BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK-ZINEBIK IA 13.700 IKUS-ENTZULEREKIN, IAZ BAINO % 5,6 GEHIAGOREKIN, ITXI DU 61. EDIZIOA

• Programazioaren bi heren Estatu mailako estreinaldiak izan ziren, gehienak film laburren eta luzeen nazioarteko lehiaketaren barruan. Guztira, azaroaren 8tik 15era 131 film eman ziren jaialdiaren egoitzetan, eta erdiaren baino gehiagoren zuzendariak emakumeak izan ziren.

Joan den ostiralean amaitu zen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – ZINEBIren 61. edizioa. Edizio honetan 131 film eman dira, film laburren eta luzeen artean, erdiak emakumeek zuzendutakoak, eta horien artetik bi heren estatu mailako estreinaldiak izan dira. ZINEBIk 13.651 ikusle-entzule izan ditu aurtengo edizioan, iaz baino % 5,6 gehiago. Ikus-entzule gehieneko saioak, leku guztiak bete zituen inauguraziokoa, eta ia osorik bete zen amaierakoa izan ziren. Saio horietan, edizio honetako Ohorezko Mikeldi sariak banatu zitzaizkien Wang Bingi, Claire Simoni eta Márta Mészarosi. Azken horri zegokiona bere bilobak, Cleo Ladányi aktoreak, hartu zuen.

Bilboko Udalak antolatutako Zinebi 61eko Zuzendaritzak modu positiboan baloratu du edizio hau, proiekzio egoitzek erakutsi dituzten ikus-entzule datuak eta sektoreko profesionalek eta prentsa espezializatuak Bilbon gero eta presentzia handiagoa dutela ikusita. ZINEBI film laburretan –fikzioa, dokumentala eta animazioa–, film luze dokumentaletan eta, duela urte batzuetatik hona, film luzeetan espezializatutako jaialdia da, eta, horregatik, lehentasunezkotzat jotzen du ikus-entzuleen aurrean programazio berritzailea aurkeztea, mundu osoan egiten den zine independente eta kalitatezkoan oinarritua, batez ere; etikaren eta estetikaren ikuspegietatik konprometituta dagoen zinea, soilik nazioarteko jaialdi ospetsuenetan lekua duten zine esperientzia paregabeak eskaintzeko gai dena.

Edizio honetako Ohorezko Mikeldiak Márta Mészaros zinegile hungariarrari, Claire Simon zuzendari frantziarrari eta Wang Bing zinegile txinatarrari eman zitzaizkien, nazioartean eragin handia izan duten zine ibilbide bereziengatik. Azken biek Bilboko ikus-entzuleekin elkartu ziren, eta euren sorkuntza prozesuei eta laneko metodoei buruzko masterclass bana eman zuten haien aurrean, Arte Ederren Museoan.

Osasun arazoak direla eta, Marta Mészáros zuzendari hungariarrak ezin izan zuen jaialdian egon, eta haren bilobak, Cleo Landányi aktoreak, jaso zuen Ohorezko Mikeldia. Esker oneko hitzaldi hunkigarria eman zuen amonaren izenean. Horrez gain, Antonio de la Torre aktoreak, Aurora Borealis (2017) zinegilearen azken filmeko protagonistak, bideo bat bidali zuen, jaialdia eta merezitako aintzatespenarengatik Marta Mészaros bera zorionduz. Beste agintari batzuen artean, itxiera ekitaldian Beatriz Navas ICAAko zuzendari nagusia egon zen.

Zinebiren 61. edizio honek parte-hartze marka guztiak gainditu zituen, 131 herrialdetatik etorritako 3.921 film laburrekin, horietatik 57 Film laburren Sail Ofizialean lehiatuz. Aldi berean, ZINEBI FIRST FILMEK (ZIFF), opera prima diren film luzeei eskainitako nazioarteko lehiaketak, laugarren edizioa bete zuen; aurten 9 film aurkeztu dira, guztiak ere Estatuko estreinaldiak. Lehiaketatik kanpoko Beautiful Docs sailean duela denbora gutxi ekoitzitako nazioarteko 9 film dokumental erakutsi ziren, horietako batzuk Estatuko estreinaldiak. Erakusketa horretan, Marina de Van, Rita Azevedo Gomes, Barbara Kopple, Alain Cavalier, Ben Rivers, Kim Longinotto eta Sergei Loznitsa zuzendari ospetsuen filmak ikusi ahal izan ziren.

