Sundanceko jaialditik igaro ondoren jakin-min handia eta kritikaren txaloak jaso dituen eta bere lana aurkezten Bilbon egongo den Lee Croninen “The Hole in the Ground” (IRL, 2019) opera prima; Paul Hyetten “Peripheral” (UK, 2019); David Martín Porrasen “The Chain” (ES/AEB, 2019) –mundu mailako premierea– eta Brett Simmonsen “You Might Be the Killer” (AEB, 2018) –Europako premierea–.

Aurten 3.500 euroko saria izango duen Sekzio Ofizialeko Film Labur Onena lortzeko beste lan hauek ere aurkeztuko dira: 2016an “Cenizo” film laburrarekin FANTetik igaro zen Jon Mikel Caballeroren “El increíble finde menguante” (ESP, 2019) lehenengo film luzea; Austineko eta Fantaspoako jaialdietan sariak eta Donosti Terror jaialdiko Sekzio Ofizialeko film onenaren ikus-entzuleen saria lortu dituen Shin’ichirô Uedaren “One Cut of the Dead” (JAP, 2018); Shinsuke Satoren “Inuyashiki” (JAP, 2018); politikoki bat ere zuzena ez den Sonny Lagunaren eta Tommy Wiklunden “Puppet Master: The Littlest Reich” (UK/AEB, 2018) slasher ganberro eta odoltsua; eta Pascal Laugier zinegile ezagunaren “Ghostland” (KAN/FRA, 2018).

Lehiaketara aurkeztuko diren film luzeen zerrenda lan hauek osatuko dute: Evgeny Rumanen “The Damned” (ISR, 2018); Nicolas Pesceren “Piercing” (AEB, 2018); Colin Minihanen “What Keeps You Alive” (KAN, 2018); Jonas Akerlunden “Lords of Chaos” (AEB/Suedia); Doron eta Yoav Pazen “The Golem” (ISR, 2018); eta, azkenik, Jong-bin Yoonen “The Spy Gone North” (KOR, 2018). Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta horietatik bostek euskarazko azpi-tituluak ere eramango dituzte.

Aurreko edizioetan bezala, Sekzio Ofizialeko programazioa, doako sarrera izango duen eskaintza paralelo zabal eta anitzarekin osatuko da, Golem – Alhóndiga aretoetako 2. Aretoan, Panorama Fantastikoa zikloaren barruko azken denboretako lanekin, bitxikeriekin, eta generoko lan klasikoekin, zinemaldia ikus-entzule berriei harik eta gehien zabaltzeko xedez. Horrela, Panorama sekzioaren barruan, 2.250 euroko Panorama Fantastikoko Film Luze Hoberenaren saria lortzeko lehiatuko diren sei film ikusi ahal izango ditugu. Lan hauek dira: “Escombros” (ESP, 2018) Álvaro Pitarena, “Lucero” (ESP, 2018) Norberto Ramosena, “El Cerro de los Dioses” (ESP, 2018) Daniel M. Caneirorena, “After the Lethargy” (ESP, 2018) Marc Carretérena, “House of Sweat and Tears” (ESP, 2018) Sonia Escolanorena eta “H0us3″ (ESP, 2018) Manolo Munguíarena.

FILM LABURRAREN ALDEKO APUSTUA
Azken edizioetan bezala, film laburrek oso leku garrantzitsua izango dute, bakoitzak 3.000 euro banatuko dituen bi sarirekin, Sekzio Ofizialaren barruan, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz onenak diren bi film laburrentzat. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten –hori da Zinemaldiaren xede nagusietakoa– film laburren alorreko bi sari horiei, beste sari bat gehituko zaie, 1.500 €-koa Panorama Fantastikoa Laburrean saileko Film Labur Hoberenari emango zaiona, eta baita aurreko urteetan ere banatu den eta Euskal Film Labur Hoberenari emango zaion 2.000 euroko saria ere. Horrez gain, Euskal Aktoreen Batasunak emandako sari berria ere banatuko da, Euskal FANT Laburrean Sekzioko Antzezpen onena aintzatesteko.

