BILBOKO UDALAK AIRE LIBREKO ZINE SAIOAK ESKAINIKO DITU BERRIRO “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMAREN BARRUAN. PROGRAMA BIHAR HASIKO DA ARRIAGA PLAZAN ETA HIRU EMANALDI, HORIETAKO AZKENA “GREASE” LAN MITIKOAREN INGURUKO MUSIKA IKUSKIZUNAK LAGUNDUTAKOA, ESKAINIKO DITU

Hamaika saio programatu dira –lau emanaldi umeentzat bereziki prestatuta daude–, barruti guztietan, eta eszenatoki gehiago gehitu dira, Arriaga plaza, Arangoiti, Altamira, Zurbaranbarri, Miribilla eta Irala auzoak, eta baita ikus-entzule nagusientzat zuzenduta egongo den azken jaia jasoko duen Artxanda ere, Bilboko beldurrezko zine maratoiarekin.

Kultura Sailaren ekimenaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da, kalean gozatzeko gonbidapena egiten duen, familia osoari zuzenduta dagoen eta euskal eta nazioarteko zineko arrakasta handiak eskainiko dituen jarduerarekin.

Bilboko Udalak, dagoeneko ohikoak diren aire libreko zineaz gozatzeko saioak berreskuratuko ditu uda honetan. Bihartik abuztuaren 11ra bitartean, “Udan zinea zure auzoan” programak hamaika saio programatu ditu –lau emanaldi umeentzat bereziki prestatuta daude–, barruti guztietan, eta eszenatoki gehiago gehitu dira, Arriaga plaza, Arangoiti, Altamira, Zurbaranbarri, Miribilla eta Irala auzoak, eta baita ikus-entzule nagusientzat zuzenduta egongo den azken jaia jasoko duen Artxandako izotz parkea ere, Haritz Zubillaga eta Roberto San Sebastián zinegileei eskainitako made in Bilbao beldurrezko zine maratoiarekin.

Programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziaren, David Martos zine kazetari eta Sing-Along lanaren ekoizlearen eta David Caiña film labur egile bilbotarraren presentziarekin. Azken horren “PIS” film laburra eskainiko da.

Kultura Sailaren “Udan zinea zure auzoan” programa BIHAR hasiko da, 19:00etan, umeei zuzendutako “Pan: Sekuka betirako lurralde bidaia” filmarekin hasiko den Arriaga plazako saio hirukoitzarekin. Horrez gain, film emanaldiek animazioa izango dute, saioak erakargarriagoak izan daitezen umeentzat. Animazioa, umeei eta familiei bereziki zuzendutako lau fimetan izango da.

Gaueko 21:00etan Leticia Doleraren “Requisitos para ser una persona normal” (2015) eskainiko da, eta gaueko 22:30etik aurrera ikus-entzuleek Sing – Along: Grease ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, filmak eskaintzeko formatu berria. Formatu horretan, animatzaileek koreografiak eta letrak irakatsiko dizkiete ikus-entzuleei, eta filma eskaintzen ari den bitartean bertako kantak abetuko dituzte. “Grease” mitikoa pantaila handian berriro ikusteko aukera izateaz gain, ikus-entzuleek filmeko abestiak kantatzeko esperientziaz gozatu ahal izango dute.

Ostiraleko saioa ere Arriaga plazan izango da, eta umeei zuzendutako “Koko, dragoi txikia” filmarekin hasiko da. Ondoren, Inés Parísen “La noche que mi madre mató a mi padre” eta Wachowski ahizpen “Jupiter Ascending” eskainiko dira. Bigarren ekoizpen lan handi horren parte bat Bilbon errodatu zen, eta ikus-entzuleek aire librean ikusteko aukera izango dute.

Uztailaren 19tik aurrera, aire libreko zinea auzoetara aldatuko da. Ohikoa denez, emanaldi guztiak gaueko 21:30ean hasiko dira, eta aurretik, orain denbora gutxi egindako euskal film labur bat eskainiko da. Izan ere, pantaila handian eta kalean film labur arrakastatsuak eskaintzeaz gain, ekimenak euskal zinegile berrien lana ezagutarazteko plataforma ere izan nahi du. Zinegile horien artean egongo dira Aitor Gutiérrez, Javier Prieto, Jose Mari Goenaga, Kepa Sojo, Alberto Vázquez, Mar González Ruiz de Larramendi edo David Caiña, besteak beste.

2015ean martxan jarri zen programaren xedea auzoetako kultur eskaintza zabaltzea da, udako jardueren bitartez, familia osoak kaleaz goza dezan. Ekimenaren barruan zazpi saio eskainiko dira, Arangoitiko eskolan (uztailaren 19an), Otxarkoagako Ugarte plazan (uztailaren 20an), Altamirako pilotalekuan (uztailaren 27an), Zurbaranbarriko Iturriondo plazan (abuztuaren 2an), Miribillan (abuztuaren 3an), Iralako Kirikiño Etorkibideko plazan (abuztuaren 9), eta Santutxuko Karmelo plazan (abuztuaren 10ean).