Horrez gain, ZINEBI 61ek beste urte batez arreta berezia eskaini zien azken denboretan egin diren euskal film luze eta labur dokumentalei Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi sailean. 26 lanek, 4 film luzek eta 22 film laburrek osatu dute. Era berean, Zinebi 61ek mundu osoan emakumeek egindako zinearen ikusgaitasuna bultzatzeko borondatea berretsi zuen, Reem Shilleh ikertzaile eta idazle palestinarrak zuzendutako Focus Again Palestine. Palestinian Women Filmmakers programatuz. Sail horretako zuzendariak jaialdian egon ziren euren filmak aurkezteko.

Jaialdiak topaketa bultzatu zuen Euskal Gidoilarien Elkartearekin. Oraingo honetan Helena Taberna zuzendariak bere azken dokumentala, Varados, Bilbon aurkezteko balio izan zuen. ZINEBIk FAS Zineklubarekin lankidetzan jarraitzen du. Zineklub historiko horretako ikus-entzuleek, FIDMarseille jaialdiaren azken edizioan saria lortu zuen Rita Azevedo Gomesen Danses macabres, squelettes et autres fantasies filmaz gozatu ahal izan dute.

SEKTOREA DINAMIZATU
EITBren laguntzarekin, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV), ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea izeneko zine dokumental foro profesionalaren bigarren deialdia egin zuen, bertako talentua bultzatu eta Bilbon eta Bizkaian ekoizpen dokumentalari lagundu gura dion ekimena. Partaideek ikus-entzunezko sektoreko profesionalek osatutako aditu batzorde baten aurrean aurkeztu zituzten euren proiektuak. Batzordeak Amaia Nerekan zinegilearen eta Marmoka Films ekoiztetxearen 5 minutu lana aukeratu zuen.

Guztira, ZINEBI 61eko programazioak eta jarduerek 13.651 pertsona elkartu dituzte antolatu diren proiekzioetan eta jardueretan, aurreko edizioan baino kopuru nabarmen altuagoa. Horrek indartu egiten du jaialdiak kalitatezko zine independente garaikidearen alde egin duen apustua. Aurtengo jaialdian ikus-entzule gehien jaso dituzten emanaldien artean, aipatu behar da inaugurazio ekitaldian, Ez, eskerrik asko. Gladysen lehioa, Bai, bagara! lanean eta Las Facultades opera primaren estreinaldietan eta Sergio Ramírez, un Cervantes en Centroamérica emanaldi berezietan leku guztiak bete zirela. Modu berean, ikus-entzule kopuruari dagokionez oso garrantzitsua izan dira Palestinako zuzendariei eskainitako fokua eta Yo empecé pelando gambas. Nire lehenengo film laburra saio berezia, eta aipagarria da nazioarteko ZIFF-ZINEBI FIRST FILM sekzioak izan duen ikus-entzule kopuruaren igoera.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – ZINEBIren programazioaren nortasun zeinuak film laburrak (fikziozkoak, dokumentalak eta animaziozkoak) eta film luze dokumentalak dira. ZINEBIk, hirian eta Bizkaia osoan egiten den ikus-entzunezko industriaren alde Bilboko Udalak egiten duen apustu garrantzitsua irudikatzen du. ZINEBIren lana ikus-entzule berriak erakartzea, kulturarako sarbidea bideratzea –bere forma eta adierazpen guztietan– eta Euskadiko ikus-entzunezko sektorearen dinamizazioari laguntzea da. Helburua egungo eta etorkizuneko ikus-entzuleen begirada heztea da, nazioarteko erreferentziazko A klaseko jaialdi gisa mundu osoan egiten den zinearekin eta zine garakidearekin konprometituta dagoela ahaztu barik.

Bideo-laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=OAJNKN0fdXI&feature=youtu.be

PRENTSA KABINETEA
ZINEBI 61. Irma Cerro
T: 94 435 63 30 / 628 538 215
[email protected]