Aurten ere, bi FANT Laburrean saio programatu dira MAIATZAREN 3an eta 4an, eta horiei Panorama Laburrean jasotzen diren lanak gehitu behar zaizkie. Lehenengoa, euskal lanei zuzenduta egongo da. Euskal zinegileek lehiaketara aurkeztuko dituzten 10 lanak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluekin, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren. Ikusi ahal izango diren film laburrak hauek dira:

- “Basoan”, Aitzol Saratxaga
- “La noche”, Martín Romero
- “El fin de todas las cosas”, Norma Vila
- “Soy una tumba”, Khris Cembe
- “Amargo era el postre”, Diego Kataryniuk
- “Por comparación”, Toni Abad
- “Mirokutana”, Ander Iriarte
- “¿Quieres que hoy te bese?”, Miriam Ortega eta Iker Arce
- “Jesus is (b)lack”, Nitya López
- “Espedizio Handia”, Iban del Campo

FANT Laburrean ataleko gainerako film labur gehienak Europatik eta Estatuko gainerako lekuetatik etorritako lanak dira, horien artean Eduardo Casanovaren “Lo siento mi amor” lan berria eta Frankie De Leonardisen “Flotando”. Nazioarteko film laburrak maiatzaren 4an eskainiko dira, 20:00etako saioan, Azkuna Zentroko Auditorioan. Horrez gain, 1.500 euroko saria duen Panorama Fantastikoko Film Labur Onena lortzeko beste 10 lan lehiatuko dira, horien artean, Eva Llorach protagonista duen Benja de la Rosaren “Malnacido”.

FANT 25eko sarien zerrenda maiatzaren 9an jakinaraziko da, eta hauek osatutako epaimahaiak banatuko ditu: Gary Sherman zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarra; Rocío Moreno Fancineren – Malagako Zinemaldi Fantastikoaren Zuzendaria; eta Diana Peñalver antzezlea. Panorama saileko epaimahaiari dagokionez, Borja Crespo zuzendari, ekoizle, idazle, ilustratzaile eta istoriogileak, Aranzazu Calleja konposatzaileak eta Rubin Stein Fikziozko Film Labur Onenaren Goya Saria irabazi duen “Bailaora” film laburraren zuzendariak osatuko dute.

Ohikoa denez, sarien banaketa amaiera ekitaldiaren barruan izango da. Aurten zerbait desberdina izango da, Zinemaldiak 25. urte beteko baititu, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Auditorioan egingo da, maiatzaren 10ean, 20:00etatik aurrera. Ekitaldia Miren Gaztañaga, Ane Pikaza eta María Goiricelaya antzezleek aurkeztuko dute eta bertan, “Au Poste!” (FRA, 2018) filma eskainiko da. Quentin Dupieuxek zuzendutako komedia surrealistak Sitgeseko Zinemaldiko Sekzio Ofizialeko gidoi onenaren saria eta Montrealgo Zinemaldiko ikus-entzuleen saria lortu ditu. Aurreko edizioan bezala, maiatzaren 11n, larunbatean, FANT 25ean sariak lortu dituzten film guztiak eskainiko dira Kale Nagusiko BBK Aretoan, bi saiotan. 18:00etan Panoramako Film Labur Onena eta Film Luze Onena ikusi ahal izango dira, eta 20:00etan Film Labur Onenak eta Nazioarteko Film Luze Onena.

EMANALDI BEREZIAK
Sarrera librea izango duten emanaldi berezien barruan, maiatzaren 3tik 10era bitartean, La Aventura Audiovisual banaketa etxearen eskutik Estatuko aretoetara heldu diren lan garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituen zikloa programatu da, horien artean, “The Monster” edo “The Night Eats the World”. Espazio horretan bertan, generoan erabateko erreferente diren bi zinegileren, FANTeko bi Maisuren bost lan klasiko eskainiko dira, Nicolas Roeg eta Jordi Grau. Biak ere 2018an hil dira. Lehenengoaren “Don´t Look Now” (1973), “The Man who Fell to Earth” (1976) eta “The Witches” (1990) ikusiko dira, eta Grauren ezinbesteko beste lan bi aukeratu dira, “Ceremonia sangrienta” (1972) eta “No profanar el sueño de los muertos” (1974).

Horrez gain, maiatzaren 2an, zinemaldia inauguratu aurretik, Kale Nagusiko BBK Aretoak saio bikoitza jasoko du: FANTeko Maisuei eskainitako bat, duela denbora gutxi hil den Larry Cohen zinegile estatubatuarraren “In-natural (The Stuff)” (1985) lana eskainiz. Eta, bestetik, bigarren saioan, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioak Jack Taylor (Oregon, EEBB, 1936) izenez ezaguna zen George Brown Randal antzezleari emango dio Ohorezko FANT saria, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan estatuko generoko zinean ezinbestekoa izan zen aurpegi amerikarra, lan mitikoetako protagonista, “La venganza de la momia” edo “El buque maldito”, besteak beste.

Horren barruan, Diego Lópezen “Jack Taylor, testigo del fantástico” (2018) dokumentala eskainiko da. Filma maiatzaren 2an ikusi ahal izango da, arratsaldeko 20:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan. Ondoren solasaldia egongo da, eta bertan Diego Lópezek, Jack Taylorrek eta Javier G. Romerok, Quatermass aldizkariaren sortzaileak eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren lehenengo edizioaren sustatzaileetako batek, hartuko dute parte. Jack Taylorrek, FANTen edizio berezi honen abiapuntua izango den ekitaldi horretan jasoko du zinemaldiaren omenaldia.

