BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK “MAX BILBON BIZI DA” LANA ARGITARATU DU, BILBON GIROTUTA DAGOEN ETA IRAKURKETA ERRAZERAKO NAZIOARTEKO JARRAIBIDEAK JARRAITZEN DITUEN UMEENTZAKO LIBURUA

Laida Martínez Navarro idazle bilbotarraren testuak eta Asier Sanz Nietoren irudiak dituen eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko den lana Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Dislebi, Apnabi, Aspace edo Down Sindromea Fundazioa bezalako elkarteetan banatuko da. Horrez gain, liburu dendetan egongo da salgai eta Udal Liburutegi Sarean maileguan hartu ahal izango da.

Egitasmoak Ediciones Beta III Milenioren eta Lectura Fácil Euskadi- Irakurketa Erraza erakundearen laguntza du. Azken erakunde hori, edozein zergati fisiko, psikiko edo sozial dela eta irakurtzeko zailtasunak dituzten eta eskubide hori erabili ahal izateko material bereziak behar dituzten pertsonei irakurketa hurbiltzeko ari da lanean.

Protagonista Max, 9 urte dituen ume totela, duen lan horren bitartez, Udalak irakurketa erraza hedatu eta formatu horretan oinarritutako literatura euskaraz egitea bultzatu nahi du. Liburuak, integrazioa, adiskidetasuna edo norbera bizi den herriarekiko maitasuna, kasu honetan Bilbo, bezalako balioak azpimarratzen ditu.

Max, Bilbon bizi den 9 urteko umea da, totela. Etxe askotan gertatzen den bezala, udako oporrekin batera kontziliazio zailtasunak ere heltzen dira, eta Maxek Udalak antolatzen dituen hiriko udalekuetan igaro beharko ditu goizak. Bertan Omar ume marokoarra, Txinako Miao eta gurpildun aulkian dabilen Beñat ezagutuko ditu. Euren jolasek eta udako jarduerek Hiriko txoko enblematikoenetara eramango dituzte. Bertan girotzen da “Max Bilbon bizi da” lana, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, irakurketa errazerako nazioarteko jarraibideei jarraituz, argitaratu duen umeentzako lehenengo liburua.

Laida Martínez Navarro idazle bilbotarraren testuak eta Asier Sanz Nietoren irudiak dituen eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko den lana Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Dislebi, Apnabi, Aspace edo Down Sindromea Fundazioa bezalako elkarteetan banatuko da. Horrez gain, liburu dendetan salgai egongo da (9,50 euro) eta Udal Liburutegi Sarean maileguan ere hartu ahal izango da.

Egitasmoak Ediciones Beta III Milenioren eta Lectura Fácil Euskadi- Irakurketa Erraza erakundearen laguntza du. Azken erakunde hori, edozein zergati fisiko, psikiko edo sozial dela eta irakurtzeko zailtasunak dituzten eta eskubide hori erabili ahal izateko material bereziak behar dituzten pertsonei irakurketa hurbiltzeko ari da lanean. Izan ere, aurreikuspenen arabera, irakurtzeko arazoak dituztenen eta, ondorioz, irakurketaz gozatzeko eta informaziorako eskubidea erabiltzeko testu bereziak behar dituztenen taldea biztanle guztien %30era hel daiteke.

Istorioaren protagonista Max da, hitz egiteko orduan arazo bat duen umea. Liburuak, integrazioa, adiskidetasuna edo norbera bizi den herriarekiko maitasuna, kasu honetan Bilbo, bezalako balioak azpimarratzen ditu. Egitasmo horren helburuen artean Irakurketa Erraza hedatzea eta formatu horretan oinarritutako literatura euskaraz egitea bultzatzea daude, izan ere, orain arte ez baitzegoen ezaugarri horiek zituen umeentzako euskarazko libururik, eta gaztelaniaz daudenak ere oso gutxi dira.

