BILBOKO TALDEAK ETA ARTISTAK BURU DIRA ASTE NAGUSIKO BERTAKO POP-ROCKAREN XXXIII. ERAKUSTALDIAN

Abuztuaren 18tik 25era, Aste Nagusiko arratsalde guztietan, kontzertu bi egingo dira Bilborock aretoan, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Edizio honetan 100 talde baino gehiagok eman dute izena eta parte-hartzearen indizeak gainditu dira. Gainera, aukeratutako talderik gehienak Bilbokoak dira: 16tik 13 urikoak dira.
Bertako Metal eta Pop-rockeko Erakustaldiak Aste Nagusiko kartel batean emakumezkoen presentzia daukaten interpreteen eta taldeen kopururik handiena dauka: zazpi talde, 13 emakumezko kartelean eta beste zenbait beren proiektuen buru direnak.
Erakustaldia antolatzean, Bilboko Udalaren helburua da talde gazte eta ez profesionalen lanari laguntza ematea, beren talentua zabaltzeko plataforma izatea eta hasten ari diren taldeen proposamenak zuzenean entzuteko aukera ematea ikus-entzuleei.

 

Bizkaiko Metal eta Pop-rockeko taldeek lekua izaten jarraituko dute 2018ko Aste Nagusian Bilboko Udalak antolatzen duen Bertako Pop- rockaren Erakustaldiaren 33. edizioari esker. Guztira, Bizkaiko 16 taldek beteko dute Bilborock aretoa abuztuaren 18tik 25era. Egunean kontzertu bi egingo dira, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Aste Nagusian Bertako Pop-rockaren Erakustaldia antolatzean, Bilboko Udalaren helburua da talde gazte eta ez profesionalen lanari laguntza ematea, beren talentua zabaltzeko plataforma izatea eta hasten ari diren taldeen proposamenak zuzenean eta doan entzuteko aukera ematea ikus-entzuleei. “33 urte geroago, Erakustaldiaren filosofiak bere horretan darrai, bai eta balorazio ona eta taldeek erakutsi duten lehiaketan parte hartzeko interesa ere. 100 taldek baino gehiagok eman duten izena eta horrek esan nahi du jaialdi honen historiako parte-hartzaileen kopururik handiena izango dela” adierazi du Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak Erakustaldiaren edizio honen aurkezpenean, talde musikalen eta zaleen aurrean gaur arratsaldean.
2018an, euskara eta emakumezkoen presentzia dira aurreko edizioetako indizeak gainditu dituzten faktoreetako bi. Izena eman duten talde guztien artean, 36k euskara erabiltzen dute beren burua adierazteko, iaz baino hamar gehiago, eta 28 taldek dauzkate andrazkoak kideen artean, iaz baino zortzi gehiago.
Aukeratutako talde eta artisten artean, Bertako Metal eta Pop-rockeko Erakustaldiak Aste Nagusiko kartel batean emakumezkoen presentzia daukaten interpreteen eta taldeen kopururik handiena dauka, hamaseitik zazpi; guztira hamahiru emakume daude kartelean eta beren proiektuen buru. Euskarari dagokionez, taldeetako lauk bere letretan euskara erabiltzen dute.
BILBOKO UDALA AYUNTAMIENTO DE BILBAO | Prentsa Kabinetea Gabinete de Prensa | Erkoreka Plaza, 1 48007 Bilbao Tel. 94 420 52 61 / 94 420 52 94 / 94 420 35 19 / 94 420 59 93 / 94 420 30 93 | Fax: 94 420 52 16 | [email protected] | www.bilbao.eus
Jatorriari dagokionez, edizio honetan Bilboko taldeak nagusitzen dira, hamaseitik hamahiru baitira. gainerako aukeratuak Uribe-Kostakoak dira (Wicked Wizard), beste bat Durangaldekoa (Nevadah) eta Gernika-Lumoko ‘Maren’ kantautorea.
Izena eman duten taldeei dagokionez, 57 Bilbokoak dira eta gainerakoak, 45, Bizkaiko zenbait herritakoak dira: Ezkerraldeko 11 talde, Uribe-Kostako zortzi talde eta Eskuinaldeko, Nerbioi Garaiko, Busturialdeko, Enkarterriko, Durangaldeko, Arratia- Nerbioiko, Meatzaldeko, Lea-Artibaiko eta Txorierriko taldeak.
Epaimahaiak taldeen kalitate handia eta azken urteotako izaera eklektikoa azpimarratu du. Hard-rock, R’n’R eta Metalaren maila handia da beren alderdi guztietan, estiloen fusioa aurrera doa, Popa eta Indiea sendotzen ari dira eta beste estilo batzuk finkatzen ari dira, adibidez Rapa eta Soula”, adierazi dute.
EMANALDIAK BILBOROCK ARETOAN
Erakustaldiak estilo, jotzeko era eta gai guztietako abestiak eskainiko ditu zortzi egunetan. Hasteko, Negracalavera taldearen Punk-High Rock’N’Rolla eta Wicked Wizzard taldearen Stonerra, eta gero soinu “leunagoak”, adibidez Moikave taldearen Blues Rocka eta Dudu Ouchen taldearen Soula. Poparen ordezkari ugarien artean nabarmentzen dira Marenen ahotsa, Debajo del Paraguas taldearen Pop-rock estiloduna eta Yo, Gerard taldearen Indie Popa. Eta, azken urteotan gertatu bezala, Rapa ez da faltako Xatiroren eskutik.
Era berean, Hard Rock’n’Blues bizienaren muina Nevadah eta Free The Wheel taldeen eskutik etorriko da. Mugako soinuak Mushkum taldearekin, Funkarekin uztartutako Rockaren jaia Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Band taldeekin eta soinu gogorrenak Aste Nagusiko azken egunetarako: Valkyria, Heavy Metal tradizionalarekin, Hex Death Metalarekin eta, amaitzeko, Black Ocean Witness taldearen Deathcorea eta Gudazaleak taldearen Hardcorea.
EGUTEGIA
Abuztuaren 18a, zapatua (ROCK&ROLLA, STONER ROCKA) NEGRACALAVERA, Bilbo
WICKED WIZZARD, Uribe-Kosta
Abuztuaren 19a, domeka (BLUES ROCKA, SOUL FUNKA) MOIKAVE, Bilbo
DUDU OUCHEN, Bilbo
Abuztuaren 20a, astelehena (POPA, POP-ROCKA)
MAREN, Gernika-Lumo
DEBAJO DEL PARAGUAS, Bilbo
2/8

