BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK-FANTEK BOST HITZORDU DAKARZKIE GENEROA MAITE DUTENEI ASTEAZKEN HONETAN, AZAROAREN 11N

  • Gaur, zinemaldiak bost film luze proiektatuko ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Bong Joon-horen ‘Parásitos’ filmaren estreinaldia zuri-beltzean. Film horrek, besteak beste, Film Onenaren Oscar saria lortu zuen 2019ko edizioan. Gólem–Alhóndigako 1. aretoan ikusi ahal izango da, 18:30ean.
  • Gainera, areto horretan bertan, zinemaldiak Catherine Linstrumen ‘Nuclear’ (UK, 2019) eta Rob Savage-ren ‘Host’ luzemetraiak programatu ditu, hurrenez hurren, 15:00ean eta 17:00ean, biak ere lehiaketarako Atal Ofizialaren barruan.
  • Gólem–Alhóndigako 2. Aretoan, honako proiekzio hauek programatu dira: John Carpenterren ‘En la boca del miedo’, FANTeko Maisuak atalean, 16:15ean; eta José Luis Montesinosen ‘Cuerdas’, Panorama Fantastiko atalean parte hartzen duena, 18:30ean.
  • Osasun-murrizketa berriei erreparatuta, FANTek segurtasun-protokoloa egokitu du, aurrez aurreko edizio segurua bermatzeko, www.fantbilbaoonline.eus plataformaren bidez online modalitatearekin uztartuko dena. Gainera, FANTen programazioa ordu-murrizketa berrietara egokitu da 21:00ak baino lehen amaitzeko.

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak-FANTek azaroaren 7an hasi zuen bere 26. edizioa. Bere jarraitzaileei agur esango die bihar, azaroak 12, eta orduan emango du jakitera bere palmaresa.

Edizio berri honetan, FANT une bakoitzean indarrean dauden gomendioak eta osasun-neurri berriak zorrotz jarraitzen ari da, eta, horregatik, jaialdiak aurrez aurreko modalitatea eta online formatua uztartzearen aldeko apustua egin du. Horrela, FANT 26 osatzen duten tituluen zati bat esteka honen bidez gozatu ahal izango da: www.fantbilbaoonline.eus. Gainera, bere ordutegiak egokitu ditu 21:00ak baino lehen amaitzeko.

EGITARAUA

Gaurko egunean bost hitzordu proposatzen ditu jaialdiak. Guztiak Gólem–Alhóndiga zinemetan izango dira.

‘Nuclear’, Catherine Linstrumena, eta ‘Host’, Rob Savage-rena, 15:00ean eta 17:00ean, hurrenez hurren, biak Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan eta Boong Joon -horen ‘Parásitos’ zuri-beltzeko kopiaren estreinaldia, 18:30ean.

1 ARETOA

LEHIAKETAKO ATAL OFIZIALA

• 15:00ean. ‘Nuclear’ (UK, 2019), Catherine Linstrumena.
Neskato batek eta bere amak neskatoaren nebaren eraso bortitzetik ihes egiten dute. Bertan behera utzitako zentral nuklearraren itzalpean aurkituko dute babeslekua, eta errealitatea eta errealitate eza elkarren kontra jartzen diren linbora heldu direla ikusiko dute. Eta neba indarkeriazko ekintzarekin jarraitzeko itzultzen denean, neska gazteak bere mamuei eta erruari aurre egin beharko die, apurtuta dagoen familiatik askatzeko.

• 17:00ean. ‘Host’ (UK, 2020), Rob Savagerena.
Sei adiskidek medium bat kontratatuko dute konfinamenduan zehar Zoomen bidez saio bat egin dezan, baina espero ez zuten zerbait lortuko dute, abiadura bizian gauzak okertzen joango baitira.

Bi film luzeek film luze onenaren, 3.500 €-koa, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza berritzaileenaren FANT 2020 Sariak irabazteko aukera dute.

