BILBOKO UDALAK IRAILEAN EKINGO DIE BERRIRO ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAKO DOAKO BISITA GIDATUEI, 1804AN ZAMAKOLADAREN AGERTOKIA IZAN ZEN ABANDOKO ELIZATEA IZANDAKOTIK OINEZKO IBILBILDEA PROPOSATUZ

Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako gertakari horiek bizi zituzten zenbait leku ezagutzeko.

Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak ASTELEHENETIK, abuztuaren 28tik, aurrera egin ahal izango dira.

Bilboko Udalak irailean ekingo die berriro Hiriko gune berezietara egiten diren bisita gidatuei, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan. Edizio honetan, azken gerrak eta beste borrokaldi historiko batzuek hirian utzi duten aztarnan eta historian zentratuko da programa. Urteko azken bisita honetan oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei Abandoko elizatea izandakotik, Zamakolada izenez ezagutu zen altxamenduaren agertoki izan ziren zenbait leku ezagutzeko.

XIX. mendearen hasieran, derrigorrezko zerbitzu militarra ezartzeak eta beste portu bat egitearekin erlazionatutako albisteek, altxamendua eragin zuten Bilbo inguruko elizateetan. Abandoko elizatea bilakatu zen Bilboko herritarren eta merkatarien, eta Simón Bernardo de Zamacola buru zuten jaurerriko agintarien arteko gatazkaren agertokia. Asanbladak, erasoak, miaketak eta okupazio militarra eman ziren gure historiako gertakari hartan. Ziurrenez, altxamendu horren ondorioak eragina izan zuen Bilboren eta inguruan dituen udalerrien bilakaeran.

Bisiten edizio honek, Gerra Zibilaren eragina jasan zuten Santutxuko eta Zabalguneko hainbat leku, eta “Gatzaren Altxamendua” izenez ezagutu zen altxamendu herrikoiaren agertoki izan ziren Alde Zaharreko zenbait txoko ezagutzeko aukera eman du maiatzetik aurrera, eta orain Zamakoladak emango die amaiera. Ordubete eta erdi inguruko iraupena izango duen proposamen berria Done Bikendi elizan abiatuko da, izen bereko plazan. Bertan, garai hartan presondegi gisa erabilitako zenbait egoitza kontserbatzen dira oraindik.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18.00etan; ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan, eta 17:00etan (ostiral arratsaldeetan euskaraz) eta larunbatetan 10:00etan, eta 12:00etan, datorren irailaren 30era arte. Horrez gain, bisita euskaraz egin nahi duten taldeentzako beste hitzordu batzuk ere adostu ahal izango dira. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara). Bisita horretarako topalekua, Done Bikendi eliza izango da, izen bereko plazan.

BILBAO IZAN
Bilbao IZAN programa duela hamabi urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta, orokorrean historian interesa duten guztiei, hiriaren ondarea eta bilakaera, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten eraikuntza prozesua ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen gauzatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori” programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programari jarraipena emanez, Kultura Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan eta gertakarietan jarriz.

AGENDA:

Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa
BISITA GIDATUAK “Zamakolada”

Irailaren 5etik 30era
Astearteetan eta asteazkenetan: 16:00etan eta 18:00etan
Ostegunetan eta ostiraletan: 10:00etan eta 17:00etan (ostiral arratsaldeetan euskaraz)
Larunbatetan: 10:00etan eta 12:00etan
Doakoa. Erreserba zabalik apirilaren 18tik aurrera: 94 401 00 10 / 010 (astelehenetik igandera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara).

+Info: www.bilbaokultura.eus / Facebook: Bilbao Izan / Youtube y flickr: bilbao kultura