Programazioak euskal ekoizpen-lanak, estatuko beste batzuk eta nazioarteko arrakasta handiak jasotzen ditu, ikus-entzuleek pantaila handian, izarren azpian, goza ditzaten. Programatu diren izenburuen artean zenbait lan klasiko handi azpimarra daitezke, “Una noche en la ópera”, adibidez, eta baita istorio handiak, “Eduardo Manostijeras”, besteak beste, eta zenbait lan berri, “Star Wars: El despertar de la fuerza”, “Perdiendo el norte”, edo bereziki umeei zuzendutakoak, “El libro de la selva” edo “Zipi eta Zape, eta kapitainaren irla”, besteak beste.

Arriaga plazakoez gain, beste bi saio berezi programatu dira, horiek soilik helduentzat zuzendutakoak. Lehenengoa Casilda Iturrizar Parkean izango da, uztailaren 26an, “Rocky the Horror Picture Show” lanarekin. Filma, festa handia izango den ikuskizunerako fondoa izango da. Berez ere harribitxia den filmak bizia hartuko du, musika numeroetan pertsonaiek pantailatik jauzi egiten dutenean eta ikus-entzuleek festan parte hartze aktiboa izateko gonbidapena jasotzen dutenean. Bertan abestu, dantzan egin eta pantailari oihu egingo zaio.

Berrikuntza gisa, edizio honetako azken emanaldia Artxandako patinaje pistan eskainiko da, abuztuaren 11n, maratoi bereziarekin, hori ere 18 urtetik gorakoentzat eta Bilboko beldurrezko zineari eskainitakoa. Saio horretan Haritz Zubillagaren eta Roberto San Sebastiánen zenbait film labur eskainiko dira, eta, ondoren, bi egile horien lehenengo film luzeak, “El ataúd de Cristal” eta “La noche del virgen”. Film biak FANTeko azken edizioko sekzio ofizialetik igaro ziren. Festa arratsaldeko 20:30ean hasiko da. Bertara joateko eta Bilbora itzuli ahal izateko, garraio publiko zerbitzua egongo da goizaldeko 03:00ak arte.

AGENDA “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN”

UZTAILAK 13
Arriaga plaza
19:00 “PAN: SEKULA BETIRAKO LURRALDERA BIDAIA” (euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin)
21:00 “REQUISITOS PARA SER UNA PERSONA NORMAL” 
22:30 SING-ALONG: “GREASE”

UZTAILAK 14
Arriaga plaza
19:00 “KOKO, DRAGOI TXIKIA” (euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin)
20:30 “LA NOCHE QUE MI MADRE MATÓ A MI PADRE” 
22:00 “JUPITER ASCENDING” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)

UZTAILAK 19
Arangoitiko eskola
21:30 “ULISES” (euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin) + “EDUARDO MANOSTIJERAS”

UZTAILAK 20
Ugarte plaza (Otxarkoaga)
21:30 “NUNCA PASA NADA” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin) + “STAR WARS: EL DESPERTAR DE LA FUERZA” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)

UZTAILAK 26
Casilda Iturrizar parkeko pergola
21:30 “ROCKY THE HORROR PICTURE SHOW” (helduentzat)

UZTAILAK 27
Altamirako pilotalekua
21:30 “RENOVABLE” + “ZIPI ETA ZAPE, ETA KAPITAINAREN IRLA” (euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin)

ABUZTUAK 2
Iturriondo plaza (Zurbaranbarri)
21:30 “HILETA” + “PERDIENDO EL NORTE”

ABUZTUAK 3
Miribilla
21:30 “PIS” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin) + “EL LIBRO DE LA SELVA” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)

ABUZTUAK 9
Kirikiño Etorbideko plaza (Irala)
21:30 “DECORADO” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin) + “UNA NOCHE EN LA ÓPERA” (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)

ABUZTUAK 10
Karmelo plaza (Santutxu)
21:30 “BESTALDETIK” + “PIKADERO” (euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin)

ABUZTUAK 11
Amaierako jaia Artxandako patinaje pistan. “MADE IN BILBAO” ZINE MARATOIA (helduentzat):

20:30 HARITZ ZUBILLAGA SAIO BEREZIA
Film laburrak: “THE DEVIL ON YOUR BACK” + “LAS HORAS MUERTAS” + “SHE’S LOST CONTROL”
Film luzea: “EL ATAÚD DE CRISTAL”
22:30 ROBERTO SAN SEBASTIÁN SAIO BEREZIA
Film laburrak: “YAYOS” + “AGUJERO” + “CUMPLEAÑOS FELIZ”
Film luzea: “LA NOCHE DEL VIRGEN”