• 18:30ean. ‘Parásitos’ (COR, 2019), Boong Joon – horena.
FANTek ‘Parásitos’ zuri-beltzeko kopia estreinatuko du. Oscar sarien aurreko edizioan arrakasta handia izan zuen filmak: film onenaren, zuzendari onenaren, nazioarteko film onenaren eta gidoi original onenaren sariak eskuratu zituen. Ki-taek Seulgo pisu baxu batean gaizki bizi den familia txiro baten patriarka da. Egun batean,bere semeak, Park familia aberatsaren etxean ingeleseko klase partikularrak ematera sartzea lortuko du. Engranaje kontrolaezin baten hasiera da, eta inor ez da bertatik benetan onik aterako.

GÓLEM –ALHÓNDIGA 2. ARETOAN

Gólem–Alhondiga zinemetako 2. aretoa ere programazioaren parte da gaur, azaroaren 11an. Areto honetako proiekzioetarako sarrera doakoa da lekua bete arte.

• 16:15ean. ‘En la boca del miedo’, (USA, 1994), John Carpenterrena.
Film hau urtero generoko izen handiei omenaldia egiten dien FANTeko Maisuak ataleko parte da.
Klasiko honetan, aseguru-etxe bateko detektibe batek beldurrezko eleberri idazle baten desagerketa ikertu behar du. Hasteko, desagertutako idazlearen liburuek jarraitzaileengan duten eragina inspiratzailea baino gehiago ere badela ikusiko du.

• 18:30ean. ‘Cuerdas’ (ESP, 2019), José Luis Montesinosena.
Film hau Panorama Fantastikoaren atalean sartzen da, eta, horregatik, Panoramako Film Luze Onenaren Saria irabazteko hautagaietako bat da, 2.250 €-koa. ‘Cuerdas’ filmean, zorigaiztoko istripu batek Elena gazte tetraplegiko bat inkomunikatuta uzten du, landa gunean dagoen masia batean. Han Athos bakarrik dauka, laguntzeko bereziki trebatutako txakurra. Baina bere lagunik onena izan beharko lukeenak gaixotasun arraro bat hartu du, eta bere etsairik okerrena bihurtu da.

FANT jaialdiaren programazio osoa esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsarako materialak hemen daude eskuragarri.

SEGURTASUN-PROTOKOLOA

Euskadiko egoera sanitarioari dagokionez, FANT-ek programazioaren zati bat online eskaintzearen alde egin du. Horrela, jaialdiak online plataforma bat du eskuragarri, nahi duenak jaialdiaren programazioaz goza dezan, esteka honen bidez: www.fantbilbaoonline.eus.

Zinema-aretoetan ahalik eta seguruen egoteko, FANTek aretoen edukiera %50era mugatu du, eta higiene-segurtasun neurri handienak eskainiko dizkie ikusleei: hogeita hamar minutu gordetuko dira saioen artean, areto bakoitza aireztatu eta desinfektatzeko. Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da, ikusleen arteko segurtasun-distantzia bermatuko da eta gel hidroalkoholikoa eskura egongo da.

Programazioak ere aldaketak izan ditu. Egitarauan ere aldaketak egin dira. Murriztu egin da saioen kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:00era; 21:00ak baino lehen amaitzeko. Bestalde, bertan behera utzi da amaierako gala, bihar ezarrita zegoena, eta baita ere Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programatutako saioak.

BONUAK ETA SARRERAK

Saio bakarrerako sarrerek 5 euro balioko dute. Gólem–Alhóndiga leihatiletan eta webgunean daude eskuragarri.
Gólem–Alhóndigako 2. Aretoko emanaldiak doan izango dira, eta espazio horretarako sarrerak zineman bertan erretiratu beharko dira saio bakoitza baino 30 minutu lehenago.
Online aukera nahiago izanez gero, www.fantbilbaoonline.eus estekaren bidez izango da sarbidea.

#BILBAOUDAZKENA2020

Programa hau Udalak bultzatutako #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren parte da, tokiko kultura-sektoreari eskua luzatzeko, sektore hori baita COVID-19aren egungo krisia gehien pairatzen ari denetako bat. #BilbaoUdazkena2020ko programazio guztian zorrotz eta uneoro jarraituko dira osasun-agintariek markatutako protokoloak.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#Fant26
#BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus