BILBOKO UDALAK IKUS-ENTZUNEZKO ETA MUSIKA IKASTAROEN EDIZIO BERRIA ESKAINIKO DU URRITIK AURRERA OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN

Bateria ikastaroak maiatzera arte luzatuko dira, eta musika informatikari eta Home – Studiori eta gitarra elektrikokoari buruzkoak urria eta martxoa bitartean eskainiko dira.

Txalaparta ikastaro intentsiboa eta bideo-sorkuntzari eta reflex kamerari buruzko bi monografikoak urrian eta azaroan izango dira. Izen ematea irailaren 28ra arte egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus

Kultura Sailak eta Tular Elkarteak antolatzen dituzten musika eta ikus-entzunezkoei buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du Bilboko Udalak urritik aurrera Otxarkoagan. Aurtengo berrikuntza bideo-sorkuntzari eskainitako monografikoa izango da. Izen ematea udaleko webgunearen (www.bilbao.eus) bitartez egin ahal izango da, gaurtik irailaren 30era.

Prestakuntza programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa sartzen da, bi monografikok osatua: lehen aldiz eskaintzen den bideo-sorkuntzari buruzkoa (urriaren 9, 11, 16, 18, 23 eta 25ean, 19:30etik 21:30era) eta reflex kamerari buruzkoa. Azken hori azaroko astearte eta ostegun guztietan, 7tik aurrera, emango da, ordutegi berean.

Ohikoa denez, plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute bi monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten bi monografikoak egiteko 45 euroko prezioa ordaindu beharko da (38 euro, Tular elkarteko bazkideentzat). Bideo-sorkuntza ikastaroa soilik egin nahi izanez gero, prezioa 18 eurokoa izango da, eta Reflex kamerari buruzkoak 35 euro balioko ditu (15 eta 28 euro, hurrenez hurren, Tular elkarteko bazkideentzat).

Ikus-entzuneko prestakuntza horrez gain, Tular elkarteak txalaparta ikastaro intentsiboaren edizio berria ere antolatu du, arratsaldeko 19:30etik 21:30era, urriaren 6, 8, 13, 15, 20 eta 22an. Pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek).

Horrez gain, urritik aurrera, gitarra elektriko eta bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak emango dira, eta aurten berriro ere, Musika Informatikari eta Home – Studiori buruzko tailerra sartu da. Tailer hori urriaren 17tik martxoaren 27ra eskainiko da (19:30etik – 21:30era).

Bateria ikastaroak astelehen guztietan izango dira, urriaren 16tik maiatzaren 21era (19:00etatik 20:30era hastapenekoak eta 20:30etik 22:00etara hobekuntzakoak), eta gitarra elektrikokoak asteazken guztietan, urriaren 18tik martxoaren 28ra, bi ordutegitan: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara gitarra elektrikoaren hastapenekoak eta 20:00etatik 22:00etara hobekuntzakoak. Ikastaro horiek 90 euro balioko dute (72 euro, Tular elkarteko bazkideentzat).

Ikastaroetarako izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, urriaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga–Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus