BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK-ZINEBIK ETA ETXEPARE INSTITUTUAK, AZKEN GARAIETAN GUTXI EGINDAKO EUSKAL ZINEAREN ERAKUSKETA AURKEZTUKO DUTE URUGUAIN

Beste lan batzuen artean, Zinebiren azken ekoizpen-lanak eskainiko dira, Errautsak, Distantziak eta azaroaren 16an, Zinebi 57aren barruan, estreinatu zen Bilbao-Bizkaia. Exterior-día, film kolektiboak, hain zuzen ere.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia-ZINEBI eta Etxepare Institutua Uruguaiko Zinematekarekin lankidetzan arituko dira euskal zineari buruzko programan. Programaren komisarioa Vanesa Fernández UPV-EHU-ko irakaslea izango da, eta Montevideon eskainiko da, gaurtik datorren igandera, abenduaren 20ra, bitartean. Bertan, ZINEBIk egin dituen azken zine ekoizpenak aurkeztuko dira. Errautsak, Distantziak eta aurten bertan egin den eta jaialdiaren barruan joan den azaroaren 16an estreinatu zen Bilbao-Bizkaia. Exterior-día lanak dira.

Uruguaiko Zinematekak, 60 urte baino gehiagoko ibilbidean, ziklo asko eta asko programatu ditu, eta horietan ardura berezia erakutsi du mota guztietako zinematografiak lantzeko eta hedatzeko, eta horien artean dago, hain zuzen ere, euskal zinematografia. Memoria(s) y Futuro(s) izenburupean aurkeztuko den programak hainbat film jasoko ditu, 8 film luze eta 8 film labur, eta horien bitartez, Euskadiko egunerokotasun politikoari, kulturalari eta sozialari begiratzen eta aurre egiten dion zineari keinua egin nahi zaio.

Horrela, ikusi ahal izango diren filmen artean, Asier eta Biok, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, El otro mapa de Abauntz eta Gure Sor Lekuaren bila daude, aipatu diren ZINEBIren ekoizpen lanekin batera. Horietan belaunaldi guztietako zuzendariek hartu dute parte. Imanol Uribe, Enrique Urbizu, Pedro Olea, Javier Rebollo, Mikel Rueda, Luis Marías, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Marisol Gil, Juan Pablo Ordúñez (MawatreS), Hodei Torres, Mikel Zatarain, Igone Arreitunandia, Las chicas de Pasaik (María Elorza eta Maider Fernández) dira programa osatuko duten zinegileak.

Saio bakoitzean film luze baten emanaldia eta Asier Altuna eta Koldo Almandoz bezala ibilbide finkatua duten zinegileen film laburren aukeraketa eskainiko dira, eta horiekin batera, Igone Arreitunandia, Maider Fernández eta María Elorza (Las chicas de Pasaik kolektiboa), Juan Pablo Orduñez (MawatreS), Maddi Barber, Cristina Ezquerra eta Jesús Mª Palacios bezalako zuzendari hasi berrien proposamen esperimentalagoak.