FANT Erreskatean sekzioaren barruan “Muertos y enterrados” (1981) eskainiko da, FANT 25eko epaimahaiko kide den Gary Shermanen lan ezagunenetako bat, eta Emanaldi berezirako saio bikoitza programatu da, bi lanekin: Peter Stricklanden “In Fabric” (UK 2018) eta Mel Gibson protagonista duen S. Craig Zahleren “Dragged Across Concrete” (2018). DOKUFANTek, bere aldetik, Andre Gowerren “Wolfman´s Got Nards” (AEB, 2018) eskainiko du. Film horrek, Fred Dekkerren “Una pandilla alucinante” (1987) lanak lortu zuen arrakasta aztertzen du. Andre Gower protagonista nagusiak elkarrizketak egiten dizkie taldeko kideei, eta hainbat hamarkadaren ondoren filmak sortu duen fenomenoa eta jarraitzaile kopuru handia erakusten ditu.

Zinemaldiak beste lan dokumental interesgarri bat ere programatu du, Sitgeseko Zinemaldiko Film Onenaren Noves Visions saria irabazi duen eta Goya Sarien azken edizioan Dokumental Onenaren izendapena jaso zuen Desenterrando Sad Hill”. Fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTen 25. edizioko FANTROBIA Saria jasoko duen Guillermo de Oliveira gidoilari eta zinegile galiziarraren lehenengo lana da. FANT 25eko amaiera ekitaldian jasoko du saria.

Berrikuntza gisa, dagoeneko ohikoak diren FANT Eskola saioez aparte, zinemaldiak familiei zuzendutako programazio espezifikoa ere diseinatu du, FANT Familian zikloaren goizeko bi saiorekin, larunbatean, maiatzaren 4an eta igandean, 5ean, Golem – Alhondiga Bilbaoko auditorio nagusian. Bertan animaziozko bi film eskainiko dira: “Dilili en París” (FRA, 2019) eta “Astérix: Edabe Magikoaren Sekretua” (FRA, 2018). Lehenengoak, Michel Oceloten “Dilili en París” ekoizpen lan frantsesak, Animaziozko Film Onenaren Cesar Saria irabazi berri du, Zinemalditik eta Sitgeseko Jaialditik igaro ondoren.

URTEURRENEKO AMAIERA EKITALDIA
Bere 25. urteurrena dela eta, urtearen hasieratik Bilboko Zinemaldi Fantastikoak hainbat jarduera eskainiko ditu, maiatzaren 2a baino lehen ikus-entzuleekin egoteko. Horien artean zenbait film aurre-estreinatu dira, Koldo Serraren “70 Binladens” edo Karyn Kusamaren “Destroyer”, besteak beste, eta zinemaldiarekin eta generoko zinearekin erlazionatutako hitzaldiak eta erakusketak eskaini dira. Erakusketak zinemaldiaren amaierara arte bisitatu ahal izango dira Burtsako eta Abandoko Udaltegietan, Bilboko Metroan –Zazpi Kaleetako geltokiko Unamunoko irteeran–, FNACen eta Vía de Fuga tabernan.

Horrez gain, maiatzaren 2an, Kafe Antzokiak inaugurazio kontzertua jasoko du Moonshine Wagon taldearekin –21:30ean–. Inaugurazio festa horretarako sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Beste alde batetik, amaiera ekitaldia Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark programaren barruan egingo da, maiatzaren 10ean, eta DJ Carlos Bayona arituko da bertan, zinemaldi honetako Ohorezko FANT saria jasoko duen J.A. Bayonaren laguntzarekin. Jarduera horrek 15 euroko prezio orokorra izango du.

ABONUA ETA SARRERAK
Golem-Alhondiga zine aretoetan ordaindu beharreko saio guztietara, Campos Antzokiko inaugurazio ekitaldira eta Guggenheim Bilbao Museoaren Auditorioko amaierakora sartzeko aukera ematen duen zinemaldi osorako abonua –beti ere aurretik txarteldegitik igaro ondoren– APIRILAREN 16an jarriko da salgai, 35 euroren truke, Golem – Alhondiga aretoetako txarteldegietan eta zinemaldiko webgunearen bitartez (azken bide horretatik maiatzaren 1era arte).

Saio bakarrerako sarrerek 5 euro balioko dute, eta bihartik aurrera egongo dira salgai proiekzio gune bakoitzeko txarteldegietan eta webguneetan: Golem – Alhondiga, BBK Aretoa, Guggenheim Bilbao Museoa eta Campos Antzokia. Golem-Alhondiga zine aretoetako 2. aretoan programatutako zine saio guztietara dohainik sartu ahal izango da, leku guztiak bete arte.