BILBOKO BEDERATZI ELIZAK, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATU DITUEN GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK JASOKO DITUZTE ABENDUAREN 27RA ARTE

5. parrokiak (Asisko San Frantzisko) Gaudeamus Hodie Abesbatza eta Garaizarko Matzorriak taldeen kontzertua jasoko du GAUR ARRATSALDEAN, 20:00etatik aurrera.

Musika zikloa abenduaren 27an amaituko da, Basurtuko Sortzez Garbiaren elizan, Ars Viva Abesbatza eta San Anton Abesbatza taldeen ahotsekin.

Abandoko, Castañoseko, Deustuko, Zazpi Kaleetako, Santutxuko, Basurtuko, Errekaldeko eta San Inazioko bederatzi elizak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte.

 

Aurtengo edizioan, ekimenak 22 talde bilduko ditu, eta ehun kantu baino gehiago eskainiko dituzte, horien artean Gabonetako kantak eta Euskal Herriko abesti herrikoiak, baina baita munduko beste leku batzuetakoak ere. Emanaldi guztietarako sarrera librea izango da.

 

GAUR ARRATSALDEKO emanaldia Asisko San Frantzisko elizan, 5. parrokian, izango da (20:00etan) eta bertan parte hartuko duten taldeak ahots zuriz osatutako Gaudeamus Hodie Abesbatza eta ahots larriz osatutako Garaizarko Matzorriak izango dira.

 

BIHAR larunbata (20:15ean), Errekaldeko Nuestra Sra. Del Rosario elizak, Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzak eta Emitenia Ganbera abesbatzak emango duten kontzertua jasoko du. Bi taldeak ahots mistoz osatuta daude. Kontzertuek hurrengo ostegunean jarraituko dute, ABENDUAREN 18an, oraingo honetan San Inazioko elizan, 20:15ean, Mendaski Abesbatza eta Euskeria Abesbatza taldeekin.

 

Gabonetako Abesbatza Kontzertuak Zazpi Kaleetako San Anton elizara (ABENDUAREN 19an), Deustuko San Pedrora (ABENDUAREN 20an), Abandoko Jesuiten Egoitzara (ABENDUAREN 23an) eta Castañoseko El Salvador Parrokiara (ABENDUAREN 26an) helduko dira ondoren eta, zikloa amaitzeko, abenduaren 27an, Ars Viva Abesbatza eta San Anton Abesbatza taldeek azken kontzertua emango dute Basurtuko Sortzez Garbiaren elizan.

 

Programa honek bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun berezi hauetan gure Hirian aritzeko aukera eskaintzea; eta beste alde batetik, edozein adinetako eta edozein auzotako biztanleei, abesbatzen musika bikainaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrela, taldeek eskainiko duten errepertorioaren barruan abesti herrikoiak eta musika sakratua jasoko dira, Gabonetako mota guztietako kantei arreta berezia eskainiz.

 

 

Informazio gehiago www.bilbaokultura.eus helbidean

 

EGITARAUA

 

OSTIRALA 12 VIERNES

Iglesia de SAN FRANCISCO DE ASÍS Eliza

Hurtado de Amezaga 21

20:00

Gaudeamus Hodie Abesbatza

Garaizarko Matzorriak

 

LARUNBATA 13 SÁBADO

Iglesia NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO Eliza

Ziudadela, 2 (Errekalde)

20:15

Coro de Ingenieros de Bizkaia / Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza

Emitenia Coro de Cámara / Emitenia Ganbera abesbatza

 

OSTEGUNA 18 JUEVES

Iglesia de SAN INAZIO Eliza

Saturraran, z/g (San Inazio)

20:15

Mendaski Abesbatza

Euskeria Abesbatza

 

OSTIRALA 19 VIERNES

Iglesia de SAN ANTON Eliza

Saturraran, z/g (San Inazio)

19:30

Agrupación Coral de Otxarkoaga /Otxarkoagako Abesbatza Taldea

San Fran Korue

 

LARUNBATA 20 SÁBADO

Iglesia SAN PEDRO Eliza

San Pedro plaza (Deustua)

20:00

Otxote Argia

Begoñako Sustraiak

Coro y Orquesta de Cámara de Bilbao/Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra

 

ASTEARTEA 23 MARTES

Iglesia RESIDENCIA PADRES JESUITAS Eliza

Alameda Urkijo, 3 (Abando)

19:45

Arraizpe Abesbatza

Jatorki Abesbatza

Urretxindorra Abesbatza

 

OSTIRALA 26 VIERNES

Parroquia EL SALVADOR Parrokia

Fontecha y Salazar 7 (Castaños)

20:00

Coro Deustoarrak Abesbatza

Coro Lagundi Abesbatza

Inmakuladako Abeslariak

 

LARUNBATA 27 SÁBADO

Iglesia INMACULADA Eliza

Sabino Arana, 42 (Basurtu)

19:45

Ars Viva Abesbatza

San Anton Abesbatza

 

 

www.bilbaokultura.eus