BILBO

“Max Bilbon bizi da” umeei dago zuzenduta batez ere. Izan ere, ume askorentzat irakurtzea ez da erraza, batzuen kasuan, ikasketa zailtasun bereziak dituztelako eta material egokirik ez dutelako. Beste alde batetik, Estatu kanpotik heldu diren umeak edo familia etorkinetan jaiotakoak gero eta gehiago dira, eta ume horiek zailtasunak dituzte bi hizkuntza ofizial dituen ingurunean. Liburu honek oztopo horiek gainditzen ere lagundu gura du, irakurzaletasuna eta irakurtzeko ohitura eta hizkuntzaren ezagutza bultzatuz eta, aldi berean, Bilbo eta bertako elementu enblematikoenak erakutsiz.

Horrela, gure protagonistek euren gorabehera txikiak bizi dituzte hirian. Liburuko testuaren eta irudien protagonisten artean, Guggenheim Museoa edo Puppy, San Mames, fosteritoak, funikularra edo Gargantua edo Marijaia bezalako pertsonaia tradizionalak ere badaude.

Laida Martínez Navarro idazle bilbotarrak Haur eta Gazte Literaturako Ciudad de Málaga saria irabazi du aurten (“El club de los bichos”); 2002an Ume Literaturako Lazarillo Saria jaso zuen (“Max bazterrak nahasten”) eta duela denbora gutxi akzesita irabazi du Bilboko Udalak deitutako Gabriel Aresti ipuin lehiaketan (“Zapata berriak”). “Max eta lehengusina txikia” lana argitaratu berri du, eta Max bildumako laugarren liburua, “Max va de vacaciones”, 2015ean argitaratuko da Irakurketa Erraza formatuan (Ediciones Beta). 2013-2014 ikasturtetik, zenbait ikastetxerekin eta elkarterekin batera, Irakurketa Erraza ezagutarazteko eta bultzatzeko martxan jarritako egitasmoa azpimarratu behar da. “Max Bilbon bizi da” egitasmo horren fruituetako bat da.

Asier Sanz Nietoridagokionez, marrazkilari eta umoregile grafikoa da. Bere marrazkiak Bilbo aldizkarian argitaratzen hasi zen 1988an. Ordutik, hainbat komunikabidetan argitaratu ditu:Deia, Diario 16, Mundo Deportivo, Diario Metro, TVE, EiTB, Onda Vasca, El Jueves, Mercado de Dinero, Ausbanc aldizkaria, Dinero y Salud, Alcuza eta QueNervión, besteak beste, batzuetan bakarrik, eta beste batzuetan “Asier y Javier” sinadura pean. Horrez gain, hainbat liburutako marrazkiak ere egin ditu, “Bilbao, Labirinto Magikoa” eta “Euskal Piratak”, besteak beste.

IRAKURKETA ERRAZA

Lectura Fácil/Irakurketa Erraza, sarri askotan arretarik jaso barik geratzen den jendearen aurreko sentsibilizaziotik sortu da: irakurtzeko edo irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak. Hau da, zenbait arrazoi direla eta (inmigrazioa, eskolaratze urria, dislexia, zahartasuna, adimen urritasuna…), irakurketa, komunikatzeko, informatzeko, prestatzeko edo aisiarako bide gisa erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak

Irakurtzeko demokraziaren eta irakurketaren bitartez lortzen den gizarte integrazioaren printzipioetan oinarrituta, Irakurketa Erraza (IE-LF), pertsona horien bizitza kalitatea aberasteko aukera ematen duen bidea da. Beraz, ikus-entzunezko eta multimedia materialak, kontu bereziz egindakoak, irakurketarako eskaintzeko modua da, irakurtzeko edo/eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta uler ditzaten. Gabezia horrek baztertuta uzten ditu informazioan eta ezagutzan oinarritutako gizartean. IE-LF-k, arazo hori arintzen lagunduko duten soluzioak eskaini gura ditu.