BILBOKO UDAL MUSIKA ETA TXISTU BANDEK 8 KONTZERTU ESKAINIKO DITUZTE ABUZTUAREN 7TIK 28RA

  • Musika emanaldiak abuztuko ostiral guztietan izango dira, eta Udalak prestatutako eta uda honetan hirian aisialdi eta kulturako 150 jarduera baino gehiago biltzen dituen #BilbaoUda2020 ekimenaren barruan daude.
  • Musika bandak 4 kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan, 19:00etatik aurrera.
  • Txistulari bandak, berriz, 12:00etatik aurrera hiriko hainbat gune bisitatuko ditu, hala nola Errekalde plaza, Joan XXIII Aita Santuaren plaza, Arriaga Plaza eta Ertzila kaleko oinezkoentzako gunea.

Bilbon abuztuko ostiral guztietan izango dira musika emanaldiak. Abuztuaren 7tik 28ra bitartean, Bilboko Udal Musika Bandak eta Bilboko Txistulari Bandak, Udalak prestatutako eta uda honetan hirian aisialdi eta kulturako 150 jarduera baino gehiago biltzen dituen #BilbaoUda2020 programaren barruan dauden, 8 kontzertueskainiko dituzte.

Programak egungo egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan COVID-19aren ondorioak arintzea du helburu.

Musika Bandaren kontzertuei dagokienez, 45 musikarik baino gehiagok 4 kontzertu eskainiko dituzte. Emanaldi guztiak Areatzako Kioskoan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Info gehiago Bilbao.eus

BANDAS MUNICIPALES DE MÚSICA Y TXISTU