Abuztuaren 21a, martitzena (INDIE POP-ROCKA, RAPA)
YO GERARD, Bilbo
XATIRO, Bilbo
Abuztuaren 22a, eguaztena (HARD ROCK’N BLUESA) NEVADAH, Durangaldea
FREE THE WHEEL, Bilbo
Abuztuaren 23a, eguena (MUGAKO ROCKA, FUNKSION ROCKA) MUSHKUM, Bilbo
AIZKORAK ZORROZTU & THE MIA WALLACE BAND, Bilbo Abuztuaren 24a, barikua (HEAVY METALA, DEATH METALA) VALKYRIA, Bilbo
HEX, Bilbo
Abuztuaren 25a, zapatua (DEATHCOREA, HARDCOREA)
BLACK OCEAN WITNESS, Bilbo
GUDAZALEAK, Bilbo
XXXIII #Erakustaldia
Erripa Kaia, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua eta Bailen kalea izan dira lehiaketaren eszenatokiak. Gaur egun Bilborocken egiten da.
Talde hauek, gaur egun musikan sendotuta dauden taldeak, dira Aste Nagusiko Bertako Pop-rockaren #Erakustaldian lehen urratsak eman zituztenetako batzuk: PLATERO Y TÚ, WE ARE THE STANDARD, PENADAS POR LA LEY, ZODIACS, GORA JAPON, ZEA MAYS, IDI BIHOTZ, ATHOM RUMBA, AUDIENCE, KNIVES, SATIVA, JUKE BOX RACKET, HASH, HORN OF RHINO, RADIO CRIMEN, LOS BRAZOS, MEMORIA DE PEZ, PORCO BRAVO, EUREKA HOT 4, AINARA LEGARDON, SMILE, RISE TO FALL, UNBREATH, ENEKO MOBY DICK, RUBIA, DEKOT eta ZAZKEL.
METAL FOR THE CREW Elkartearen eta Beste Jack Kultur Elkartearen lankidetza du lehiaketak. Ikus-entzule leialak ditu, urtero-urtero, batez beste, 5.000 pertsona bertaratzen baitira talde guztien kontzertuetara.
100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO URIKO ZORTZI ESPAZIOTAN
Bilboko Udalak 100 kontzertu baino gehiago programatu ditu 2018ko Aste Nagusirako, uriko zenbait lekutan banatutako zortzi eszenatokietan. Kontzertuak era askotakoak dira gustu guztiak asetzeko; gaur egungo estilo desberdinetako taldeak izango dira, baina
3/8

musika klasikoak eta bilbainada tipikoek ere lekua izango dute. Aste Nagusian 400 ekitaldi baino gehiago programatuko dira eta musika ez da faltako. Beti bezala, programazioaren ezaugarriak Bilboko jaietako ereduarenak izango dira: kalitatea, aukera ugari, berdintasuna, partaidetza eta doakotasuna.
Jarduera guztiak dira doakoak eta musika-estilo bakoitzak bere espazioa eta kokapena izango du, urtero bezala:
• Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak.
• Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak.
• Plaza Barria: Munduko musikak.
• Gizakunde eliza: Musika klasikoa.
• Bilborock: Bertoko pop-rocka.
• Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak.
• Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda.
• Areatza: Dantzaldiak, bandak eta fanfarreak.
SARE SOZIALAK:
BILBOKO UDALA
FACEBOOK TWITTER INSTAGRAM
BILBAO JAIAK
FACEBOOK TWITTER
ERAKUSTALDIA
FACEBOOK TWITTER YOU TUBE
https://www.facebook.com/bilbao.udala/ https://twitter.com/bilbao_udala https://www.instagram.com/bilbao_udala/?hl=es
https://www.facebook.com/bilbaofestak/ https://twitter.com/bilbao_jaiak
https://www.facebook.com/metalpoprockastenagusia/
https://twitter.com/MetalPopRockAN
https://www.youtube.com/channel/UCbu3SH8teJR5HBROsNUBCsg