BILBOKO UDALAK, TULAR ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN, IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEEI ETA TXALAPARTARI BURUZKO IKASTAROEN BESTE EDIZIO BAT ESKAINIKO DU APIRILETIK AURRERA

Prestakuntza programak, bideo-sorkuntzari eta reflex kameraren erabilerari buruzko bi monografikok osatutako oinarrizko ikus-entzunezko ikastaroa jasotzen du. Izena emateko epea martxoaren 1etik 19ra egongo da zabalik, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez.

Otxarkoagako Udaltegiak, Tular Elkarteak Bilboko Udalaren lankidetzarekin antolatutako txalapartari eta ikus-entzunezko baliabideei –bideo-sorkuntza eta reflex kamera– buruzko ikastaroen beste edizio bat jasoko du apiriletik aurrera. Izena ematea martxoaren 1etik 19ra egingo da, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez.

Programaren barruan, ikus-entzunezko zenbait baliabide pixka bat hobeto ezagutzeko oinarrizko ikastaroa jasotzen da, bideo-sorkuntzari (apirilaren 9, 11, 16, 18, 23 eta 25ean) eta maiatzeko astearte eta ostegun guztietan eskainiko den reflex kameren erabilerari buruzko bi monografikok osatutakoa, biak ere Otxarkoagako udaltegian, 19:30etik 21:30era.

Gaikako blokeen arteko lehena bideo-sorkuntzari buruzkoa izango da, eta oinarrizko ezagupenak izan arren, irudi digitalean esperientzia gutxi duten pertsonei dago zuzenduta. Horrela, ikastaroa bi partetan banatzen da. Lehenengoan pixka bat hobeto ezagutuko dira kameraren erabilera eta aukerak, bigarren pausoan bideo ediziora hurbiltzeko. Tailer horrek 18 euroko kostua izango du.

Reflex kamerari buruzko monografikoari dagokionez, horrelako kameren erabilera eta funtzioak ezagutzeko interesa duten pertsonei dago zuzenduta, argazkiak egiteko zein bideoa grabatzeko. Programan hainbat gai landuko dira, kameraren funtzionamendua, objektibo motak, gaueko argazkiak, argiztapen artifiziala, grabaziorako osagaiak eta edizioari eta muntaketari buruzko parte bat. Ikastaro horren prezioa 35 eurokoa izango da. Bi tailerrak egin nahi dituztenek beherapena izango dute prezioan, bien prezioa 45 eurokoa izango baita.

Prestakuntza horrez gain, txalaparta ikastaro intentsiboaren beste edizio bat ere antolatu da, hori ere Otxarkoagan, maiatz osoko eta ekaineko lehen hamabostaldiko astelehenetan eta asteazkenetan, 19:30etik 21:30era. Ikastaro berean maila guztiak ikasteko aukera eskaintzen da, irakasleak musika-tresna horren ezagutzaren maila guztiak hartzen baititu. Prestakuntzak 24 euroko kostua izango du.

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo da, martxoaren 21ean, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga – Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetan erroldatuta daudenen aurretik.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus