BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2020KO BILBAINADEN XXXII. LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK

  • Lehiaketa honen bidez, Bilboko Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao irratien laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eta bilbainadak kanta herrikoiaren tradizioari eutsi.

Bilboko Udalak urtero antolatzen duen bilbainaden lehiaketak baditu bere irabazleak.

Hain zuzen ere, 2020ko XXXII. edizioko saridunak hauek izan dira: euskarazko bilbainadarik onenaren saria Xabier Rementeriak eta Roberto Gutiérrez de Rozak irabazi dute, ‘Bilbo Lotu’ bilbainadarekin; gaztelaniako bilbainadarik onenaren saria, ordea, Iñaki Iglesias Nadalek irabazi du, ‘Goyo Nadal Kalea‘ bilbainadarekin. Saridunek, bi kategorietan 955 euro eta Don Diego bana eskuratuko dute.

Halaber, zortzi accesit ere aukeratu dira; horietako bakoitzari 420 euro eta plaka bat eman zaizkie. Hona hemen zortzi sari horiek eskuratu dituzten abestiak:

‘Bizkaiaren Ama’, Jose Mª Larrazabal Alzagarena.
’25 años con metro’, Roberto Gutiérrez de Rozasena.
‘La que ha liao Marijaia’, Miguel Ángel Gómez Urtiagarena
‘Cantando por los balcones’, Guillermo Garmendia Talledorena
‘Porque soy de Bilbao’, Agustín Ferrero Fernándezena
‘Esencia de txikitero’, Juan Carlos Guerrero Tudearena
‘Los turistas en Bilbao’, Fernando Botanz Parrarena
‘Confidencias bilbainas’, Hugo Robles PérezenaHalaber, ohorezko sari bi banatuko dira: Moskotarrak konpartsari bat, Bilboko jaietan bilbainadak zabaltzen laguntzeagatik, eta bestea Txetxu Bilbaori, bilbainada-egile moduan egindako ibilbide luzeagatik.

Info gehiago Bilbao.eus