BILBOKO UDALAK “UDAKO LIBURUTEGIAK” PROGRAMA JARRIKO DU MARTXAN ASTELEHENEAN MIRIBILLAKO, ZORROTZAKO ETA ELORRIETAKO HIRU PLAZATAN

Udal Liburutegi Sareak prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta.

Ohikoa denez, uztailaren 15etik abuztuaren 15era, jarduera Errekaldeko eta Txurdinagako igerilekuetara aldatuko da.

Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 26an. Aurten, dagoeneko ohikoak diren “liburutegi-igerilekuez” gain, aire libreko hiru terraza ere jasoko ditu, irakurle guztientzako liburuekin eta prentsarekin eta jolasteko eta irakurketara bultzatzeko animazio jarduerekin txikientzat, Miribillako, Elorrietako eta Zorrotzako plazatan, uztailaren 14ra arte. Plazatan egongo diren liburutegi horiek goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Uztailaren 14tik aurrera, igerilekuek hartuko dute terrazen lekua, eta jarduera Txurdinagako eta Errekaldeko (Fango) igerilekuetara eramango da, eguzkia hartzeko eta bainatzeko dauden lekuetara. Oraingo honetan, aire libreko liburutegien ordutegia jarraitua izango da, 11:30etik 19:30era, egunero, abuztuaren 15era arte.

Kultura Sailaren ekimen horren helburu nagusia, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak zabaltzea da. Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dituzte guztien esku, eta umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dituzte.

Egitaraua: Udako liburutegiak

1) PLAZAK
Miribilla: Gernikako Lorategiak
Zorroza: Azoka Plaza
Elorrieta: Elorrietako parkea

Ekainaren 26tik uztailaren 14ra
Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 // 17:30-20:30

2) IGERILEKUAK
- Kiroldegiak: Fango eta Txurdinaga
Uztailaren 15etik abuztuaren 15era
Egunero 11:30etik 19:30era