BILBOKO UDALAK, BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAREN VII. EDIZIOAN SARITUTAKO POEMA LIBURUAK JASOTZEN DITUZTEN BI LIBURU ARGITARATU DITU

2014an euskarazko Blas de Otero Saria irabazi zuen Aintzane Galardiren “Medafin usaineko iluntzeak” (Erein argitaletxea) eta gaztelaniazko saria irabazi zuen Raul Ortega Alfonso kubatarraren “El caballo no tiene zapatos” (Ed. Devenir) dira.

Kultura Sailak, Erein eta Devenir argitaletxeekin batera, Bilboko Udalak urtero deitzen duen Blas de Otero Poesia Lehiaketaren 2014ko edizioan saritutako poema liburuak argitaratu berri ditu. Aintzane Galardiren “Medafin usaineko iluntzeak” (Erein argitaletxea) eta Raul Ortega Alfonso kubatarraren “El caballo no tiene zapatos” (Ed. Devenir) lanak dira.

Euskarazko eta gaztelaniazko kategoriatan saritutako poemak jasotzen dituzten bi liburukiak salgai daude jada, eta maileguan ere hartu daitezke Bilboko Udal Liburutegi Sarean.

Raúl Ortega Alfonso (La Habana, Kuba, 1960), mexikartuta dago, bertan bizi baita 1995etik. Alemanera eta ingelesera itzuli diren zenbait poema liburu eta ipuin argitaratu ditu. Horrez gain, iaz bere lehen eleberria “El inodoro de los pájaros”, argitaratu zuen. Ohiko kolaboratzailea da zenbait komunikabidetako kultura orrialdeetan.

“El caballo no tiene zapatos” lanak egungo Mexikoren egoera soziopolitikoa gogoratzen du. Liburu ikaragarria da, eta bertan azpimarragarria da alaba mundu suntsitzailearen aurrean jarri beharraren erantzukizunak gaindituta dagoen aita baten oihu mingarria. Maitasun eta beldur horietatik sortzen dira testuan nagusi diren trajedia eta gozotasuna.

Aintzane Galardi (Oiartzun, 1969) idazleari dagokionez, Euskal Filologian eta Kultur Baliabideen Kudeaketan lizentziatua da, eta irakasle gisa ari da lanean Nafarroan. Bi poesia liburu argitaratu ditu euskaraz: “Itoti urdinaren azpian” (2005) eta “Zirrikituak” (2007). “Medafin usaineko iluntzeak” lanean, idazleak Marokora egindako bidaia gogoratu eta bertako kale estuak, beste garai batzuetako jendea, basamortua… ekartzen ditu gogora. Izan ere, liburu horretan, poesia, bidaia hori kontatzeko eta deskribatzeko erabiltzen da, eta zentzumenez betetako giro sentsuala lortzeko esparrua da.

Blas de Otero Poesia Lehiaketa urtero deitzen da Bilboko Udaleko Kultura Sailetik, eta bere helburuak literatur jarduera eta talentu berrien agerpena sustatzea eta poeta bilbotarraren oroimenari eta lanari bizirik eustea da.

+ INFO:

Erein: http://www.erein.eus/media/portadas/h/portada1089.jpg
Devenir: http://www.devenir.es/index.php/catalogodevenir/devenir-el-otro/2122-el-caballo-no-tiene-zapatos