BILBOKO UDALAK, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAKO BISITA GIDATUEI EKINGO DIE BERRIRO IRAILEAN, BEGOÑAKO ELIZATEAREN LURRETAN EGON ZEN LORURITIK IBILBIDEA PROPOSATUZ

Irailaren 4tik 29ra oinezko ibilbidea proposatzen zaio jendeari, Bizkaiko etxebizitza ekonomikoen sustapen kooperatiboaren adibide aitzindaria den eta Loruri izenez ezagutzen den auzotik.

Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak bihartik, abuztuaren 28tik, aurrera egin ahal izango dira.

 

Bilboko Udalak datorren irailaren 4an ekingo die berriro Hiriko gune berezietara egiten diren bisita gidatuei, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan. Edizio honetan berriro ere auzoei begiratuko zaie, Begoñako elizate zaharraren hedapenari, hain zuzen ere. Oraingo honetan, irailerako, Artxanda mendiaren hegaletan dagoen Loruri auzotik oinezko ibilbidea proposatzen da.

Loruri, Bizkaiko etxebizitza ekonomikoen kooperatiba sustapenaren adibide aitzindaria da. Auzoa, Sociedad Cooperativa de Empleados y Periodistas “La Ciudad Jardín Bilbaína” izenekoak sustatu eta Pedro Ispizua arkitektoak diseinatu zuen. Auzoaren hirigintza egituran, Ebenezer Howard britainiarrak asmatutako Loruri kontzeptua hautematen da, hau da, landa inguruaren eta hiriaren abantailak bilduz.

Horrela, Bilboko Loruri, hegal eguzkitsuan, baina inguru horretan nagusi diren eurietatik eta haizeetatik babestuta, eta hiriaren erdialdetik gertu dago. Horrez gain, auzoak gizarte eraikin bat, lehen hezkuntzako eskola, kapera-parrokia bat eta elikagaiak saltzen zituzten zenbait denda zituen, eta horiek izan ziren auzoaren bizitza soziala elkartu zutenak.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astearteetan eta asteazkenetan 17:00etan eta 18:45ean; ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan, eta 17:00etan (ostiral arratsaldetan) euskaraz) eta larunbatetan 10:00etan, eta 12:00etan, datorren irailaren 29ra arte. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dute. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara), BIHARTIK, abuztuaren 28tik, aurrera. Bisitarako topalekua Tiboli kaleko 30. zenbakia izango da (metroko sarreraren ondoan).

BILBAO IZAN
Bilbao IZAN programa duela hamahiru urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta, orokorrean historian interesa duten guztiei, hiriaren ondarea eta bilakaera, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten eraikuntza prozesua ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen gauzatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori” programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programari jarraipena emanez, Kultura Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan eta gertakarietan jarriz.

AGENDA:

Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa
BISITA GIDATUAK “Begoñako elizate zaharraren hedapena: Loruri”
Irailaren 4tik 29ra
Astearteetan eta asteazkenetan: 17.00etan eta 18:45ean
Ostegunetan eta ostiraletan: 10:00etan eta 17:00etan (ostiral arratsaldez euskaraz)
Larunbatetan: 10:00etan eta 12:00etan
Doakoa. Erreserba zabalik abuztuaren 28tik aurrera: 94 401 00 10 / 010 (astelehenetik igandera 08:00etatik 20:00etara).

+Info: www.bilbaokultura.eus / Facebook: Bilbao Izan / Youtube: bilbao kultura